Uruguaiko WIS enpresak eta Smartlog Groupek bat egin dute
Bat egite estrategikoa: Uruguaiko WIS enpresak eta Smartlog Groupek bat egin dute nazioarte mailako kudeaketa logistikoa birdefinitzeko.
Uruguain 1999az geroztik infologistikan liderra den WIS enpresak eta abangoardiako soluzio eta zerbitzu intralogistikoak ematen dituen Smartlog Groupek indarrak batu dituzte kudeaketa logistikoa birdefinitzeko. Bat egite horren emaitza Smartlog Groupen biltegiak kudeatzeko software soluzioen suite bat da, digitalizazioa eta adimena hornidura kate osora eramateko diseinatua dagoena. Suite hori, eragiketa logistikoak eraldatzeko ez ezik, industria ahalduntzeko ere bada, efizienteagoa eta jasangarriagoa izateaz gainera etorkizuneko erronketarako ondo prestatuta egon dadin.
Suite berriak WISen eta Smartlog Groupen esperientzia uztartzen ditu, eta enpresek beren eragiketa logistikoak eta hornidura kateak kudeatzeko daukaten modua eraldatzea du helburu. Aktiboak kudeatzeko soluzio integral horrek interkonexioa eta urrutiko monitorizazioa ahalbidetzen ditu, lankidetza plataforma baten bidez malgutasuna eta eskalagarritasuna emanez. Salgaiak jasotzen direnetik azken bezeroari entregatzeraino –tartean biltegiratzetik eta eskarien prestaketatik igarota–, suiteak komunikazio pertsonalizatu eta arina eskaintzen du prozesu logistiko, sistema, automatismo eta teknologia informatiko guztiekiko.
Era berean, datuak monitorizatzeko eta ustiatzeko gure teknologiarekin integratzeko aukera ematen du, enpresaren aktibo, kudeaketa tresna eta baliabide digital guztien gaitasunak eta ezagutza adimen artifiziala duen Big Data plataforma batean bateratzeko.
Aldakortasuna eta pertsonalizazioa ezaugarri bereizgarriak dira. Suite berria modu independentean edo konbinatuan erabil daiteke hainbat industria agertokitako beharrizan eta errealitate operatibo askotara egokitzeko, hasi digitalizaziorantz lehen urratsak egiten ari diren enpresa konbentzionaletatik eta biltegiak erabat automatizatu nahi dituztenetaraino. Soluzioa behar guztietara egokitzen da.
Azken batean, WISen eta Smartlog Groupen arteko lankidetzak enpresa kudeaketa tradizionalaren mugak gainditzen ditu, eta enpresak etorkizun adimentsu eta arrakastatsuago baterako bidean eraldatzen ditu. Efizientzia, adimena eta digitalizazioa bultzatzen ditu, etorkizunari konfiantzaz eta ikuspegi egokiz aurrea hartzeko aukera emanez enpresei.
Oso harro gaude Smartlog Groupekin bat egiteaz, aukera ematen baitigu, batetik, lider posizioan jartzeko, ez bakarrik Uruguain, baita kokatuta gauden beste herrialdeetan ere, eta, bestetik, modulu eta aplikazio berriak garatzeko. Familia honen parte sentitzen gara, eta gure DNA bat dator haienarekin.
Carlos Vanrell, WISeko Zuzendari Nagusia
Eragiketa honen ondorioz, nazioartean erreferentziako suite berri bat garatu da, hazteko ahalmen handia duen segmentu batean. 5.0 etorkizun logistiko adimentsuago, jasangarriago, erresiliente, konektatu eta arinago baterantz dugun ikuspegia irudikatzen du. Indarrak batzean, aukera berriak irekitzen dira eta etorkizun are distiratsuagoa ziurtatzen dugu WIS eta Smartlogentzat. Gainera, gure bezeroei efizientzian hobera egiten laguntzeaz gain, enpresak ere ahaldundu egin daitezke halako tresnak erabiliz, biharko erronkei eta aukerei aurrea hartzeko.
Xabier Zubizarreta, Smartlog Groupeko CEO
WISi buruz
WIS enpresa berritzailea da, eta aholkularitza zerbitzuak eta logistikarako software espezializatuko soluzioak ematen ditu; horretarako, puntako teknologiak darabiltza hornidura katearen munduan efizientzia eta errendimendua sustatzeko. Jarduera arlo ugaritan esperientzia handia duenez gero, WISek balioa sortzen du bere bezeroen prozesu logistiko guztietan, proiektuak gauzatu bitartean prozesuok ordezkatuz eta diseinatuz, eta, era berean, industriako praktika lider onenak inplementatzen dituzten software soluzioak eskainiz. Ezagutza logistikoaren, kalitate handiko sistemen eta abangoardiako teknologiaren konbinazio hori da, hain zuzen, 1999tik izan duen bereizgarririk handiena.
WISek software tresnen suite bat dauka, eta tresna horiek elkarren osagarri dira enpresa baten hornidura kateari modu integralean erantzuteko. Gainera, banaketa zentroaren barruan, Smartlog Taldearen automatismoekin ere integratzen dira, efizientzian eta kostu operatiboen murrizketan onura ikaragarriak sortuz.