TUPI, SAk, Smartlogekin batera egin duen AutoStoreren lehen ezarpena Paraguaien
Paraguaiko merkatua irauli du TUPI, SAk, Smartlogekin batera egin duen AutoStoreren lehen ezarpenarekin.
Ekintza hori mugarria izan da herrialdeko retail sektorearen eta merkataritza elektronikoaren logistikan.
TUPI, SAk kontratu bat sinatu berri du, Smartlog enpresaren eskutik herrialdean lehen AutoStore sistema robotikoa ezartzeko, eta horrek bilakaera garrantzitsua ekarriko du Paraguaiko merkataritza zein merkataritza elektronikoaren sektorean.
TUPI, SAk 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka eta etengabe ari da hazten. Horrenbestez, soluzio eraginkorra behar zuen bere denda fisikoetan eta online dendetan jasotzen dituen gero eta eskaera ugariagoak kudeatzeko. Omnikanalitateari eta egunero egin beharreko birjarpenei heltzeko behar hori gero eta nabariagoa bihurtu da azkenerako, baldin eta bezeroei egin zien balio agintza beteko bazuen.
Smartlog Groupek, etorkizuneko ikuspegia eta berrikuntzarekiko konpromisoa dauzkanez, AutoStore ezarriko du, merkatuko sistemarik abangoardistena. Soluzio hori, hain zuzen, eskaerak biltegiratu eta prestatzeko kuboetan oinarritutako sistema robotikoa da, eta espazioa zein picking-aren kudeaketa optimizatzen ditu. Produktuen erabilera eraginkorra ahalbidetzen du, bai eta picking kadentzia handia eta biltegiratze dentsitate handiko eragiketak egitea ere. Autostoreren robot adimendunek eskariak prozesatzen dituzte, eskatutako erreferentziak dituzten ontziak aurkitzen dituzte, eta lanpostuetara garraiatzen dituzte, behin betiko prestatzeko. Eragiketa guztiak modu eraginkorrean egiten dira.
AutoStore instalatzeari esker, TUPI, SAk eraginkortasuna, produktibitatea eta stockaren kontrola handitu ahal izango ditu, eta bezeroei entrega azkarragoa eta eraginkorragoa eskaini ahal izango die. Aurrerapen horrek berretsi egiten du TUPI SAk berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa, eta estandar berria ezartzen du Paraguaiko industrian.
Teknologiaren aldeko apustu horrekin, TUPI SAk enpresa lider eta berritzaile gisa duen posizioa sendotu du Paraguaiko retail sektorean, eta bide berri bat ireki du logistikan eta bezeroarentzako zerbitzuan.
Migel Riverosek, TUP SAren zuzendari eta fundatzaileak
Oso harro gaude TUPI SArekin kontratu hau sinatu izanaz eta hazkunde eta abangoardia teknologikoaren bidean enpresa horri lagundu ahal izateaz. Gainera, Paraguain lehen AutoStorea sartzeko aukera ematen digu ekimenak. Bezeroarekin eta eraginkortasun logistikoarekin dugun konpromiso hautsiezinaren testigantza da proiektu hau.
Xabier Zubizarretak, Smartlog Groupeko CEOak
TUPI, SAren eta Smartlogen arteko lankidetza honek bi enpresek berrikuntzarekin eta bezeroaren gogobetetzearekin duten konpromisoa erakusten du.