ETORKIZUNEKO
LOGISTIKA
Kakushin
[Japoniera]
5.0 logistika eraginkorra eta jasangarria
Batura: aldaketa (kai) + iraultzailea. Berrikuntza, berritzea eta disrupzioa esan nahi du
Kontua ez da soilik garapen prozesua erraztuko duten tresna eta ekipo berriak aldatzea eta ezartzea, baizik eta hori egiteko modua errotik aldatzea.
Smartlogentzat, soluzio berritzaileak eskaintzeak ezarritakoaz harago joatea dakar, disrupzio estrategikoa eta teknologikoa dakar, bezeroaren eragikera premia guztiak asetzeko.
Etorkizuneko barne logistika ezartzen ari gara gaur
Gure 5.0 logistika ereduak industriaren barne logistikaren eta hornidura katearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuten die. Ikerketan, berrikuntzan eta garapen teknologikoan oinarritzen da.
Smartlogen proposamena zera da: enpresek beren barne logistika behin betiko eraldatzea eta etorkizunari atea irekitzea. Bere eragikeraren eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotuz, eta, aldi berean, pertsonak eta planeta zainduz.
5.0 logistikako gure proposamen futurista, berez, automatizazioko teknologiarik aurreratuenean oinarritzen da, barne logistika erresilientea lortzeko, etengabeko aldaketa eta disrupzio agertoki batera egokitzeko gaitasunarekin, pertsonen ongizatean zentratuz eta betiere modu jasangarrian jardunez, ingurumen inpaktua minimizatzeko.
Konbinazioa: robotika mugikorra + AA, datuak eta biltegia kudeatzeko softwarea.
Gero eta teknologia modular, malgu eta eskalagarriagoak eskatzen dira, joera eta premia berrietara bizkor egokitu ahal izateko.
Smartlogen, beti gaude adi azken aurrerapenak gehitzeko.
5.0 logistikako gure soluzioek Big Data, Adimen artifiziala eta Machine Learning teknologiak biltzen dituzte. Konektibitatea eta monitorizazioa sustatzen ditugu, proaktiboak izateko.
Robotika mugikorra errealitate bat da gure proiektuetan. Egiaztapen sistema biometrikoak eta AArekin eta robotika kolaboratiboarekin lotutako irudi tratamendua ere sartzen ari gara dagoeneko.
Smartlogen eskaintzen ditugun barne logistika automatizatuko soluzioak datuetan oinarritzen dira. Egiten ditugun proiektuak datu historikoen, egungo datuen eta datu zenbatetsien azterketa sakon batetiksortzen dira.
Datuen ustiapenak, AAk eta Machine Learningek berekin dakarte gure kudeaketa prediktiboko softwareak prozesu automatizatuetatik ikastea, hobekuntzak proposatuz, konfigurazio berriak gomendatuz eta agertoki berriak aurreikusiz.
Horri esker, hornidura kateari adimena ematen diogu, eta barne logistikari eta mantentze lanei elementu prediktiboa txertatzen diegu, etorkizunari aurrea hartzeko.
5.0 logistikaren gakoak
Eraginkortasuna
Barne logistika eraginkorra prozesuak optimizatzen dituen hura da, ahalik eta akats gutxien sortzen dituena, eta gure bezeroei aukera ematen diena lehiakortasuna hobetzeko eta hazteko aukerak indartzeko.
Smartlog soluzioek gure bezeroen zerbitzu maila eta erantzun gaitasuna hobetzen dituzte. Biltegiratze espazio erabilgarria ahalik eta gehien aprobetxatzeko diseinatuta daude soluziook.
Prozesuak optimizatzen, produktibitateari etekina ateratzen eta guztizko eragiketa kostuak murrizten laguntzen dugu, gure bezeroen lidergo posizioa finkatzea helburu.
Teknologia
Jasangarritasunerako teknologia
Ikuspegi jasangarriarekin eta pertsonengan zentratuta lan egiten dugu eta eragikeraren eraginkortasunetik harago jotzen dugu, ingurumen jasangarritasuna eta jasangarritasun soziala barne hartzeko. Hori karbono aztarna murrizten eta baliabideen erabilera optimizatzen duten praktiken inplementazioan islatzen da; gainera, aldi berean, bai pertsonak bai planeta baloratzen eta errespetatzen dituen negozio eredu bat sustatzen da.
Karbono aztarna murrizten du
Lan baldintzak hobetzen ditu
Logistika berdea
Pertsonen ongizatean zentratuta
Pertsonen zerbitzura dagoen teknologia logistiko baten bidez lan inguruneak hobetzea
Ahalduntzea
Segurtasuna eta ergonomia
Eraginkortasuna eta produktibitatea
Erabakiak hartzea
Akatsak murriztea
Pribatutasuna eta zibersegurtasuna
Zerbitzuaren kalitatea
Enplegua
Erresilientziarako teknologia
AA 5.0 logistikan
Galys Monitor eta Galys Intelligence,
monitorizaziorako eta kudeaketa prediktiborako teknologiak.
Aktiboen trazabilitatea eta erabateko kalitatea ahalbidetzen dute
Eskalagarritasun handia eta aktiboen errendimendu maila berrien azterketa egiteko gaitasuna
Txostenak sortzea, alertak jasotzea eta gorabeherak konpontzea
Beharrizan, konfigurazio eta agertoki berrietarako algoritmo prediktiboak
Mantentze lan prediktiboa
Hobekuntzak proposatzea, eta konfigurazio zein aplikazio berriak garatzea. Erakunde bat erresistenteagoa eta erresilienteagoa izatea eragiten du
Soluzio aipagarriak 5.0 logistikan
Ezagutu ezazu Smartlogek zure barne logistika optimizatzeko eskain dezakeen guztia
Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko