Smartlogek 8 urte daramatza hazten eta berritzen, automatizazio logistikoaren sektorean
- 2016an martxan jarri zenetik, Smartlog Groupek bere fakturazioa bi digituz biderkatu du urtero.
- Gaur egun, 122 pertsona ari dira taldean. Enpresak presentzia dauka Europan, eta filialak Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Afrika Iparraldean.
- Urretxuko egoitza nagusian Esperimentazio Zentroa ireki duenez, Smartlogek 5.0 Logistika ereduan aurrera egiten jarraitzen du, AAn eta hainbat teknologiatan oinarritutako soluzio berritzaile eta jasangarriekin.
Urretxu, 2024ko maiatzaren 9a.– Smartlog Groupen, zorioneko gaude, zortzi urteko ibilbidea betetzera goazelako. Urte hauetan guztietan etengabeko bilakaera izan dugu, automatizazio logistikoaren sektoreko hazkundeak, berrikuntzak eta lidergoak markatuta. Aldi honetan mugarri garrantzitsuak lortu ditugu, bai eta industrian eragin positiboa izatea ere.
2016an hasi ginenetik, hazkunde esponentziala izan dugu, eta gure fakturazioa urtero bi digituz biderkatu dugu. 15 herrialde baino gehiagotan 170 instalazio baino gehiago ezarrita, eta 40 sektore baino gehiagotan presentzia izanda, bezeroaren bikaintasunarekin eta gogobetetasunarekin dugun konpromisoak 130 bezeroren arrakasta ekarri du.
Pertsonetan ere hazkundea izan dugu, 2 bazkide sortzailetik 122 pertsona izatera igaro baikara Taldean. Presentzia dugu Europan, eta filialak Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Afrika Iparraldean. 2023. urtea funtsezkoa izan da oinarri sendo bat finkatzeko eta Frantzian gure ibilbidea hasteko, Europako Hegoaldean gure presentziarekin aurrera egiten jarraitzeko eta 2024ko bigarren hiruhilekoan, Smartlogek Mexikon lur hartuko du, gure nazioartekotze estrategian beste urrats esanguratsu bat eginda.
Funtsezko enpresak txertatu izana ere nabarmentzekoa da, hala nola Sinpel, Dinaiz, WIS (kudeaketa eta monitorizaziorako softwareen enpresak) eta Lositek (osasun soluzioak). Horiek guztiek indartu egin dute gure zorroa, eta industria logistikoko lider jarri gara.
Zentro logistikoentzako soluzioez gain, osasun soluzioak ere eskaintzen ditugu; esaterako, ospitaleetako sendagaien banaketa automatizatzera eta aireko sektorearen, automozioaren, offshore sektore eolikoaren eta itsasoko sektorearen ekoizpen lerroen automatizaziora bideratutakoak.
Teknologien katalogo osotu bat dugu, honako hauek biltzen dituena: AutoStore, Smartsorter, Smartpallet, SmartAMR eta biltegiratze sistema bertikalak, bai eta soluzio konbentzionalagoak ere, hala nola AR/SR, garraio sistemak, etab., eta baita zibersegurtasuna eta instalazioen berrikuntza ere.
WIS enpresa gure Taldean txertatu denez gero, datuak kudeatzeko eta ustiatzeko Software Suite indartsu bat garatzeko bidean aurrera egin dugu, eta horri teknologia aurreratuak gehitu zaizkio, hala nola Adimen Artifiziala, Machine Learning edo iIoT (Gauzen Internet Industriala), logistika gero eta erresilienteagoa izan dadin, aurrea hartzeko eta AA aplikazioarekin ustekabeko gertaeretara egokitzeko gaitasun propioarekin.
Smartlogen 25 AutoStore instalazio baino gehiago
Biltegiratze robotikoko eta eskaerak prestatzeko AutoStore sistemaren ezarle handienak bihurtu gara Espainian. Mugarri aitzindariak markatu ditugu AutoStoreren 25 instalazio baino gehiagorekin; tartean, lehen AutoStoreak Uruguain, Panaman, Dominikar Errepublikan, eta tenperatura kontrolatuko lehen AutoStorea Espainian. Lorpen horiei janari denden lehen AutoStorea gehitu diegu Espainian, dibertsifikazioarekin eta moldagarritasunarekin dugun konpromisoa azpimarratuz.
AutoStore, eskaerak biltegiratzeko eta prestatzeko gure sistema robotizatua, nabarmendu egin da munduan, metro karratuko trinkoena eta azkarrena baita, biltegiratze ahalmena %400eraino biderkatuta. Gure soluzioen eraginkortasuna agerian geratzen da datu hauekin: %99,7ko prestasun tasa eta x2,5era arteko produktibitate hobekuntza.
Smartpallet, aurtengo lehen instalazioak
Paleten eskaerak biltegiratzeko, manipulatzeko eta prestatzeko norabide anitzeko sistema robotiko berritzailea da Smartpallet. Bere diseinu iraultzaileari esker, norabide guztietan mugimenduak eta maila arteko joan-etorriak egiteko aukera ematen du, eta horrek sistemaren barruan edozein palet edozein biltegiratze gunetara mugitzeko malgutasuna ahalbidetzen du. Gainera, 1.500 kg-ra arteko zama astunak garraiatzeko duen gaitasunak errendimendu bikaina bermatzen du eskakizun handiko ingurune logistikoetan.
Lehen bi sistema aitzindariak Estatuan inplementatuta egongo dira aurten.
5G Esperimentazio Zentroa
Adimen Artifiziala aliatu giltzarria da gure soluzioetan, eta hori argi ikusi dugu Urretxuko gure egoitza nagusian sortutako 5G Esperimentazio Zentroan, non hainbat teknologia txertatu ditugun; esaterako, trazabilitaterako ikuspegi artifiziala, identifikazio biometrikoa eta makinen eta langileen portaera parametroak sortzea.
Gainera, 5G teknologiak Zero Trust arkitektura inguruneak sortzeko aukera ematen du, zibersegurtasun terminoetan, sare bat baitu, eta hor soilik baimendutako elementuetatik komunikatu baitaiteke. Soluzio horrek prozesu logistiko guztien eraginkortasuna hobetzen laguntzen du.
AAk lanak automatizatzeko, erabaki informatuak hartzeko modua hobetzeko eta gure soluzioei aurreikuspenerako gaitasunak gehitzeko aukera ematen du. Era berean, prozesuetan disrupzioak aurreikusteko, eraginkortasuna hobetzeko eta logistika moldagarriagoa eta lehiakorragoa eskaintzeko aukera ematen digu.
Eredu jasangarria eta pertsonen ongizatera bideratua
Aurten, Smartlog Groupen jasangarritasuna oinarri nagusi gisa txertatu dugu etorkizunerako gure estrategian, beste askoren artean ingurumen jasangarritasuna, lan segurtasuna, bezeroaren ongizatea eta erantzukizun sozial korporatiboa barne hartzen dituen ikuspegi osotu baten alde eginez. Gure helburua gizartean eragin positibo iraunkorra sortzea da, eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea ziurtatzea.
Ildo horretan, hazten eta merkatu berrietara hedatzen jarraituko dugu, eta berrikuntzan eta teknologian inbertitzen jarraituko dugu, bezeroei soluziorik onenak eskaintzeko.
Gure helburua da “Logistika berri bat sortzea: jasangarria, erresilientea eta pertsonen ongizatean oinarritutakoa”. 5.0 Logistika bezala ezagutzen den ikuspegi hori gure soluzio intralogistikoetan islatzen da, eraginkorrak, jasangarriak eta adimendunak izateko diseinatuta baitaude, gure bezeroek arrakasta eta ongizate orokorra lor dezaten.
Smartlogen, teknologia berritzaileenak baliatu, eta soluzio eta zerbitzu intralogistiko bereziak eskaintzen ditugu. Gure konpromisoa da arreta pertsonalizatua, tokikoa eta mugarik gabekoa eskaintzea, prozesuak jasangarriagoak, adimendunagoak eta erresilienteagoak izan daitezen, negozioen arrakastan laguntzeko.
Mugarri garrantzitsuak
- Sorrera urtea: 2016 – 8 urteko historia
- 10 enpresa Taldean
- Egoitza nagusia Espainian
- Presentzia Europan eta laster Mexikon
- Filialak Uruguain, Panaman, Perun, Kolonbian, MENAn eta Afrika Iparraldean
- Industria dibertsifikazioko 4 enpresa
- 170 instalazio baino gehiago, 15 herrialde eta 40 sektore baino gehiagotan
AutoStoreren 25 instalazio baino gehiago
- AutoStore gehien ezartzen duena Espainian
- Uruguaiko lehen AutoStorea – Nekazaritzako makineriaren sektorea
- Panamako lehen AutoStorea – Modaren sektorea
- Dominikar Errepublikako lehen AutoStorea – Farmaziako banaketa
- Puerto Ricoko lehen AutoStorea – Janari dendetako
- Tenperatura kontrolatuko lehen AutoStorea Espainian – Txertoen laborategia
- Janari dendetako lehen AutoStorea Espainian
- 425 mm, R5+ -eko lehen AutoStorea Espainian
Lehen Smartpalletak Espainian.