Lider teknologiko batentzako soluzio teknologikoak: Smartlog eta DEPAU
Smartlog soluzio intralogistikoetan liderra da, eta akordio garrantzitsu bat lortu du DEPAUrekin, Espainiako banatzaile teknologiko handienetako batekin. Helburua da banatzaile horren hornidura katea optimizatzea, azken belaunaldiko soluzio automatizatuen bidez. Lankidetza horrek DEPAUren eragikera ahalmena indartzen du, teknologia eta elektronikaren banaketaren sektore lehiakorrean.
Informatikaren sektoreak hazkunde esponentziala izan du, eta handitu egin da inbentarioen kudeaketak daukan konplexutasuna. Produktu eskaintza zabala, eskaeren pertsonalizazioa eta eragiketa logistiko azkar eta zehatzak egiteko beharra bezeroaren gogobetetasuna bermatzeko etengabeko erronkak dira.
Hori guztia ikusita, DEPAUk bere eragiketak optimizatzea eskatu zuen, online establezimendu eta dendetara gailu informatikoak banatzeko zereginean daukan lidergoari eusteko. Penintsula osoan eta Balear Uharteetan 11.000 erreferentzia baino gehiagoko katalogoa dauka, bai eta 24 ordu baino gutxiagoan entregatzeko konpromisoa ere. Horrenbestez, enpresak soluzio berritzaile bat behar zuen bezeroen igurikapen gero eta handiagoak betetzeko.
Smartlogek, DEPAUren beharren azterketa sakona egin ondoren, AutoStore sistema ezarriko du, hots, konpainiaren etorkizuneko hazkundea bultzatzeko diseinatutako sistema robotiko eskalagarri eta jasangarria. AutoStorek 9.725 edukiontzi eta 30 R5 PRO robot izango ditu, eskaeren prestaketan eraginkortasun handiagoa izateko diseinatuak. Karrusel motako sei lanpostuek lan fluxua optimizatuko dute, eta sistemak, berriz, eragiketen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatuko du.
Soluzio horri esker, DEPAUk bere produktuen katalogo zabaleko eskaerak prestatzeko zehaztasuna eta abiadura hobetu ahal izango ditu, eta erroreak murriztu; hala, bezeroaren gogobetetze handiagoa lortuko du. Gainera, AutoStorek malgutasuna eta eskalagarritasuna eskaintzen ditu, eskariaren gorabeheretara eta merkatuaren aldaketetara erraz egokituta, eta horrek funtsezko eragikera arintasuna ematen du etengabe bilakaeran dagoen ingurune oso lehiakor honetan.
Smartlogekiko lankidetza funtsezkoa izan da gure erronka logistikoei aurre egiteko. Gure datuen azterketa zehatz batean oinarritutako eta gure helburu estrategikoekin lerrokatutako ikuspegiak konfiantza eman digu, bide egokitik goazela-eta. Soluzioak, beraz, gure zerbitzuaren kalitatea hobetu eta akatsetatik eratorritako kostuak murrizteaz gain, gure energia eraginkortasuna ere optimizatuko du. Soluzio eskalagarri eta malgua denez, AutoStore ezin hobeto egokitzen da gure egungo eta etorkizuneko beharretara, eta erraz hazten eta eskaerara egokitzen uzten digu. Horrek sendotu egiten gaitu, eta sektoreko erreferente kokatzen gaitu, epe luzerako gure lehiakortasuna bermatuz, gure eragiketa guztietan ikuspegi jasangarri bati eusten diogun bitartean.
Luis López, Eragiketen Zuzendaria
DEPAUrekin egindako proiektu honek datuen azterketa sakon batean oinarritutako soluzio intralogistiko pertsonalizatuak eskaintzeko daukagun ikuspegia islatzen du. Soluzio onena diseinatzeko, haren eragikera helburuak eta helburu estrategikoak ulertzen ditugula ziurtatzen dugu. Kasu honetan, AutoStore proposatu dugu, hau da, DEPAUri merkatu teknologikoan eboluzionatzen jarraitzen duen bitartean modu eraginkorrean eskalatzeko aukera emango dion sistema malgua. Pozik gaude DEPAUri eragikera bikaintasunerako bidean laguntzeaz, bai eta bere bezeroen gogobetetzea hobetzeko, berrikuntza, jasangarritasuna eta hazkundea uztartzen dituen proposamen bat egiteaz ere.
Beñat Irazustabarrena, Europako Negozio Garapeneko Zuzendaria
Automatizazioak eta teknologiak prozesu logistikoak nola eralda ditzaketen erakusten du AutoStoreren inplementazioak, eta era horretan, teknologia banatzen duten enpresen errentagarritasuna eta zerbitzua nola hobetu. Soluzio horrekin, DEPAU banaketa informatikoaren sektoreko berrikuntzaren abangoardian kokatzen da, bezeroaren eragikera bikaintasunarekin eta gogobetetasunarekin duen konpromisoa berretsiz.
DEPAUri buruz
DEPAU erreferente bat da Espainiako teknologiaren banaketan, eta 30 urteko esperientzia dauka sektorean. Produktu informatiko, elektroniko eta telekomunikaziokoetan espezializatuta dago, eta zerbitzu arin eta kalitatezkoarekin bezero sare zabalari erantzuten dio. 150 profesional baino gehiagoko talde batek lagunduta, DEPAU Espainia osoko online establezimendu eta dendetarako hornitzaile gako gisa finkatu da, marka onenen produktuak prezio oso lehiakorretan eskaintzen baititu.