Smartlog enpresak Consum plataforma logistikoa automatizatu du Murtzian

16/07/2026

Consum

Smartlog automatiza la plataforma logística de Consum en Murcia con un sistema AutoStore

Sektorea: Elikagaien banaketa

Inplementazioa: 2026ko otsaila

Lekua: Murtzia

Soluzioa: AutoStore, garraiatzaileak, Multi-shuttle eta Galys

Espainiako elikagaien banaketa-kooperatiba handienak lehorren eremuko errotazio baxuko erreferentzien eskaerak prestatzen ditu bere dendetarako, AutoStore sistemarekin eta Galys de Smartlog kudeaketa-softwarearekin.

Erronka logistikoak

Valentziako plataforma logistikaok Murtziako Eskualdeko dendetarako eskerak prestatzen zituen. Valentzia deskongestionatzeko eta prestaketa helmugako puntura hurbiltzeko, Consumek Murtzian lehorren eremuko errotazio baxuko erreferentzietarako sistema automatizatu espezifiko bat izanfo zuen espazio berri bat gaitzea erabaki zuen. Horrela, produktu horien prestaketa Murtziatik kudeatzen da, entrega-gunetik gertuago.

Erabilgarri zeogoen espazio ahalik eta gehien aprobetxatu behar zen alfi bereko hiru eskakizuni erantzuteko, hainbat dendetarako eskaerak prestatu behar ziren sekzio eta kategoria bakoitzeko sekuentziazioari eurtsiz, unitate bakoitzaren trazabilitatea bermatu behar zen pisu-kontrolarekin, eta langileentzat baldintza ergonomikoak ziurtatu behar ziren txanda luzeetan. Konponbidea, gainera, Consumeko IKS korporatiboarekin integratu behar zen, eskalagarria izan behar zuen operatiba gelditu gabe eta edozein gorabeheraren aurrean zerbitzuaren jarraitasuna bermatuko zuen kontrol-software propioa izan behar zuen.

Soluzioa

Biltegiratze-nukleoa 34.524 posizio gordineko AutoStore sistema bat da. 27.100 kubeta ditu, gutxi gorabehera errotazio baxuko 3.000 erreferentzia dituen katalogoarekin. 60 R5 PRO robotek mugitzen dituzte, eta modelo estandarraren aurrean aukeratzen dira, karga-abiadura eta erabilgarritasun operatibo handiagoa dutelako. Robotek 18 orduz jarduten dute, 1.251 aurkezpen orduko edukierarekin, karrusel motako zortzi picking posturen eta sarrerako bost posturen artean banatuta; azken horiek plataforma eta mahai jasotzailea dituzte paletaren altuera doitzeko, eta pisua kontrolatzen dute kubeta bakoitza grid-ean sartu aurretik.

Picking postuetan, langile bakoitzak 10 eskaera kudeatzen ditu aldi berean, Put to Light sistema batek gidatuta. Kutxek pisu automatikoko kontrol bat pasatzen dute, bat ez datozen zuzenketa-zirkuitu batekin, eta baliozkotutakoak itxi eta flejan egiten dira Aurrelanek, Smartlog Group-eko enpresak, garatutako makina batean. Ondoren, Multishuttle izenekoan sartzen dira, 166 kokapenekin. Bidalketa-beharren arabera sailkatu eta biltegiratzen ditu, eta grabitate-kanalen bidez altuera ergonomiko konstantean ematen dizkio paletizazio-langileari.

Smartlog, Galys Autoren berezko softwareak sistema osoa koordinatzen du, 10 eskaera biltzen ditu lote bakoitzeko, erreferentziak sekzio eta kategoriaren arabera sekuentziatzen ditu, eta inbentario-kontrola, loteen trazabilitatea eta iraungitze-datak zentralizatzen ditu.

Scroll to Top

Start your journey

Let's talk about your operation

Tell us a little about yourself and we'll get in touch to preparate the best tailored diagnosis for you.

(*) Required field.

Comienza tu journey

Hablemos de tu operación

Cuéntanos un poco sobre ti y nos pondremos en contacto para preparar el mejor diagnóstico a medida.

(*) Campo requerido.

(*) Campo requerido.