Search
Close this search box.

J. Cain Logistics-ek Smartlogengan jarri du konfiantza, Panaman bere banaketa zentro berria automatizatzeko

2024/09/12

Atsegin handiz iragarri nahi dugu J. Cain Logistics eta Smartlog enpresen artean aliantza estrategikoa egin dugula. Hitzarmen honen helburua da Colongo Zona Frankoan J. Cainen banaketa zentro berria automatizatzea, eta horretarako, haren espazio eta beharretara egokitutako soluzio pertsonalizatu bat garatu dugu.

J.Cain Logistics erreferentziazko 3PL bat da eskualdean, eta egitekotzat dauka eremu geografiko horretan marka globalen banaketaz arduratzea. Gainera, enpresa hori da DHLk Panaman daukan banatzaile baimendua, eta horrek zerbitzuaren kalitate maila altua bermatzen du.

Erabilgarri dagoen espazioa optimizatzeko eta J Cain Logisticsen barne eragikera logistikoa hobetzeko, Smartlogek Autostore sistema bat proposatu du, eskaeren prestaketa hobetzeko, espazioa ahalik eta gehien optimizatzeko eta pickingean akatsak murrizteko. Biltegiak kudeatzeko software propioarekin txertatuta, bezeroak dauzkan sistema informatikoekin sinkronizazio perfektua izango duela ziurtatuko dugu.

Soluzio hau diseinatzeko, J Cain Logisticsek baliatzen dituen erreferentzia eta artikuluen azterketa sakona egin dugu, eta aztertu egin ditugu, halaber, haren hazkunde beharrak eta bezeroari eman beharreko zerbitzuarekin lotuta dituen beharrak. Horrek bermatzen du eragikera eraginkortasuna hobetzea eta bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitatea handitzea. Inplementazioa 2024an egingo da, hots, datozen hilabeteetan.

Smartlogekiko aliantzari esker, espazioa eta eragikera optimizatu ahal izango dira, eta J. Cain Logistics Panamako lider izango da teknologia logistikoan. Smartlogek proposatutako soluzioan jarritako konfiantza eta sendotasuna faktore erabakigarriak izan ziren erabakian. Lankidetza horrek azpimarratzen duenez, J. Cainek badauka eskualdean berrikuntzaren erreferente bihurtzeko asmoa; bai eta bere eragikera, automatizazioko soluzio aurreratuen bidez, hurrengo mailara bultzatzekoa ere. Erronka logistiko handiei aurre egiteko Smartlogek duen konpromisoaren eta gaitasunaren erakusgarri argia ere bada, robotika mugikorraren bidez Panaman sektore horretan egindako lehen sistema automatizatua baita.

Instalaciones y plantilla de J. cain Logistics

"Ilusioz beteta gaude gure eragikera eraldatuko duen proiektu honetan Smartlogekin lankidetzan dihardugula eta. Proposamenaren sendotasunak eta jarritako konfiantzak konbentzitu gintuzten Smartlog dela erronka honetarako bazkide egokiena. Aliantza honi esker, gure eraginkortasuna hobetzeaz gain, teknologia logistikoan aitzindari gisa nabarmendu ahal izango gara Panaman.

Oso pozgarria da guretzat J. Cain bezalako enpresa batekin lan egitea. Proiektu hau mugarri garrantzitsua da guretzat, eta eskualdean dugun presentzia indartzen du. Irrikan gaude soluzio eraginkor hau garaiz ezartzeko, eta J. Cainen eta bere bezeroen itxaropen handiak betetzen dituela egiaztatzeko.

Scroll to Top