Search
Close this search box.

Logistikako zibersegurtasuna

Lankidetza Alias Robotics-ekin: sistema robotikoen babesa.

Alias Roboticsekin dugun aliantzari esker, biltegien kudeaketa eraldatzen dugu, eta puntako zibersegurtasun soluzioak txertatzen ditugu. Horiek, sistema robotikoak babesteaz gain, eragikera eraginkortasuna ere indartzen dute, eta enpresei azpiegitura seguru eta optimizatua eskaintzen diete.

Zibersegurtasun abantailak

Bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua eta berezia ematea

Askotan, enpresek zailtasunak izaten dituzte, ez baitakite beren ahultasun handienak nola identifikatu, ezta horiei behar bezala nola aurre egin ere. Ildo horretan, gure helburua da bezero bakoitzari ibilbide argi eta pertsonalizatu bat eskaintzea bere ingurune digitala ziurtatzeko.

Hornidura katearen segurtasun bermea

Alias Roboticsek hornidura katearen zibersegurtasun erresistentzia ebaluatu eta hobetuko du, eta, hala, bezeroei emandako produktu eta zerbitzuen osotasuna bermatuko du.

Nazioarteko arauak betetzea

Bi enpresek zibersegurtasunaren arloan nazioarteko estandar eta erregulazio gorenei eusteko konpromisoa hartzen dute, betiere, bezeroek industriaren azken baldintzak betetzen dituzten soluzioak jasoko dituztela bermatuta.

Negozioaren jarraitutasuna

Are gehiago ziurtatzen dute negozioen jarraipena, zibersegurtasuna horixe baita: negozio jarraipenean inbertsio estrategikoa.

Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko

Intralogistikako zibersegurtasun gakoak

Ciberseguridad

Segurtasun auditoria eta zibermehatxuen ebaluazioa

Produktuaren azpiegituraren segurtasuna bermatzeko lehen urratsa balizko gatazka guneak identifikatzea da. Prozesu hori funtsezkoa da zibersegurtasunarekin lotutako arazoak definitzeko. Alias Robotics eta Smartlog enpresek segurtasun ebaluazioak eta auditoriak egingo dituzte sare industrialetan, eta zibersegurtasunaren< arloko nazioarteko araudiak betetzen direla ziurtatuko dute, bezeroek intralogistika eraginkor eta eskalagarria ez ezik, zibermehatxuen aurkako defentsa sendoa ere izan dezaten. Alias Roboticsen misioa sistemen segurtasuna indartzea da, diseinu fasetik hedapen segurua lortu arte.

Zibersegurtasun soluzioen inplementazioa

Zibersegurtasunaren arloko auditoria eta ebaluazio sakonetan ahultasunak identifikatu ondoren, Alias Roboticsek zibersegurtasunaren integrazio osoa egingo du, eta sortzen ari diren ahultasun eta mehatxuei aurre egiteko soluzioak indartuko ditu.

Ikuspegi pertsonalizatu horrek bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzea ziurtatzen du, eta bere sistemen babes integrala sustatzeaz gain, egungo eta etorkizuneko zibersegurtasun erronkei aurre egiteko erresilientzia eta eragikera eraginkortasuna ere hobetu, eta intralogistika ingurune seguru eta fidagarriagoa bermatzen du.

Ciberseguridad

Zein da aukerarik onena zure enpresarentzat?

Gure sailkapen proposamenak robot autonomoetan eta robotika mugikorrean oinarrituta daude.

Gure katalogoak hainbat aukera ditu erabiltzeko, konfiguratzeko eta kargatzeko. Gure helburua da zure beharretara eta eskakizunetara hobekien egokitzen den aukera eskaintzea.

Sistema robotikoetarako zibersegurtasun aliantza estrategikoa

Smartlog eta Alias Robotics: babes integrala

Smartlog Group lankidetza akordio estrategiko bat sinatu du Alias Robotics enpresarekin –zibersegurtasunaren arloko enpresa liderra, eta sistema robotikoen babesean espezializatua–, bezeroei abangoardiako zibersegurtasun soluzio integralak emateko.

Lankidetza horrek zerbitzuen katalogoa handitzeko aukera ematen du, eta, hala, gure bezeroei aukerako balio erantsi bat eskainiko die proiektu bakoitzean, Alias Roboticsek emandako zibersegurtasun soluzioen bidez. Era horretan, estaldura osoa eskainiko da.

Ciberseguridad - Smartlog Group & ALIAS ROBOTICS

Ikusi beste Smartlog zerbitzu batzuk

Biltegi kudeaketa eraginkor baterako eskain dezakegun guztia ikusi nahi duzu?

Smartlogen dagoeneko ari gara aurreikusten etorkizuneko gure soluzioetarako teknologia disruptibo eta emergenteen agerpena

Biltegi logistikoetako berrikuntza eta segurtasuna

Teknologiak aurrera egiten duen heinean, funtsezkoa bihurtzen ari da automatizazio industrialean zibersegurtasun neurri sendoen beharra. Alias Roboticsen eta Smartlog Groupen arteko lankidetza etorkizun bat sortzeko gure ikuspegi partekatuaren testigantza da, non intralogistikako soluzio berritzaileak kontzesiorik gabeko zibersegurtasun baten eskutik joango diren, negozioaren jarraipena eta ziberresilientzia bermatzeko.

Datuen segurtasuna eta intralogistikako eragiketak

Smartlogen eta Alias Roboticsen ulertzen dugu segurtasuna ez dela geruza gehigarri bat bakarrik, baizik eta intralogistikako soluzio bakoitzean txertatutako funtsezko osagai bat. Defentsa zibernetiko aurreratuen inplementazioan dugun ikuspegi proaktiboak ziurtatu egiten du azpiegitura kritikoa eta datu baliotsuak sor daitezkeen ahultasunetatik babestuta egotea, eta, horrela, etenik gabeko eragiketa bat ahalbidetzen du.

Puntako teknologiaren eta zibersegurtasun estrategia espezializatuen arteko sinergiak estandar berri bat ezartzen du logistikan. Zibersegurtasuna ezartzeko gure zerbitzuak, biltegien eraginkortasuna eta automatizazioa hobetzeaz gain, bezeroek beren eragiketen sendotasunean eta fidagarritasunean duten konfiantza ere handitzen du.

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Servicios

Errentagarritasuna lortzen lagunduko dizugu

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Zibersegurtasuna intralogistikan ezartzea

Logotipo TAMER

Tamer Group

Saudi Arabia

Sektorea: Osasuna, kontsumo-ondasunak, logistika eta merkataritza elektronikoa

Zibersegurtasunari buruzko informazio gehiago

Scroll to Top