Paraguaiko merkatua irauli du TUPI, SAk, Smartlogekin batera
TUPI, S.A.
Sektorea: Retail eta merkataritza elektronikoa
Inplementazioa: 2025ko Urtarrila
Tokia: Paraguai
Soluzioa: AutoStore sistema robotikoa, Paraguay-eko lehenengoa
Paraguaiko merkatua irauli du TUPI, SAk, Smartlogekin batera egin duen AutoStoreren lehen ezarpenarekin.
Erronka logistikoak
TUPI, SAk 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka eta etengabe ari da hazten. Horrenbestez, soluzio eraginkorra behar zuen bere denda fisikoetan eta online dendetan jasotzen dituen gero eta eskaera ugariagoak kudeatzeko. Omnikanalitateari eta egunero egin beharreko birjarpenei heltzeko behar hori gero eta nabariagoa bihurtu da azkenerako, baldin eta bezeroei egin zien balio agintza beteko bazuen.
Soluzioa
Smartlog Groupek, AutoStore ezarriko du, merkatuko sistemarik abangoardistena. Soluzio hori, hain zuzen, eskaerak biltegiratu eta prestatzeko kuboetan oinarritutako sistema robotikoa da, eta espazioa zein picking-aren kudeaketa optimizatzen ditu. Produktuen erabilera eraginkorra ahalbidetzen du, bai eta picking kadentzia handia eta biltegiratze dentsitate handiko eragiketak egitea ere. Autostoreren robot adimendunek eskariak prozesatzen dituzte, eskatutako erreferentziak dituzten ontziak aurkitzen dituzte, eta lanpostuetara garraiatzen dituzte, behin betiko prestatzeko. Eragiketa guztiak modu eraginkorrean egiten dira.
AutoStore instalatzeari esker, TUPI, SAk eraginkortasuna, produktibitatea eta stockaren kontrola handitu ahal izango ditu, eta bezeroei entrega azkarragoa eta eraginkorragoa eskaini ahal izango die. Aurrerapen horrek berretsi egiten du TUPI SAk berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa, eta estandar berria ezartzen du Paraguaiko industrian.