SOLUZIO
ADIMENDUNAK
Intelligentia
[Latina]
Soluziorik onenerako aukerarik onena hautatzeko gaitasuna.
Smartlog Groupen zure enpresaren hornidura katea optimizatuko dugu, eta automatizazioko soluzio intralogistiko berritzaileak eta dimendunak emango dizkizugu, negozio bakoitzaren beharretara eta igurikapenetara egokituta.
Smartlogen soluzio intralogistikoak
Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko
SOLUZIO
MOTAK
Zure enpresaren barne logistikarako automatizazioa
Zein da zure enpresarentzat aukerarik onena?
Smartlogen apustua robotika mugikor autonomora bideratuta dago.
Gure katalogoak hainbat aukera ditu erabiltzeko, konfiguratzeko eta kargatzeko. Gure helburua da zure beharretara eta eskakizunetara hobekien egokitzen den aukera eskaintzea.
SEKTOREAREN ARABERA
Premia bakoitzari egokitutako
soluzio intralogistikoak
- Moda eta ehunak
- Kosmetika
- Elektronika
- Ordezko piezak
- Operadore logistikoak
- Elikagaiak eta edariak
- Burdineria eta brikolajea
- Farmazia
- Osasuna
- Beste sektore batzuk
SALMENTA KANALAREN ARABERA
Barne logistika adimenduna
salmenta kanal guztietarako
Enpresa integratzaile independentea gara
Bereizten gaituen balioa da solaskide bakarra garela enpresa baten barne logistikako prozesuak diseinatzeko, ezartzeko eta etengabe hobetzeko.
Smartlog Konpainia integratzaile independente bat da, lehen mailako bazkide, hornitzaile eta laguntzaile estrategikoekin aliantza sendoak dituena, erronka bakoitzari soluziorik onena eskaini ahal izateko.
Teknologia gure
soluzio intralogistikoetan
Berrikuntza eta teknologia Smartlogen kulturaren parte dira. Teknologiak eraginkortasun, errentagarritasun eta eskalagarritasun handiagoa ematen die negozioei. Horrela laguntzen diegu gure bezeroei logistikaren etorkizunera.
Gure soluzioen barruan Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning teknologiak dituzte. Konektibitatea eta monitorizazioa sustatzen ditugu proaktiboak izateko. Robotika mugikorra errealitate bat da jada gure proiektuetan.
ONURAK
Zure negozioa
eraldatzeko gakoak
Teknologia
adimenduna
Robotika mugikorraren, Adimen Artifizialaren eta Big Dataren teknologiak eskaintzen ditugu
Lidergoa eta
lehiakortasuna
Prozesuak optimizatzen, produktibitateari etekina ateratzen eta guztizko eragiketa kostuak murrizten laguntzen dugu, gure bezeroen lidergo posizioa finkatzeko
Jasangarritasuna
Energia kontsumo txikiagoa izatea eta emisio kopurua murriztea. Hazkunde jasangarria eta pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea ziurtatzen ditugu.
Espazioa
optimizatzen dugu
Espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzen diogu. Gure soluzioak ikuspegi globalekoak eta etorkizunekoak dira beti. Inbertsioa ahalik eta denbora tarte txikienean itzultzen dugu.
Efizientzia
Gure azterlanek zereginen eta kokapenen berringeniaritza errazten dute. Zeregin errepikakorrak ezabatzen ditugu.
Malgutasuna eta
moldagarritasuna
Erraz eta bizkor instalatzen diren sistema modularrak eta eskalagarriak, aldaketetara, joeretara, merkatuko araudietara, eta produktu edo bezero berrietara etengabe egokitzeko.
Eragiketak integratzeko softwarea
Biltegiak kudeatzeko gure softwareak (SGA/WMS) eragiketen fluxu osoa integratzen eta kudeatzen du, iragarpenak egiteko aukera ematen du eta kontsumitzailearekin komunikatzeko sistemak konektatzen ditu. Eragiketa logistiko guztien garuna da.
Etorkizuneko
hazkundea
Enpresei etorkizuneko hazkundean laguntzen diegu, eta, horretarako, sistema modularrak eta eskalagarriak ematen dizkiegu. Aldaketei edo joerei aurrea hartzen diegu, monitorizazio eta mantentze prediktiboko teknologia propioaren bidez.
Ezagutu Smartlogek zure barne logistika optimizatzeko eskain dezakeen guztia