Search
Close this search box.

Smartlog, SD Eibarren babesle berria

2024/06/28

Smartlog, SD Eibarren babesle berria datozen hiru denboraldietarako.

Gipuzkoar enpresa honen logoa gizonezkoen lehen taldearen ekipazioaren aurrekaldean agertuko da.

SD Eibar eta Smartlog Group enpresak akordio bat sinatu dute, Smartlog klubaren babesle nagusi bilakatuz hurrengo hiru denboraldietarako. Gipuzkoar enpresa honen logoa gizonezkoen lehen taldearen kamisetaren aurrekaldean agertuko da.

Akordio honekin, bi erakunde gipuzkoarrek 2024eko urtarrilean hasi zuten konpromisoari jarraipena ematen diote, izan ere 2024 urtearen hasieran Smartlog emakumezkoen lehen taldearen babesle nagusi bilakatu baitzen.

Akordio honen arabera, Smartlog gizonezkoen lehen taldearen kamisetaren aurrekaldean presentzia nabarmena izango du, eta baita Ipuruako beste zenbait publizitate-euskarrietan ere.
Gainera, Smartlog emakumezkoen lehen taldearen babesle nagusia izaten eta kamisetaren aurrekaldean agertzen jarraituko du.

Xabier Zubizarreta, CEO de Smartlog Group y Amaia Gorostidi, Presidenta de SD Eibar

Bertako enpresak gara, baina anbizioarekin eta etorkizuneko proiekzioekin. Lankidetza hau oso emankorra izan daiteke bi aldeentzat eta oso pozik gaude hurrengo denboraldietan gure izenak elkartuta eramateaz. Balio asko partekatzen ditugu, hala nola iraunkortasuna, berdintasuna, benetakotasuna eta ahalegina, eta pozik gaude bat egiten dugulako gure ingurunean ekarpen positiboa egiteko.

Smartlogen oso pozik gaude SD Eibarrekin sinatutako akordio honekin. Jasangarritasuna eta gizarte-erantzukizuna euskarriak dira gure estrategian eta akordio honek konpromiso hau indartzen du, gure balore berberak dituen talde bati batu eta kirolean zein gure inguruan eta gizartean eragin positibo bat sustatuz.

Scroll to Top