Search
Close this search box.

Smartogek etorkizun logistikoaren bere ikuspegia aurkeztuko du Madrilgo IFEMAn

27/11/2024

Logistics & Automation Madrid 2024 azoka

  • ‘Zure barne logistika berrirudikatzen. Teknologiak batzen ditugu zure soluzioa izateko’ lelopean.
  • Robotika mugikorraren, biltegiratze sistemaren eta software adimendunaren arloko azken berrikuntzak aurkeztuko ditugu.

Intralogistikaren eraldaketarako Smartlogen eskaintza berritzailea protagonista izango da aste honetan Logistics & Automation azokan, hots, azaroaren 27an eta 28an Madrilgo IFEMAn egingo den sektoreko azokan. “Zure barne logistika berrirudikatzen. Teknologiak batzen ditugu zure soluzioa izateko” lelopean, Smartlogek robotika mugikorreko, biltegiratze sistemetako eta software adimenduneko azken berrikuntzak aurkeztuko ditu, zeintzuk eragiketak optimizatzeko, kostuak murrizteko, eraginkortasuna hobetzeko eta jasangarritasunari laguntzeko diseinatu diren.

Zure barne logistika berrirudikatuz
Teknologiak batzen ditugu zure soluzioa izateko

Lelo horrek gure ikuspegi berritzailea eta gure estrategia islatzen ditu. Smartlogen irmoki sinesten dugu teknologia aurreratuen botere eraldatzailean, barne logistika eraginkorragoa eta malguagoa izan dadin eta merkatuaren aldaketetara hobeto egokitu dadin. Gure helburua da enpresei prozesu logistikoak nabarmen nola hobetu ditzaketen ikusarazten laguntzea, automatizazioaren eta soluzio adimendunen erabileraren bidez, inbertsio handirik egin beharrik gabe eragiketak optimizatuta.

“Teknologiak batzen ditugu zure soluzioa izateko” leloak hainbat teknologia konbinatzeko daukagun filosofia laburbiltzen du, hala nola teknologia hauek: robotika mugikorra, biltegiratze automatizatua, sailkapen adimenduneko sistemak eta erronka logistiko konplexuak ebazteko AAn oinarritutako analitika. Arrakasta ez datza soluzio isolatu bakarra ematean; aitzitik, teknologia anitzen integrazio pertsonalizatua eskaintzea da asmoa, barne logistika etorkizunerako prestatuta dagoen sistema integral eta malgu bihurtuta.

Gure soluzioak bezero bakoitzaren datuen eta beharren gainean egindako analisiaren emaitza dira, etorkizunera begira dagoen ikuspegi globalarekin. Hori posible da etengabeko zaintza teknologikoa eta nazioarteko bazkideekin akordioak egin ditugulako, eta horrek aukera ematen digu merkatuaren premia aldakorrei erantzuteko.

Smartlogen bihotz teknologikoa, berez, datuak ustiatzeko dituen softwarea eta teknologia dira, eta horiek hornidura katearen garuna balira bezala jokatzen dute. Robotika mugikorra eta IIoT, Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning soluzioak konbinatzen ditugu. Horiek guztiak baliagarriak dira hobekuntzak proposatzeko, mantentze lanak programatzeko, portaerak denbora errealean egokitzeko eta etorkizuneko agertokiak aurreikusteko ereduak sortzeko.

7 zenbakiko Halleko 7B28 standean aurkeztuko ditugun berrikuntza teknologikoen artean hauek nabarmentzen dira:

AutoStore: m² bakoitzeko dentsitatean eta eraginkortasunean munduko liderra den sistema robotizatua. Biltegiratzea optimizatzen du %400eraino, %99,7ko erabilgarritasunarekin eta energia kontsumo minimoarekin.

Smartsorter: Sailkapen robotikoko soluzio oso zehatza eta modularra da, eskaera bolumen handiak denbora errekorrean kudeatzeko gai dena. Merkataritza elektronikorako eta alderantzizko logistikarako aproposa. Orduko 30.000 item kudeatzen ditu, %99,9ko zehaztasunarekin.

Smartpallet: Paletetarako biltegiratze eta errekuperazio sistema iraultzaile bat da, dentsitatea maximizatzen duena eta eragikera kostuak minimizatzen dituena. Norabide anitzeko biltegiratzea eskaintzen du, eta dentsitatea %55eraino hobetzen du.

Biltegiratze bertikaleko sistemak: Biltegiaren altuera aprobetxatzen duten soluzioak, irisgarritasuna hobetuta, akatsak murriztuta eta espazioaren erabilera optimizatuta.

Galys, Smartlogen software logistikoaren suitea

Galys suiteak helburu hau dauka: enpresek beren logistika eragiketak eta hornidura kateak kudeatzeko daukaten modua eraldatzea. Aktiboak kudeatzeko tresna integral honek interkonexioa eta urrutiko monitorizazioa ahalbidetzen ditu, lankidetza plataforma baten bidez malgutasuna eta eskalagarritasuna emanez. Enpresaren eragikeran integratzeko daukan gaitasunagatik nabarmentzen da Galys, aktibo eta sistema guztiak batuz. Adimen artifiziala, IoT eta machine learning integratzen dituen software logistiko aurreratu honek denbora errealean eragiketa logistikoak kudeatzen ditu, beharrei aurrea hartzen die eta analisi prediktiboa eskaintzen du.

Berrikuntza eta jasangarritasuna, ardatz estrategiko gisa

Duela 8 urte sortu zenetik, Smartlog biltegi eta zentro logistikoen eraldaketa digitalean buru izan da 15 herrialde eta 40 sektoretan. Europan, Latinoamerikan, Arabiar Emirerrietan, Egipton eta Saudi Arabian ari gara lanean, eta gure hedapen globalak munduko txoko bakoitzera abangoardiako soluzio logistikoak eramateko konpromisoa islatzen du, merkatu bakoitzaren behar espezifikoetara egokituz. 2024an, Mexikora iritsi gara, eta 2025ean AEBra iristeko planak ditugu.

Teknologiaz harago, Smartlogek giza ongizatean eta jasangarritasunean jartzen du fokua. Automatizazioak prozesuak hobetzeaz gain, lan ingurune seguruagoak eta ergonomikoagoak ere sortzen ditu.

Etorkizuneko ikuspegi horren adibide da Nest proiektua, hots, Taldearen Berrikuntza eta Talentu Zentroa, 5.0 Logistikaren kontzeptua bezeroei eta laguntzaileei eramatea helburu duena. Nest esperimentazio ingurune gisa dago pentsatuta, non enpresek erabilera kasu pertsonalizatuak egin ahal izango dituzten produktu propioak erabilita; hala, logistika adimenduna zein jasangarria eta talentua bultzatzen dituen sorkuntza espazio bihurtuko da.

Etorkizun logistikorako bazkide estrategikoa

Smartlog abangoardiako soluzio teknologikoen inplementazioan erreferente izateagatik nabarmentzen da. AutoStoreko 40 instalazio baino gehiago ditu hainbat herrialdetan eta integratzaile handiena da Espainian. Gainera, lehen AutoStore sistema ezarri du Uruguain, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Puerto Ricon. Teknologia hori hainbat sektoretan aplikatu da, hala nola retail sektorean, nekazaritzako makinerian, kosmetikan, ordezko piezetan, modan eta banaketa farmazeutikoan, bai eta sektore espezializatuetan ere; esaterako bakuna laborategietan.

Teknologia gure sisteman txertatzetik haratago doa Smartlog, eta horretarako, 170 profesional baino gehiagoko taldea dauka, bai eta taldea osatzen duten hamar enpresa ere, eta zortzi urteko jardueran hazkunde esponentziala izan du. Logistics & Automation Madrid 2024 azokan dugun partaidetzak abangoardiako soluzio teknologikoak eskaintzeko dugun gaitasuna eta bezeroekin lankidetza hurbilean jarduteko dugun filosofia azpimarratzen du. Hala, epe luzera arrakasta bermatzen duten soluzio pertsonalizatuak ematen ditugu.

Jakin nahi duzu Smartlogek zure barne logistika nola eralda dezakeen? Gonbidatuta zaude. Zatoz 7B28 standera, 7 zenbakiko Hallean, eta eman lehen pausoa intralogistikaren etorkizunerantz.

Scroll to Top