Smartlogek eta Tamer Groupek akordio estrategiko bat sinatu dute

2024/09/19

Smartlogek eta Tamer Groupek akordio estrategiko bat sinatu dute Saudi Arabiako parke logistiko berria automatizatzeko.

Smartlog –soluzio intralogistikoetan liderra– eta Tamer Group –Ekialde Hurbileko enpresa multzo garrantzitsuenetako bat– Riadeko Tamer parke logistiko berrian AutoStore eta Galys Monitor teknologia inplementatu dutela iragarri dute Saudi Logistics & Warehousing Expo azokan. Aliantza estrategiko hori mugarri bat da eskualdeko logistikaren eraldaketa digitalean, eta soluzio berritzaile eta eraginkor bat eskaintzen du biltegiratzeko eta eskariak prestatzeko eragiketak optimizatzeko.

  • Tamer parke logistikoak AutoStore eta Galys Monitor teknologia edukiko du, biltegiratzea eta eskarien prestaketa optimizatzeko.
  • Neurrira egindako soluzioa da, dauden eragiketetan primeran integratzen dena eta eraginkortasuna eta produktibitatea maximizatzen dituena.
Firma de acuerdo estratégico entre Tamer y Smartlog Group
Amr Elmansoury (Tamer) y Gonzalo Gomez (Smartlog)

Hornidura katearen egungo erronkak eta Saudi Arabian osasun eta kontsumo sektoreetan dauden hazkunde aukerak ikusita, Tamer Groupek soluzio baten bila ziharduen Riadeko parke logistiko berrian biltegiratze ahalmena optimizatzeko, eskarien prestaketan zehaztasuna hobetzeko eta kostu operatiboak murrizteko. Emandako soluzioak inplementatuta, konpainiak aurrerapauso nabarmena egin du helburuok lortzeko bidean.

AutoStore delakoa –biltegiratzeko eta eskariak prestatzeko azken belaunaldiko sistema robotikoa– neurrira diseinatu da, Tamer Groupen premia espezifikoetara egokitze aldera. 10.000 produktu eta 6 robot biltegiratzeko ahalmenari eta eskariak prestatzeko abiadura bikainari esker, soluzio honek eraginkortasun eta malgutasun handiagoa ematen du sistema tradizionalekin alderatzen badugu.

AutoStorek %99,7ko prestasun tasa eskaintzen du, baita produktibitatea %400raino hobetzeko gaitasuna ere.

Azpiegitura fisikoaren osagarri, Smartlogen Galys Monitor softwareak funtsezko eginkizuna betetzen du zentroko prozesu logistiko guztiak denbora errealean gainbegiratzeko eta kudeatzeko. Galys Monitorrek inbentarioaren eta produktibitatearen ikuspen integrala ematen du eta, errendimenduaren funtsezko adierazleen (KPIak) bidez, ezagutzan eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen du. Eskaerari aurre hartzeko eta lan fluxua kudeatzeko daukan gaitasunari esker, eragiketak arin eta etenik gabe egiten direla ziurtatzen da, eta hori funtsezkoa da eraginkortasun handiko ingurune logistiko batean.

Bezeroarekin diseinatutako eta neurrira egindako proiektua

Smartlogek proposatutako soluzioa bere pertsonalizazio maila handiagatik nabarmentzen da. Bi konpainietako profesionalak lankidetza estuan ibili dira proiektuaren hasieratik, eta horretarako estandar tekniko altuenak betetzeko sistema bat garatu dute; gainera, Tamer markaren kolore berdeak eta diseinu bereizgarria modu guztiz berezian integratu dituzte. Bezeroaren datuak eta premiak aztertzea funtsezkoa izan da neurrira egindako soluzioa gauzatzeko, dauden eragiketetan primeran integratzen dena eta eraginkortasuna eta produktibitatea maximizatzen dituena.

Tamer zentro logistiko berrian AutoStore Galys Monitorrekin inplementatu izanak nabarmen hobetu du eraginkortasun operatiboa, eta lankidetza jarraitu eta pertsonalizatuaren garrantzia azpimarratu. Bi taldeek ezagutzak eta esperientziak partekatu dituzte, eta berrikuntza teknologikoa eta Tamer Groupen balio korporatiboak uztartzen dituen diseinua lortu dute, bikaintasun operatiboarekin eta jasangarritasunarekin daukaten konpromisoa berretsiz.

Tamer Groupentzako funtsezko onurak

  • Eraginkortasun handiagoa: biltegiratzeko eta eskariak prestatzeko prozesuak optimizatu egin dira, ziklo denborak murriztuz eta produktibitatea handituz.
  • Zehaztasunaren hobekuntza: eskarien prestaketan akatsak murriztu dira, PPS teknologiari eta Galys Monitor softwareari esker.
  • Biltegiratze dentsitate handiagoa: biltegian dagoen espazioa maximizatu egin da, eta, horri esker, produktu gehiago biltegiratu daitezke eremu txikiago batean.
  • Malgutasuna: eskaeraren aldaketetara eta produktu berrietara egokitzeko gaitasuna, AutoStoreren diseinu modular eta eskalagarriari esker.
  • Jasangarritasuna: hornidura kate jasangarriago baterako ekarpena egin da, energiaren eta baliabideen erabilera optimizatu egin dela eta.

Gure Tamer Parke Logistiko berri eta abangoardistan AutoStore ezartzea funtsezko urratsa da gure berrikuntza eta eraginkortasun estrategian. Smartlogekiko lankidetza horri esker, gure eta gure bezeroen premiei erantzuteko eta jarduteko gaitasuna hobetuko dugulakoan gaude, Arabiako Erresumako osasun eta kontsumo sektoreei zerbitzu hobea emateko, eta, aldi berean, bikaintasunarekin eta iraunkortasunarekin hartua dugun konpromisoa indartzeko.

Harro gaude proiektu entzutetsu honetan Tamer Groupekin elkartu izanaz. Gure lankidetzak erakusten du, batetik, automatizazioa eta teknologia premiazkoak direla aurrera egiteko, eta, bestetik, pertsonalizazioak edozein bezeroren negozioak eralda ditzakeela, txikiak nahiz handiak izan, negoziook eraginkorragoak eta jasangarriagoak bihurtuz.

Tamer Groupi buruz

Mohammed Said Tamer zenak sortu zuen 1922an, eta Arabiar penintsulako lehen farmazia izaten hasi zen. Gaur egun enpresa liderra da, eta munduko enpresa nagusien konfiantzazko bazkidea da osasunaren, errotazio azkarreko kontsumo ondasunen, logistikaren eta merkataritza elektronikoaren sektoreetan. Bikaintasun ospea lortu du bai banaketa bai logistika zerbitzuetan, eta Saudi Arabiako, Ekialde Hurbileko eta Afrika Iparraldeko merkatuen premia gero eta handiagoei erantzuten die.

Scroll to Top