SELENE AutoStore ezarpen berria Espainian

2024/07/09

SELENEk Smartlogengan jarri du konfiantza Eguesko (Nafarroa) bere zentro logistiko berria automatizatzeko.

  • Smartlogen soluzioak arroparen biltegiratze eta prestaketa lanak optimizatzen lagunduko dio lentzeriaren eta barruko arroparen arloan liderra den enpresa horri.
  • Sistema pertsonalizatua eta eskalagarria da, premien arabera egokitzen dena, eta beharrezko mantentze lanak eta biltegia kudeatzeko Galys softwarea ere barnean ditu.
  • 2024. urtearen amaieran egongo da erabat martxan, eta mugarri bat ezarriko du, eraginkortasuna, zehaztasuna eta produktibitatea handituko baititu.

Smartlogen pozik gaude, Espainian beste AutoStore bat ezarriko dugula iragarri behar baitugu. Biltegiko eskaeren kudeaketa automatizatzeko gure soluzio industriala da, hain zuzen, AutoStore.

Lentzeriaren eta barruko arroparen sektorean liderra den SELENE enpresak hitzarmen bat sinatu du gurekin, Eguesko (Nafarroa) bere zentro logistiko berrian azken belaunaldiko AutoStore sistema bat abian jartzeko. Soluzio automatizatu horrek eragikera optimizatuko du, batez ere hainbat produkturen manipulazioan; esaterako, bularretakoak eta barruko arropa.

Espero da proiektu hau 2024. urtearen amaierarako bete-betean martxan egotea, eta mugarri bat ezarriko du, SELENEren eskaeren prestaketan eraginkortasuna, zehaztasuna eta produktibitatea areagotuko baititu.

SELENE confía en Smartlog para su nuevo centro logístico.

Etengabe aldatzen diren beharrak asetzeko sistema eskalagarria

Hautatutako AutoStore sistemak 5.600 bins, hamar robot, bi karrusel portu eta conveyor portu bat dauzka, eta pickingerako proiekzio sistema batez dago hornituta. Hasierako konfigurazio horri esker, SELENEk egunean 60 eskaera egiteko duen beharra prozesatuko du, unitate bateko edo biko lerroen prestaketa optimizatuta. Gainera, eskalatzeko malgutasuna izango du, eta, hala, etorkizuneko hazkundea asetzekoa.

Hitzarmenaren barruan daude, halaber, mantentze kontratu bat eta Galys biltegiak kudeatzeko softwarea. Era horretan, kontrol eta jarraipen zehatza ziurtatuko da, prozesu logistikoaren pauso bakoitzaren bidez. Soluzio horiek, betiere SELENEk dauzkan beharretara egokitzeko erabat pertsonalizatuta, eskaerak biltegiratzeko eta prestatzeko gaitasuna nabarmen handitzea ahalbidetuko diote enpresa horri, eta produktuen manipulazioan arintasun eta zehaztasun handiagoa bermatu; hala, errore marjina nabarmen murriztuko da.

Smartlogen AutoStore sistemak lan ingurunea eraldatzen duten beste hainbat abantaila ematen ditu: besteak beste, balio handiagoko zereginetarako langileak libre uzten dituen automatizazioa, eta lantokiko ergonomia eta segurtasuna hobetzea, gai astunak altxatzeko eta garraiatzeko beharra murriztean lesio arriskua minimizatuz. Gainera, sistemak eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan funtzionatzen du, eta horri esker, produktibitatea esponentzialki areagotzen da.

AutoStore ezarrita, eraginkortasuna eta zehaztasuna optimizatuko ditugu gure logistikan, eta SELENE etorkizunerako prestatuko dugu; hartara, moda intimoko merkatuaren eskakizunak eraginkortasun handienarekin asetzen jarraitu ahal izatea bermatuko dugu.
Proiektu hau, beraz, berrikuntzan aitzindari izaten jarraitzeko eta gure zerbitzuan kalitatea etengabe hobetzeko zein mundu osoko gure bezeroen gogobetetzea lortzeko egiten dugun ahaleginaren testigantza argia da.

Gu pozik gaude SELENEri proiektu honetan laguntzeaz. Gure soluzioa, hain zuzen, etengabe bilakatzen ari diren gure bezeroen beharretara egokitzen diren eraginkortasuna eta eskalagarritasuna eskaintzeko diseinatuta dago.
Lankidetza honek gure bezeroek eguneroko eragiketak hobetu ditzaten, hazkunde jasangarria bultza dezaten eta esperientzia orokorra hobetu dezaten daukagun konpromisoa islatzen du. Gure teknologiarekin SELENEk bere helburu logistikoak lortzen eta gainditzen dituela ikustea, azken batean, merkatuari eskaintzen diogun balio proposamenaren eta berrikuntzaren egiaztapena da.

SELENEri buruz: Konpromisoa berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin

1979an sortu zenetik, SELENE kalitatearen, erosotasunaren eta abangoardiaren sinonimoa izan da, barruko arroparen eta lentzeriaren diseinuan. 40 urte baino gehiagoko esperientzia duenez, SELENE nazio mailako lehen marka gisa finkatu da fakturazio bolumenari dagokionez, eta ez bakarrik Espainiako merkatuan, baita nazioartean ere. Berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa argi ikusten da diseinu bakoitzean, bai eta erosotasuna eta sentsualtasuna bermatzen duten kalitate handiko lehengaien aukeraketan ere.

AutoStore sistema ezartzea etengabeko konpromiso horretan egindako beste urrats bat da, eta, horri esker, SELENEk bere logistika optimizatu eta bezeroei zerbitzu are hobea eskaini ahal izango die, eta ehungintza industrian lider eztabaidaezin gisa duen posizioa indartuko du. Aurrerapen teknologiko honek bezeroen igurikapenei aurrea hartzeko eta horiek asetzeko SELENEk daukan filosofia azpimarratzen du, eta bermatuta geratzen da produktu bakoitzak kalitate estandar zorrotzenak betetzeaz gain, esperientzia aparta ere eskaintzen duela.

Fabrikatzaile eta esportatzaile gisa, SELENEk mundu osoko bezeroei helarazten die Espainiako abangoardia eta kalitatea, eta, hala, berretsi egiten du konfiantzazko marka ezagun gisa daukan ospea. Eskaintzen dituen produktuen etengabeko bilakaera eta bezeroaren gogobetetasuna ardatz hartzea dira emakumeen barruko arroparen sektorean SELENE lider sostengatzen duten zutabeak; izan ere, emakumea barrutik bikain eta estiloz janzteko konpromisoa dauka.

Scroll to Top