Search
Close this search box.

GALYS,
SMARTLOGEN SOFTWARE LOGISTIKOAREN SUITEA

Prospettare

[Italiano]

Aurrera begiratu eta etorkizuneko agertoki eta garapen posibleak aurreikusi

Smartlogen software logistikoaren Galys suiteak helburu hau dauka: enpresek beren logistika eragiketak eta hornidura kateak kudeatzeko daukaten modua eraldatzea. Aktiboak kudeatzeko tresna integral honek interkonexioa eta urrutiko monitorizazioa ahalbidetzen ditu, lankidetza plataforma baten bidez malgutasuna eta eskalagarritasuna emanez.

Enpresaren eragikeran integratzeko daukan gaitasunagatik nabarmentzen da Galys, aktibo eta sistema guztiak batuz.

Galys suite moduluak

Zein da zure enpresarentzat aukerarik onena?

Smartlogen apustua robotika mugikor autonomora bideratuta dago.

Gure katalogoak hainbat aukera ditu erabiltzeko, konfiguratzeko eta kargatzeko. Gure helburua da zure beharretara eta eskakizunetara hobekien egokitzen den aukera eskaintzea.

Logistika eraginkorrerako softwarea

Galys software logistikoaren suitea inplementatzearen abantailak

Galys software logistikoaren funtsezko abantailak bat datoz industriaren egungo eta etorkizuneko beharrizanekin. Suiteak hornidura katea optimizatzen du eta zerbitzu mailak hobetzen ditu, produktibitatea handitzen du, eta akatsak, zaharkitzeak eta eragiketa kostuak murrizten ditu.

Gainera, GALYSen ezarpenak aukera ematen du erabakiak arin eta denbora errealeko datuetan oinarrituta hartzeko, baita agertokiak eta egoerak aurreratzeko ere, 5.0 logistika bultzatuz.

Galysek karbono aztarna murrizten laguntzen du, industrian praktika jasangarriagoak babestuz. Inbertsioaren itzulera azkarragatik nabarmentzen da, eta horrek soluzio errentagarri bihurtzen du prozesuak optimizatu nahi dituzten enpresentzat.

Galys softwarearen funtzioak eta ezaugarriak

Salgaiak jasotzen direnetik azken bezeroari entregatzeraino -tartean biltegiratzetik eta eskarien prestaketatik igarota-, Galys suiteak komunikazio pertsonalizatu eta arina eskaintzen du prozesu logistiko, sistema, automatismo eta teknologia informatiko guztiekiko.

Software logistiko honek adimena gehitzen dio hornidura kateari, eta industria ahalduntzen du eraginkorragoa, jasangarriagoa eta etorkizunerako prestatuagoa izateko; gainera, honako hauek ematen dizkio enpresari:

Eragikera logistiko integratua

  • Galys suiteak enpresaren barne logistikako prozesu guztiekiko integrazio osoa eskaintzen du, malgutasuna eta eskalagarritasuna emanez.

  • Biltegien kudeaketari modu adimentsuan heltzen dio, salgaien sarreratik hasi eta hornidura, biltegiratzea, eskarien prestaketa, barne garraioa eta, e-commerce-en kasuan, azken bezeroarentzako informazioa barne hartuta.

Prozesu logistikoen automatizazioa

  • Prozesu logistikoen erabateko automatizazioa eskaintzen du, eragikeran eraginkortasuna hobetuz eta hornidura katearen optimizazioa etengabe bilatuz.

Sistema elkarreragingarria

  • Interfaze irekiak dituen sistema elkarreragingarria da, eta beste sistema batzuekiko (ERP, esaterako) komunikazioa errazten du.
  • Logistika zentroen segimendua egiteko aukera ematen du, eta alderdi guztiak jorratzen ditu, hasi salgaien sarreratik eta bezeroari entregatu arte.
  • Erraz integratzen da beste automatizazio eta laguntza prozesu batzuekin.
  • Kudeaketa eraginkorrerako urruneko konektibitatea eskaintzen du.

Biltegiaren kudeaketa proaktibo eta prediktiboa

  • Monitorizazio modulu bat dauka, datuetan, adimen artifizialean (AA) eta ikaskuntza automatikoan (Machine Learning) oinarritua, prozesuak etengabe hobetzeko.
  • Kudeaketa prediktiboa eskaintzen du, izan daitezkeen arazoei aurrea hartzeko, hobekuntzak proposatzeko, mantentze lanak programatzeko eta etorkizuneko agertokiak aurreikusteko.

Software intuitiboa eta erabilerraza

  • Langileak jarraibide argi eta zehatzekin gidatzen dituen tresna grafiko eta intuitiboa da.
  • Askotariko prozesuak monitorizatzen, bistaratzen eta optimizatzen ditu.
  • Prestakuntza denbora gutxi eskatzen du.

Sinkronizazioa denbora errealean eta stockaren optimizazioa

  • Stock idealak ikustea, murriztea eta kalkulatzea ahalbidetzen du.

  • Inbentarioen, mugimenduen eta eragiketen informazioa denbora errealean lortzeko aukera ematen du.

Moldakortasuna eta malgutasuna

  • Tresnaren alderdi bereizgarri bat moldakortasuna eta pertsonalizatzeko trebetasuna da, bezero bakoitzaren eragikeraren errealitatera eta behar espezifikoetara egokitzen baita. Industria askotan arrakastaz inplementatu da.
  • Produktu sorta zabala onartzen du, tamaina, pisu eta formatuei dagokienez.
  • Goieneko jarduera aldiak eta eskari oldeak kudeatzeko prestatuta dago.
  • Egokitu eta handitu egin daiteke, eragiketak aldatu eta erreferentzien kopurua eta stocka handitu ahala.

Picking estrategiak

  • Askotariko picking estrategiak integratzen ditu, hala nola artikulu multzoak, pick and pack eta bezeroei eskariak esleitzea.
  • Gauzatze eraginkorrerako antolatutako picking moduluak.

Stockaren trazabilitatea eta sendotasuna

  • Eragiketen eta biltegian mugitzen diren produktuen trazabilitate osoa.
  • Azkar identifikatzen ditu itzulitako artikuluak, eta azkar lotzen ditu horiek eragin zituen bidalketarekin.
  • Kalitatezko check list batekin integratuta dago, produktuak fluxuan berriro sartzeko.
  • Aukera ematen du egiaztatzeko ea artikulua egin gabe dagoen eskari baten zati den, eskariari zuzenean esleitzeko (crossdocking).

Erraz egokitzeko moduko software logistikoa

  • Edozein industria motatara egokitzen da, produktuaren hainbat ezaugarri kudeatuz (lotea, iraungitzea, serie zenbakia, etab.).
  • Edozein espazio banaketari eusten dio, izan karga kaia, bidalketa gunea zein orotariko apalategiak.
  • Biltegi barruan, salgaien fluxuak konfiguragarriak dira.
  • Modu naturalean egokitzen da biltegiratzeko, mugitzeko edo sailkatzeko sistema automatikoetara.

Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko

Logistika optimizatzeko Galys soluzioak

Galysen moldakortasuna bere lau plataforma gakoetan islatzen da. Plataforma horiek modu independentean edo konbinatuan erabil daitezke industria agertoki askotara egokitzeko, digitalizaziorantz lehen urratsak ematen dituzten enpresa konbentzionaletatik hasi eta biltegiak erabat automatizatu eta etorkizunerako prest egon nahi dutenetaraino.

Software honen malgutasuna, halaber, hainbat industriaren beharren eta eragikera errealitatearen arabera pertsonalizatzeko daukaten gaitasunean datza; hor sartzen dira, besteak beste, industria sektoreak, handizkariak, txikizkariak, laborategiak eta operadore logistikoak.

Galys WIS

Biltegia kudeatzeko software ezaguna, bere prozesuak digitalizatzen hasi den industrian integra daitekeena, automatizazio beharrik gabe, biltegian dauden elementu guztien identifikazioan eta kudeaketan oinarrituta, produktuetatik hasi eta ekipamendu eta kokalekuetaraino.

Galys WIS moduluak barra kodeen edo RFID teknologiaren potentzia aprobetxatzen du, eta irrati maiztasuneko gailu eramangarriekin batera jarduten du, datuak denbora errealean jasoz eta sistema zentralera transmitituz. Konbinazio sinergiko horrek informazioa berehala eguneratzea ahalbidetzen du, denbora errealean ikuspena eta kontrola eskainiz.

Hainbat sektoretara bideratutako bertsioak dauzka, hala nola Galys Retail, Ecommerce eta Factory, baita Galys tracking, Store eta 3PL moduluak ere.

Galys WIS - Software logístico de Smartlog Group
Galys Auto - - Software logístico de Smartlog Group

Galys Auto

Software hau ezin hobea da hornidura katearen prozesuak automatizatzeko, integratzeko eta zorrotz kontrolatzeko. Aldi berean, eragikeraren eraginkortasuna indartzen du, eta bezeroarentzako zerbitzua hobetzen.

Galys Auto moduluaren bidez, biltegien errentagarritasuna eta eraginkortasuna hobetzea bilatzen da etengabe, prozesuaren urrats bakoitza optimizatuz.

Galys Monitor

Datuak monitorizatzeko eta ustiatzeko daukagun teknologia propioa da, enpresaren aktibo, kudeaketa tresna eta baliabide digital guztien gaitasunak eta ezagutza batzeko gai den sistema.

Bere integrazio maila handiari esker, orkestra digitaleko zuzendari gisa dihardu, Big Data plataforman metatzen duen ezagutza guztiaren elkarreragingarritasuna eta batasuna ahalbidetuz. Hola, lankidetza eta integrazio paregabea lortzen da, erakunde osoaren errendimendua eta eraginkortasuna handituz.

Ezohiko portaeren aurrean, Galys Monitorrek ezagutza metatua eta elementu bakoitzaren gaitasun espezifikoak erabiltzen ditu arazoa modu koordinatu eta eraginkorrean konpontzeko. Horrek erantzun azkar eta zehatzak ziurtatzen ditu, eta edozein inpaktu negatibo minimizatzen du.

Galys Monitor moduluak enpresa kudeaketa tradizionalaren mugak gainditzen ditu, eta erakundeei eraldatzen laguntzen die, etorkizun adimentsuago eta arrakastatsuago baterako bidean gidatzen dituen soluzio digitala denez gero.

Galys Monitor - Software logístico de Smartlog Group
Galys Intelligence - - Software logístico de Smartlog Group

Galys Intelligence

Smartlog Groupek etorkizuneko 5.0 logistika adimendunerako bidean berrikuntza teknologikoarekin hartu duen konpromisoaren erakusgarri da. Metatutako ezagutza zabalean eta datuak monitorizatzeko eta ustiatzeko gure sistema propioan oinarrituta, iIoT, big data, adimen artifiziala, cloud computing eta halako teknologiak uztartzen ditu.

Galys IA sistemak etengabe ikasten du prozesu automatizatuetatik, eta aukera ematen du hobekuntzak proposatzeko, mantentze lanak programatzeko, konfigurazio berriak gomendatzeko eta etorkizuneko agertokiak aurreikusteko.

Galys IA software logistikoko modulua industria eraldatzeko diseinatuta dago. Azken finean, modulu honek eraginkortasuna, adimena eta digitalizazioa bultzatzen ditu, eta enpresei etorkizunari aurrea hartzeko aukera ematen die.

Ezagutu Smartlogek zure barne logistika optimizatzeko eskain dezakeen guztia

Galys softwarearen ezarpena: arrakasta kasuak

Logotipo Ceibal

CEIBAL

Uruguai

Sektorea: Teknologia digitalerako berrikuntza zentroa

Logotipo Eroski

Eroski

Espainia

Sektorea: Janari supermerkatuen banaketa

Logotipo Depau

DEPAU

Espainia

Sektorea: Produktu informatikoak, elektronikoak eta telekomunikazioetakoak

Scroll to Top