Mantentze lan prediktiboa

5.0 LOGISTIKA

Datu gakoen bidez akatsei aurrea hartuz

Smartlogen, gure bezeroentzako logistika sistemen erabilgarritasun eta eraginkortasun erabatekoa bermatzea da lehentasuna. Bezeroei proiektu logistikoaren bizi zikloaren fase guztietan laguntzen diegu: haien beharrak eta datuak analizatzetik hasi, eta horien segimendu, mantentze lan prediktibo, etengabeko optimizazio eta premia berrietara egokitzeko laneraino.

Mantentze lan prediktiboko zerbitzua: mugarik gabeko zerbitzua

Hurbileko eta tokiko zerbitzua eskaintzen dugu, 24 orduz eta urteko 365 egunetan

Arreta pertsonalizatua eta berehalako erantzuna ematen dugu matxuren eta larrialdien aurrean

Gure teknikari taldea prest dago bai telefono bidez bai urrutitik erantzuteko, diagnostikoak denbora errealean eginez eta, behar izanez gerotan, zerbitzuko teknikariak bidaliz

Aurrez aurreko eta online prestakuntza programak, eta gure teknikariak teknologia arloan eguneratzeko ikastaroak

Ordezko piezen kudeaketa globala

Gure eskaintzaren barruan, saldu osteko zerbitzu bat eta konponketa eta mantentze lan zuzentzaileko, prebentiboko, prediktiboko eta proaktiboko paketeak sartzen dira, biltegia etengabe martxan egon dadin eta etorkizuneko aldaketetara egokitu dadin

Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko

Mantentze lan prediktiboak logistikan dauzkan funtsezko onurak

Logistikako eta barne logistikako mantentze lan prediktiboak funtsezko onurak eskaintzen ditu eraginkortasunean, segurtasunean eta errentagarritasunean.

Jarduerarik gabeko denbora minimizatzea

Planifikatu gabeko geldialdiak prebenitzen ditu, eta akatsak gertatu aurretik identifikatzen ditu. Hori funtsezkoa da hornidura katean atzerapenak ekiditeko eta kostuak murrizteko.

Mantentze lanen plangintza optimizatzea

Analisi prediktiboak erabiltzen ditu esku hartzeak eraginkortasunez programatzeko, baliabideen erabilera hobetuz eta aldi kritikoetan etenaldiak egotea eragotziz.

Ekipoen bizitza baliagarria luzatzea

Higadura goiztiarra eta beharrezkoak ez diren ordezkapenak eragozten ditu, makinen eta ibilgailuen iraunkortasuna luzatuz eta eragiketa jasangarria sustatuz.

Eragikera segurtasuna eta kontrola hobetzea

Arazo potentzialei aurrea hartzen die, laneko segurtasuna hobetuz eta erregulazioak betez, halatan istripu arriskua murrizten baita. Esku hartze puntualak egiteko informazio zehatza eskaintzen du, talde logistikoen estresa murriztuz eta eraginkortasuna areagotuz.

Eragikera kostuak murriztea eta baliabideak optimizatzea

Konponketa garestiak murrizten ditu eta eraginkortasun energetikoa hobetzen du, eragikera gastuak nabarmen gutxituz. Baliabideen kudeaketa eta hornidura katea optimizatzen ditu.

Etengabeko hobekuntza eta ikaskuntza automatikoa

Datuen analisiaren bidez prozesuak etengabe optimizatzeko aukera ematen du, erabakiak hartzean zehaztasuna hobetuz eta hobetzeko aukerak agerian jarriz.

Machine learningean (ML) eta adimen artifizialean (AA)
oinarritutako mantentze lan prediktiboa

Biltegiak kudeatzeko eta datuak monitorizatzeko software propioa

Smartlogen aurrea hartzen diogu etorkizunari. Badaukagu Galys, biltegiak kudeatzeko eta datuak monitorizatzeko eta mantentze lan prediktiboa egiteko gure plataforma propioa. Galys tresnek teknologia aurreratuak erabiltzen dituzte, hala nola adimen artifiziala (AA) eta ikaskuntza automatikoa (Machine Learning), prozesu automatizatu guztiak aztertzeko eta horietatik ikasteko. Hala, hobekuntzak proposatzen ditu, mantentze lanak programatzen, konfigurazio berriak gomendatzen eta agertoki berriak aurreikusten. Aurrea hartzeko gaitasun horri esker, soluzio integralak eskaintzen ditugu eta hornikuntza kate osoari adimena ematen diogu, lehiakortasunean alde nabarmena ezarriz. Ikuspegi proaktibo eta prediktibo horrek desberdin egiten gaitu, epe luzerako eragikera eraginkortasuna bermatzen baitu eta soluzio logistiko jasangarriak, erresilienteak eta abangoardiakoak eskaintzen baititu.
Mantenimiento predictivo de sistemas de intralogística de Smartlog Group
Galys Monitor - Mantenimiento predictivo de sistemas de intralogística de Smartlog Group

Galys Monitor, datuak mantentze lan prediktibo bihurtuz

Galys Monitor aktibo digitalak kudeatzeko tresna integral gisa nabarmentzen da, izan ere, mantentze lan prediktiboko estrategiak ezartzeko aliatu indartsua da. Ezagutza eta prozesamendu moduluen bidez, tresnak informazio baliotsua ateratzen du aktibo digitaletatik, patroiak eta joerak identifikatuz. Galys Monitorrek ikuspegi proaktibo eta eraginkorra eskaintzen du mantentze lan prediktiborako, eta aukera ematen die enpresei bai akatsei aurrea hartzeko bai aktiboen erabilgarritasuna maximizatzeko. Machine Learningeko eta adimen artifizialeko (AA) teknologiei esker, sistemak ikasi eta eboluzionatu egiten du denborarekin, eta etengabe hobetzen du akatsak aurreikusteko gaitasuna. Algoritmo prediktiboak aplikatzeak arazoak goiz identifikatzen eta mantentze estrategiak optimizatzen laguntzen du. Hona hemen Galys Monitorren alderdi aipagarrienetako batzuk:
Agertokiak simulatzeko eta AA algoritmoak aplikatzeko gaitasuna. Funtzionaltasun horrek akats posibleak identifikatzen laguntzen die enpresei; orobat, egoera konplexuei aurrea hartzeko eta zenbait gertakarik aktiboei nola eragin liezaieketen ebaluatzeko aukera ematen die. Askotariko agertokiak simulatzen direnez gero, erakundeek proaktiboki doitu ditzakete beren mantentze estrategiak, erronka posibleei benetako arazo bihurtu baino lehen aurre egiteko.
Galys Monitor ez da informazioa ematera mugatzen; jarduketa automatiko adimendunei ere leku egiten die mantentze lanen esparruan. Bere ezagutza metatuarekin eta aurrez zehaztutako arauekin, tresnak prozesu automatizatuak eragin ditzake arazoak konpontzeko, eta horrek erantzuna bizkortzen du akats potentzialen aurrean, baita aktiboen jarduerarik gabeko denbora minimizatzen ere.

Jarri harremanetan gure adituekin zure biltegirako aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko

Eragikera arriskuak arintzea eta kostuak murriztea

Galys Monitorrek akatsei aurrea hartzeko duen gaitasunak nabarmen laguntzen du, halaber, planifikatu gabeko konponketekin eta jarduerarik gabeko denborarekin lotutako kostuak murrizten. Arazoei larrialdi bihurtu aurretik heltzen dienez gero, enpresen aktiboak eskuragarriagoak eta fidagarriagoak izaten dira, eta horrek kostuak aurreztea dakar epe luzera.

Elkarreragingarritasuna eta mantentze lan erresiliente eta jasangarria

Aktiboen etengabeko kudeaketak eta Galys Monitorren ikuspegi kolaboratiboak mantentze lanen eraginkortasuna hobetzen dute, eta dauden teknologia eta sistemekiko elkarreragingarritasun jasangarria bermatzen. Egokitzeko eta lankidetzan jarduteko gaitasun horrek bermatzen du mantentze estrategiak enpresaren eta ingurunearen behar aldakorrekin batera bilakatuz joango direla.

Esperientzia hobetua bezero eta operadoreentzat

Mantentze lan prediktiboaren inplementazio eraginkorrak bezero eta operadoreentzako esperientzia ere hobetzen du. Akatsak ekiditen eta jarduerarik gabeko denborak murrizten direnez, enpresek zerbitzu fidagarriagoak eta egokiagoak eskain ditzakete, bezeroengan konfiantza eta fideltasuna piztuz.

Mantentze lan prediktiboko estrategia

Mantentze lan prediktiboa estrategia abangoardista bat da aktiboen kudeaketan. Monitorizazio sistemak eta ikaskuntza automatikoko algoritmoak erabiliz, akatsei aurrea hartu eta eragiketak optimizatzen ditu. Datuen analisiak babesten duen mantentze estrategia hori ezinbesteko aliatua da eragiketak optimizatu, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatu eta egungo merkatuan lehiarako abantaila bat lortu nahi duten enpresentzat.
Aktiboen benetako egoeran oinarritutako esku hartze zehatzak ahalbidetzen ditu, baliabideen esleipena optimizatuz eta jarduerarik gabeko denbora murriztuz. Paradigma horrek sistemen eta ekipoen fidagarritasuna eta eragikera eraginkortasuna hobetzen ditu, bezeroarentzako zerbitzuaren kalitatea handituz. Akatsak prebenitzen direnez, bezeroa gogobeteta egotea bermatzen da, eta eragikera kostuak eta mantentze kostuak nabarmen murrizten dira.
Funtzionamenduak funtsezko hiru osagai ditu:
Sentsoreak eta gailu konektatuak Makinen egoerari eta errendimenduari buruzko datuak denbora errealean biltzen dituzte, Gauzen Internet teknologien bidez (IoT).
Softwarea eta hodeian biltegiratzea Datu kopuru handiak aztertzeko aukera ematen dute, Big Data aplikazioen eta datu meatzaritzako tekniken bidez.
Eredu prediktiboak Ikaskuntza automatikoko algoritmoak erabiltzen dituzte patroiak ezartzeko, konparazioak egiteko, akatsen aurreikuspenak egiteko eta mantentze lan proaktiboak programatzeko.

Mantentze proaktibo edo fidagarritasunean zentratua

Akatsak aurreikustetik harago doa, gerta litezkeen arazoen sorburuak identifikatzen eta arintzen saiatzen baita. Horrek esan nahi du akats iturri guztien azterketa sakona egin behar dela, sistemaren jatorrizko diseinuaz kanpoko faktoreak barne.
Mantenimiento proactivo de sistemas de intralogística de Smartlog Group

Ikus 5.0 logistikako soluzio gehiago

Biltegi kudeaketa eraginkor baterako eskain dezakegun guztia ikusi nahi duzu?

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Soluciones inteligentes por tecnología

Errentagarritasuna lortzen lagunduko dizugu

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Mantentze sistema prediktiboa ezartzea: arrakasta kasuak

Logotipo Solera

SOLERA

Espainia

Sektorea: Industria - Material elektrikoa

Logotipo Vicarli

Vicarli

Espainia

Sektorea: Operadore logistikoa eta garraio industriala (3PL)

Mantentze prediktiboari buruzko informazio gehiago

Scroll to Top