Eragikera logistikoa eraldatzeko estrategia eta teknologia
Intralogistikaren kudeaketa adimentsua egiteko bazkide estrategiko gisa finkatu da Smartlog Uruguain eta Amerikako gainerako herrialdeetan
Smartlog: Aldea markatzen duen berrikuntza
Etorkizuneko logistikaren erronkei erantzunez, Latinoamerika hegoaldean
Gero eta lehiakorragoa den merkatu ingurune batean, enpresa askoren eragiketen bihotza bihurtu da logistika. 2017an Uruguaira iritsi ginenetik, izugarrizko lana egin dugu arlo hau iraultzeko, eta prozesuak optimizatu ez ezik, etorkizuneko beharrak aurreikusi, eta horietara egokitzen diren soluzioak ere eskaini izan ditugu. Smartlog eraldaketa logistikoan lider gisa azaleratu da, eta Latinoamerika hegoaldeko enpresei erronkak gainditzen lagundu die.
Espazioaren optimizazioa eta eragikera eraginkortasuna
Biltegiko espazioa optimizatzea etengabeko erronka da, batez ere merkataritza elektronikoa eta produktuen dibertsifikazioa handitzen ari diren mundu batean. Prozesu ez-eraginkorrek kostuak handitzeaz gain, eragiketak atzeratu eta bezeroari erantzuteko gaitasuna murrizten duten botila lepoak ere eragin ditzakete.
Kostuak murrizteko eta bezeroaren gogobetetasuna hobetzeko espazioaren erabilera maximizatzea eta prozesuak arintzea da aurre egin beharreko erronketako bat.
Sistemak txertatzea eta eragikera kostuak murriztea
Hainbat sistemaren eta prozesuren arteko deskonexioak eragikera eraginkortasunaren gabezia batzuk ekar ditzake, eta horrek kostuak handitu, eta kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko orduan arazoak sortzen ditu. Enpresek beren eragiketa logistikoak bateratuko dituzten soluzioak behar dituzte, lan fluxu arina ahalbidetzeko eta denbora zein baliabideak kontsumitzen dituzten prozesu erredundanteak desagerrarazteko. Sistemak modu eraginkorrean txertatzea funtsezkoa da pitzadurarik gabeko eragiketa lortzeko.
Aro berri bat: AA, erresilientziarako eta egokitzeko gaitasunerako
Eskaeraren aldaketak azkar aurreikusi eta horietara egokitzeko gaitasuna erabakigarria da. Ustekabeko lan karga handiek kaosa eragin dezakete eragiketan, eta aurreikuspenik ezak, berriz, eragiketen etena eta aukeren galera ekar ditzake. Enpresek, egungo eskaerari erantzuteaz gain, etorkizuneko erronkak aurreikusi ditzaketen teknologiak behar dituzte, merkatuaren aldaketak zehatz planifikatzeko eta horiei modu proaktiboan erantzuteko.
Karbono aztarna murriztea eta ongizaterako berrikuntza lortzea
Smartlogen, jasangarritasunarekin konprometituta gaude. Gure soluzioek karbono aztarna murrizten laguntzen diete enpresei. Hala, energiaren erabilera optimizatu, eta emisioak minimizatzen dituzte. Gure teknologiak ezartzean, enpresek eraginkortasuna hobetzeaz gain, etorkizun berde eta arduratsuagoa lortzen ere laguntzen dute. Gure ikuspegi berritzaileak ziurtatzen du gure soluzioek egungo estandarrak beteko dituztela, eta, horretaz gainera, gure bezeroak biharko erronketarako prestatuko direla.
Teknologiak ez du soilik jarduera logistikoa modu positiboan eraldatzen. Pertsonen ongizatea areagotzeko funtsezko faktorea ere bada. Teknologiak eragin positiboa du pertsonengan, gaitasun pertsonalak indartzen dituelako eta gure bizi kalitatea nabarmen hobetzen duelako. Hala, berrikuntza teknologikoek prozesuak optimizatzea, eragikeraren efizientzia hobetzea eta langileen eta erabiltzaileen bizi kalitatea nabarmen hobetzea dute xede.
Intralogistika eraldatzen duten soluzioak
Robotika mugikorreko teknologiak
Inbentarioen kudeaketa eraldatzen duten eta biltegietan espazioaren erabilera optimizatzen duten eta eragiketen produktibitatea handitzen duten robotika mugikorreko sistemak ezartzen ditu Smartlogek. Gure biltegiratze automatizatuko sistemek, AutoStorek adibidez, aukera ematen diete enpresei espazio txikiagoan eta eragikera eraginkortasun handiagoarekin produktu gehiago biltegiratzeko. Esate baterako, Costa Oriental Taldea, Megalabs, Plan Ceibal, Farmared, UPM eta beste hainbat bezeroren etxeetan sistema bertikalak arrakastaz ezarri ditugu, eta Interagrovialentzat lehen AutoStore sistema ezarri dugu Uruguain eta TUPIrentzat Paraguain. Hala, automatizazio aurreratuko soluzioetan dugun lidergoa azpimarratu dugu eskualde hartan.
Software suitea AArekin: Galys, eragiketaren garuna
Gure Galys Software Suiteak prozesu logistiko guztiak txertatzen eta kontrolatzen dituen garun zentral gisa jokatzen du. Adimen artifiziala eta big dataren analisia erabiliz, Galysek eragiketen ikuspegi erreala ematen du denbora errealean, eta ibilbideen plangintza, inbentarioaren kudeaketa eta zereginen programazioa optimizatzen ditu. Txertatze eta kontrol ahalmen horri esker, enpresek kostuak murriztu eta eragikera eraginkortasuna hobetu dezakete.
Gure monitorizazio eta kudeaketa prediktiboko sistemarekin, enpresek etorkizuneko eskaerak aurreikus ditzakete eta ekipoen mantentzea programatu, akatsak gertatu aurretik. Proaktibitate horrek eragiketa jarraitua eta etenik gabea bermatzeaz gain, ezusteko kostuen eta eragikeren galera arriskua ere murrizten du.
Mugarik gabe, hedapena Latinoamerikan
Uruguain izan dugun arrakasta Latinoamerika osoan hedatzeko tranpolina izan da. Gure soluzio berritzaileak Panama, Kolonbia, Costa Rica, Dominikar Errepublika eta Paraguai bezalako merkatuetara eraman ditugu, eta Uruguain, Panaman, Dominikar Errepublikan, Paraguain eta Puerto Ricon aitzindariak izan gara, lehen AutoStoreak ezarri baititugu.
Gaur egun Mexikon ari gara lehen urratsak egiten, eta bertan automatizazio eta robotika soluzio aurreratuak sartzea planteatzen dugu.
Infologistikan liderra den Uruguaiko WIS enpresa Taldean sartu izanak eskualde osoan soluzio logistiko aurreratuak eskaintzeko dugun gaitasuna indartu du. Lankidetza horri esker, biltegiak kudeatzeko software suite berri bat garatu dugu, Galys, bi konpainien esperientzia uztartzen duena. Hala, hornidura katearen digitalizazio eta optimizaziorako plataforma sendo bat eskaintzen dugu.
Uruguaiko gure arrakasta kasuak gure ikuspegi berritzaile eta pertsonalizatuaren testigantza dira. Adibidez, Interagrovialen AutoStore ezartzeak nabarmen hobetu du enpresan horren eragikera eraginkortasuna eta bezeroari erantzuteko gaitasuna. Horrenbestez, herrialdeko nekazaritza industrian estandar berri bat ezarri dugu. Arrakasta horrek merkatu bakoitzaren behar espezifikoetara hedatzen eta egokitzen jarraitzera bultzatzen gaitu, eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeaz gain, enpresak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen dituzten soluzio logistikoak bermatuta.
Robotika mugikorra eta adimen artifiziala aintzat hartuta, gure soluzioek prozesu logistikoak optimizatzen dituzte, eta, horrez gainera, eragikera kostuak murrizten eta giza akatsak minimizatzen dituzte. Galys bezalako sistema aurreratuak txertatzeak enpresei eragiketak denbora errealean monitorizatzeko eta kudeatzeko aukera ematen die, bai eta eskaerak aurreratzeko eta etenaldiak saihesteko mantentze lan prediktiboak programatzeko aukera ere.