Smartlogek bere lehen AutoStorea ezarriko du Portugalen bilstein groupentzat

2025/02/25
  • Smartlogek Portugalen duen presentzia indartu du, Ferdinand Bilstein Portugal SArentzat lehen AutoStore sistema ezarrita; eta, horretarako, Zaragozako bilstein group eredu arrakastatsua baliatu du.
  • bilstein group Portugalek gaitasuna, fidagarritasuna eta jasangarritasuna irabazi ditu, biltegiratzea %400eraino biderkatzen duen sistema eskalagarri batekin; gainera, %99,7ko erabilgarritasuna bermatzen du eta energia kontsumoa murrizten du.

Smartlogek Portugalen duen presentzia indartu du, bilstein groupentzat lehen AutoStore sistema ezarri baitu herrialdean. Soluzio horrek Zaragozan garatutako eredu arrakastatsuari jarraitzen dio, eta portugaldar filialari bere eragikera logistikoa optimizatzea ahalbidetuko dio, merkatuan eraginkortasuna eta erantzuteko gaitasuna areagotuz.

Europan presentzia sendoa duten autoetarako eta ibilgailu industrialetarako pieza mekaniko eta elektrikoen sektorean, Alemaniako fabrikatzaile eta banatzaile liderra da bilstein group. Portugalen duen filialak –Lisboatik gertu dago– erreferentzien bolumen handia kudeatzen du, eta ordezkatzaile nazionalei egiten zaien banaketan funtsezko zeregina betetzen du. Horiek, aldi berean, dendak eta marka anitzeko lantegiak hornitzen dituzte.

Smartlogek bilstein grouperako diseinatutako soluzio integralak AutoStore du oinarrian, hots, eskaerak biltegiratzeko eta prestatzeko teknologia robotiko bat. 20 robot eta guztira 40.000 piezatarako edukiera dituenez, sistemak itxarote denborak murrizten ditu eta lan fluxua optimizatzen du. Instalazioak, gainera, prestaketaren doitasuna hobetzeko teknologiak ditu eta, hala, eragiketa arina eta akatsik gabea bermatzen du.

Eta eraginkortasun logistiko are handiagoa lortzeko, Smartlogek Galys integratu du, biltegiak kudeatzeko bere software propioa, prozesu logistikoen kontrol osoa ematen duena, erabilgarritasuna, produktibitatea eta zerbitzu maila hobetuz.

AutoStore biltegiratzeko eta eskaerak prestatzeko sistema robotizatua da, kuboetan oinarritua, biltegiratzea eta picking lanak modu ezin hobean eta azkar kudeatzea ahalbidetzen duena. Mugimendu azkar zein moteleko produktuen bolumen handiak kudeatzeko, kadentzia handiko pickingerako eta dentsitate handiko biltegiratzeak egiteko dago diseinatuta. AutoStoreren robot adimendunek eskariak prozesatzen dituzte, eskatutako erreferentziak dituzten ontziak aurkitzen dituzte, eta pertsonen lanpostuetara garraiatzen dituzte, behin betiko prestatzeko.

Teknologia hau ezarrita, Portugalgo bilstein groupek honako onura hauek lortuko ditu:

  • Dentsitate eta eraginkortasun handia: AutoStorek %400ra arte handitzen du biltegiratze ahalmena.
  • Fidagarritasuna: %99,7ko eragikera erabilgarritasuna bermatzen du, etenak minimizatuz.
  • Produktibitate handiagoa: Pickingaren eraginkortasuna 2,5 aldiz handitzen du, eta prestaketa denborak murrizten ditu.
  • Malgutasuna eta eskalagarritasuna: Bere diseinu modularrak etorkizuneko beharretara egokitzeko aukera ematen du.
  • Akatsak murrizten ditu eta bezeroari emandako zerbitzua hobetzen du eta, horrenbestez, entrega azkarrago eta zehatzagoak egingo direla ziurtatzen du.
  • Jasangarritasuna: AutoStore oso eraginkorra da, xurgagailu bakar baten energia bera kontsumitzen duten 10 robot baliatzen baititu.
Joaquim Candeias, Managing Director da Ferdinand Bilstein Portugal S.A

Zaragozako arrakasta ikusita, Portugalen soluzio hori berori ezartzeko aukera argia zegoela ikusi genuen. AutoStorerekin gure bezeroei denik eta zerbitzurik onena eskaini diezaiekegu, azkarrago eta eraginkortasun handiagoarekin eta, betiere, jasangarritasunarekin eta berrikuntzarekin dugun konpromisoa indartuta. Soluzio honek etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen gaitu eta herrialdean etorkizuneko automatizazioetarako aurrekari bat ezartzen du.

Portugalen gure lehen AutoStorea ezartzeak herrialde horretan soluzio intralogistiko aurreratuak eskaintzeko daukagun konpromisoa indartzen du. Proiektu honekin, Portugalgo merkatuan dugun presentzia sendotu eta eragiketetan eraginkortasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna bilatzen duten enpresentzat erreferentziazko bazkide estrategiko gisa posizionatzen jarraitzen dugu.

Scroll to Top