Search
Close this search box.

AutoStore

BILTEGIA
AUTOMATIZATZEA

AutoStore gehien ezartzen dutenak Espainian

AutoStore sistema eskariak prestatzeko eta biltegiratzeko sistema robotizatu bat da. Kuboetan oinarrituta dago, eta biltegiratze eta picking lanak modu optimoan eta azkar kudeatzen laguntzen du, biltegiari aprobetxamendu handiena ateraz.

AutoStoreren abantailak

🏆 Munduko sistemarik azkarrena, eta dentsoena m² bakoitzeko

✅ Biltegiratze ahalmena %400raino handitzen du

🔁 %99,7ko erabilgarritasun tasa

📈 Produktibitatea x2,5eraino handitzen du

🧩 Erabat malgua, modularra eta eskalagarria

⬇️ Giza akatsak murrizten dira

🍃 Jasangarria eta energetikoki eraginkorra (xurgagailu baten energia bera duten 10 robot)

⚡ Eragikera kostuak aurrezten dira eta eskariak azkarrago prestatzen dira

Deskargatu informazio gehiago duen fitxa teknikoa

Smartlogen, beti egiten dugu eragiketa bakoitzaren eta eskura ditugun datu guzti-guztien azterketa zorrotza, barne logistikan daukagun ezagutza eta esperientzia handian oinarritutako proposamen egokitu eta erabat pertsonalizatuak eskaintzeko.

Hain azterketa oso eta berezia egiteak balio diferentziala ematen die gure proposamenei, eta proposamen horiek bezero bakoitzaren beharretara egokitutako proiektu berritzaile bihurtzen dira

AutoStore robotak

AutoStore roboten funtzionamendua

AutoStore™ robotak etengabe ari dira lan estazioetan edukiontziak gidatu, induskatu, jaso, entregatu eta halako funtzioak betetzen. Ekipo handietan nahiz txikiagoetan lan eginez, robot bakoitzak modu independentean dihardu, akats puntu bakar bat ere ez dagoela bermatuz.

AutoStore robotek beti hartzen diote aurre hurrengo eskari boladari, eta langileentzat eskuragarri izango direla ziurtatzen dute.

Aurrea hartzea eta denbora aurreztea

AutoStore robotek eskari bolada bati aurrea hartzeaz gain, produktuak estrategikoki kokatzen dituzte “ABC&”deritzonean. Horrek esan nahi du gutxien eskatzen diren kubetak beheragoko biltegiratze mailetara jaisten direla (C eremua). Errotazio handiko gauzak, berriz, goiko mailetan (A eremua) geratzen dira, ahalik eta eskuragarrien egoteko.

Ezaugarri hori dinamikoa da, eta aldatu egiten da momentuaren, garaiaren eta artikuluen eskaeraren arabera. Hola, errotazio handieneko kubetak ahalik eta azkarren eskura ditzakegu.

Zein da aukerarik onena zure enpresarentzat?

Gure sailkapen proposamenak robot autonomoetan eta robotika mugikorrean oinarrituta daude.

Bezeroen egungo eta etorkizuneko eskakizunen azterketa zehatz batetik abiatzen gara, sailkapen sistema egokiena diseinatzeko

Nola funtzionatzen du AutoStore sistemak?

Inbentario osoa plastikozko kubetetan biltegiratzen da, eta horiek sareten sistema trinko batean pilatzen dira, tartean inolako espazio edo hesi metalikorik ez dutela.

Robotek beheko mailetako kubetak berreskuratzen dituzte jasotzeko kakoak erabiliz, eta irteera puntuetatik itzultzen diren kubetak maila gorenean jartzen dira, estrategikoki. Robotetako batek funtzionatzeari uzten badio, sistemak errendimendu betean jarrai dezake, eta material guztia eskura izan.

Biltegiak automatizatzeko soluzio gehiago ikusi

Biltegi kudeaketa eraginkor baterako eskain dezakegun guztia ikusi nahi duzu?

AutoStore, Smartlogekin

Gure espezialisten taldeak AutoStore ezartzen du sektore guztietako biltegietan 15 herrialde baino gehiagotan (Espainia, Portugal, Panama, Kolonbia, Peru, Dominikar Errepublika, Ekuador, Argentina, Uruguai, Costa Rica, Egipto, Saudi Arabia…).

Harro gaude gure bezeroei biltegiak automatizatzen laguntzeaz, etekinak handituz eta gastuak eta kudeaketa denborak murriztuz.

🏆 AutoStore gehien ezartzen dutenak Espainian

🏆 Europa Hegoaldeko AutoStore handiena

🥇 Lehen AutoStorea Uruguain

🥇 Lehen AutoStorea Panaman

🥇 Lehen AutoStorea Dominikar Errepublikan

🥇 Tenperatura kontrolatuko lehen AutoStorea Espainian

🥇 Lehen Grocery AutoStorea Espainian

AutoStore ezartzearen onurak

Leku gehigarria zure biltegian

Biltegiratze sistema ultradentsoak lau aldiz biderkatzen du biltegiratze ahalmena metodo tradizionalekin alderatuta, eta, horri esker, askoz ere stock gehiago biltegiratzen da eta eskari gehiago prozesatzen dira espazio txikiagoan.

Modu eraginkorrean erantzuten dio etengabe handitzen ari den eskariari, oso malgua eta eskalatzeko erraza den eta biltegiko espazioan egin beharreko inbertsioak nabarmen murrizten dituela erakutsi duen biltegiratze sistema automatizatu bati esker.

Produktibitatea handitzea

AutoStore erabiltzeak x2,5raino hobetu dezake zure produktibitatea. Horri esker, hazkunde aukerak eta eskariak prestatzeko azkartasuna handitzeaz gain, eragikera kostu globalak murriztu egiten dira.

Eskariak bidaltzeko etengabeko erabilgarritasuna

Egungo ekonomia digitalean, enpresa askok ase ezin duten zerbitzu maila eskatzen dute kontsumitzaileek. Bezeroak asteko 7 egunetan 24 orduz konektatuta daudela eta entrega biharamunean izateko itxaropena daukatela kontuan hartuta, biltegiratze eragiketa konbentzionalak ez daude prest salmenten bolumena eta erritmoa maneiatzeko.

Horregatik ari dira asko automatizaziora jotzen. AutoStore biltegiratze eta berreskuratze sistema automatizatu bat da, eta behar duten lehia abantaila ematen die enpresei, bezeroei espero duten azkartasun, zehaztasun eta fidagarritasuna eskaintzeko. Gainera, produktuen eskuragarritasuna %99,7koa da; beraz, robot batean akats puntual bat gertatuz gero, ez da produktu bakar bat ere eskuratu ezinik blokeatuta geratuko.

AutoStore sistemaren eskalagarritasuna eta malgutasuna

AutoStore™ sistemaren moldagarritasunak edozein lekutan instalatzeko aukera ematen du: forma irregularrak dituzten eraikinetan, zutabeen inguruan eta hainbat mailatako egituretan. Zure enpresaren tamaina eta eragikera eskakizunak gorabehera, AutoStore edozein enpresa eskaerari egokitzen zaio, ahalik eta potentzial handiena lortzeko behar duzun malgutasuna eskainiz.

Sistemaren hedapenak era askotakoak izan daitezke, bai errendimendua hobetzeko robot edo portu gehiago jarrita, bai biltegiratze ahalmena handitzeko edukiontzi gehigarriak gehituta.

Hedapen prozesu hori eragiketetan etenik egin gabe egin daiteke. Hedatzeko erraztasuna bereziki baliotsua da erosketa gehien dagoen boladetan, bezeroen eskaera nabarmen igotzen denean eta txikizkariek beren ahalmena azkar handitu behar dutenean. Osagaiak modulu estandarizatuak direlako eta erraz mihiztatzen eta konektatzen direlako lortzen da hori.

Segurtasuna eta ergonomia biltegian

AutoStore gailu guztiak kanpoko erakunde independenteen ebaluazio eta ziurtapenen pean jartzen dira. Erakunde horietako bakoitzak esperientzia nabarmena dauka bere espezializazio eremuan. Produktuak onartzeko prozesu zorrotzak 19 eremu hartzen ditu. Gainera, portu guztiek zenbait segurtasun gailu dauzkate, istripurik gerta ez dadin.

Era berean, langileek ez dute eskaileretara igo beharko produktuak bilatzeko, ezta biltegi barruan distantzia luzeak ibili beharko ere, eta horrek lanpostuaren ergonomia, langileen segurtasuna eta erabiltzaile bakoitzaren jarduna hobetzen ditu.

Jasangarritasuna biltegien logistikan

AutoStore, energetikoki, soluziorik eraginkorrenetako bat da. 10 robotek xurgagailu baten energia bera kontsumitzen dute gutxi gorabehera, eta gastua eta energia kontsumoa murriztu egiten dira. Era berean, argiztapen gutxiko inguruneetan lan egin dezake, baita iluntasunean ere, robot gidatuak direnez gero. Horrek murriztu egiten du, halaber, soluzioak ingurumen eta energia arloan izan dezakeen eragina.

Gainera, langileen jasangarritasunean ere lagungarria da, langileok lanpostu seguruago eta sinpleagoa edukitzea lortzen dutelako, eta ez dutelako pisu handirik jaso behar edo ibilbide luzerik egin behar.

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Soluciones inteligentes por tecnología

Errentagarritasuna lortzen lagunduko dizugu

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

AutoStore sistemen ezarpena: arrakasta kasuak

Logotipo TAMER

Tamer Group

Saudi Arabia

Sektorea: Osasuna, kontsumo-ondasunak, logistika eta merkataritza elektronikoa

AutoStore sistemei buruzko informazio gehiago

Scroll to Top