Search
Close this search box.

Eskaerak prestatzea

BILTEGIAK
OPTIMIZATZEA

Eskaera bakoitza arintzean, une bakoitza optimizatzen da

Eskaerak prestatzeko logistika optimoa izateko, beharrezkoa da ahalik eta eskaera gehien entregatzea, kosturik txikienarekin eta epe laburrenean.

Eskaerak prestatzeak prozesu guztiak barne hartzen ditu: biltegian agindua jasotzen denetik bezeroari bidalketa egiten edo programatzen zaion arte.

Garrantzitsua da soluzio modularrak eta eskalagarriak edukitzea, eragikera jardueraren denbora optimizatzen dutenak, eskarietan erroreak ezabatzen dituztenak eta biltegiratzeko edukiera ahalik eta gehien aprobetxatzen dutenak.

Salgaiak pertsonarantz
“Good to person”

“Salgaiak pertsonarantz” izeneko metodoa eskaerak prestatzeko metodo bat da, biltegiratze eta berreskuratze automatizatuak eta picking prozesu zehatz eta ergonomikoak konbinatzen dituena. Produktuak sisteman biltegiratzen dira eta pertsonarengana eramaten dira automatikoki, behar dituen unean.

Smartlogen picking automatikoko estrategiek eta datuak integratzeko teknologiek etorkizuneko erronkak gainditzeko prestatzen dute zure biltegia.

Eskaerak prestatzeko Smartlog sistemen abantailak

Inbentarioa denbora errealean

Pertsonentzako ergonomia

Altuerako espazioaren aprobetxamendua

Erraz eskalatzeko modukoa

Eskaerak prestatzeko prozesu erabat automatizatuak

24 orduko jarduera operatiboa, baita argiak itzalita ere

Dentsitate handiko biltegiratzea

Eraginkortasuna eta zehaztasuna areagotzen ditu, erroreak ezabatuz

Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko

Smartlog, Espainian AutoStore gehien ezartzen duena

AutoStore, hain zuzen, eskaerak prestatzeko eta biltegiratzeko sistema robotizatu bat da. Kuboetan oinarrituta dago, eta biltegiratzea eta picking lanak modu ezin hobean eta azkar kudeatzea ahalbidetzen du, biltegiari ahalik eta etekin handiena aterata. Inbentario osoa plastikozko kubetetan biltegiratzen da, eta horiek sareten sistema trinko batean pilatzen dira, tartean inolako espazio edo hesi metalikorik ez dutela. Robotek beheko mailetako kubetak berreskura ditzakete jasotzeko kakoak erabiliz, eta irteera puntuetatik itzultzen diren kubetak maila gorenean jartzen dira, estrategikoki. Robotetako batek funtzionatzeari uzten badio, sistemak errendimendu betean jarrai dezake, eta material guztia eskura izan.

AutoStore robotek beti hartzen diote aurrea hurrengo eskaera boladari, beraz, langileak ziur egon daitezke robotak erabilgarri egongo direla. Era berean, errotazio gehien duten produktuak beti gorago eta picking postutik gertuago egoteko moduan jartzen dituzte, eragikera arintzeko asmoz. Robot horiek etengabe ikasten eta hobetzen dute.

🏆 Munduko sistemarik azkarrena da, eta m² bakoitzeko dentsoena

✅ Biltegiratze ahalmena %400 arte handitzen du

🔁 %99,7ko erabilgarritasun tasa

📈 Produktibitatea hobetzen du, 2,5 aldiz handiagoa izatea lortzen du-eta

🧩 Erabat malgua, modularra eta eskalagarria

🍃Jasangarria eta energetikoki eragingarria. ((10 robot, xurgagailu baten energia bera)

⬇️ Pertsonek egindako akatsak eta kostu operatiboak murrizten dira

⚡Eskariak azkarrago prestatzen dira

Eskaerak prestatzeko Smartlog sistemak

Eskaerak bertikalki biltegiratzeko eta prestatzeko hainbat bertsio ditugu.

Diseinu malguari eta modularrari esker, sistema hauek edozein unetan egokitu daitezke, produktuen bolumenak eta tamainak aldatu ahala.

Smartlift

Biltegiratze bertikaleko eta produktu unitarioen edo lote anitzen eskaerak prestatzeko sistema da.

Produktuen altuera automatikoki neurtzea eta biltegiratze kokapen egokiena esleitzea ahalbidetzen duen teknologiarekin diseinatuta dago eta tamaina eta pisu askotako produktuetarako aproposa da.

Modu independentean funtziona dezake edo sare batera konektatuta, eta produktuen beharren araberako lau bertsio eskaintzen ditu.

Sistema vertical de preparación de pedidos Smartlift
Smartrot

Smartrot

Smartrot karrusel bertikal automatiko bat da, biltegiratutako produktuetarako sarbide azkar eta zehatza ematen duena.

Daukan diseinuari esker, gutxieneko azalera batean gehieneko biltegiratze espazioa eskaintzen du. Horrek eraginkortasunean pentsatuz diseinatutako lan fluxuen garapena errazten du, eta produktibitatea nabarmen handitzen du.

SmartPharma bertsioa bereziki osasun zentroetan erabiltzeko diseinatua dago.

Smarhoca

Eskaerak horizontalean biltegiratzeko eta prestatzeko aukera da Smarthoca.

SmartHOCA

Smartpallet

Bere diseinu adimentsuari esker, Smartpallet sistemak aukera ematen du norabide guztietan mugimenduak eta maila arteko joan-etorriak egiteko, sistemaren barruan edozein palet edozein biltegiratze gunetara mugitu ahal izateko.

1.500 kg-ra arteko paleten karga astunak garraiatzeko gai da. Eskaerak prestatu ahal izateko, tunelak eta picking estazioak instalatzen dira, produktuak modu seguruan jaso ahal izan daitezen, eta, horrenbestez, desagertu egiten da paletak ateratzeko beharra.

Transjasogailuak

Gure katalogoak autosostengatzaile eta transjasogailuen soluzioak ditu: mini load, sinplea, bikoitza, hirukoitza edo sakonera anitzekoa eta korridore anitzekoa, baita soluzio robotizatu trinkoagoak eta malguagoak ere.

Transelevadores
Batch picking

Batch picking

Hainbat eskaera prestaketa txanda bereko paketetan taldekatzean datza, daukaten norakoaren arabera. Eskaera asko aldi berean prestatzea eta sortaka banatzea errazten du. Horrela, langileek beren picking ibilbideak ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzte, eta murriztu egiten dira egin beharreko joan-etorriak eta biltegiko korridoreen pilaketarekin lotutako arazoak.

Gure Galys software logistikoak prozesu honen kudeaketan laguntzen du, baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz eta eskaerak gure Smartsorter bezalako soluzioekin prestatzea erraztuz.

Batch pickingaren onurak:

  • Joan-etorrietako distantziak minimizatzen ditu eta denbora murrizten du.
  • Langileek produktuetarako sarbidea izatea errazten du.
  • Prozesua arintzen du, eta lana erosoago eta segurtasun handiagoz egiteko aukera ematen du.
  • Produktibitatea areagotzen du eta konpainiaren logistika kostuak murrizten ditu.

Zein da zure enpresarentzat aukerarik onena?

Smartlogeko gure ingeniariek negozioaren eragikera prozesu eta ezaugarrien azterketa sakona dute abiapuntu, eta eskaerak prestatzeko teknologiarik onenak proposatzen dituzte.

Gure helburua da kostuak murrizten, produktibitatea handitzen, eta fidagarritasuna eta eskalagarritasuna ematen laguntzea, jarduera handiko denboraldiei edo negozioaren hazkundeari aurre egiteko.

Ikusi biltegiak automatizatzeko soluzio gehiago

Biltegi kudeaketa eraginkor baterako eskain dezakegun guztia ikusi nahi duzu?

Smartlogen dagoeneko ari gara aurreikusten etorkizuneko gure soluzioetarako teknologia disruptibo eta emergenteen agerpena

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Soluciones inteligentes por operación

Aurkitu zure soluzioa

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Eskaerak prestatzeko soluzioak ezartzea: arrakasta kasuak

Aliauto

Espainia

Sektorea: Ibilgailu industrialetarako eta hidraulikarako ordezko piezak

ImpaDoel

Panama

Sektorea: Farmazia-produktuen eta kontsumo masiboko ondasunen banaketa

Logotipo Ceibal

CEIBAL

Uruguai

Sektorea: Teknologia digitalerako berrikuntza zentroa

Eskaerak prestatzeko Smartlog Sistemei buruzko informazio gehiago

Scroll to Top