Galys, Smartlog Groupen marka, SD Eibarren babesle berria
SD Eibar eta Smartlog Group babes-akordio berria sinatu dute. Oraingoan, Galys markaren bitartez, taldearen Software logistikoaren Suite berritzailearen bitartez, izan ere. Akordio honek bi erakunde gipuzkoarren harreman sendoa indartzen du, konpromezua, zintzotasuna eta proaktibitatea bezalako balioak partekatzen dituztenak.
Galys, SINPEL, WIS eta DINAIZ taldeetako enpresek garatua, Smartlogen babes nagusira gehitzen da. Smartlogen logoa gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen aurrekaldean agertzen den bitartean, Galysek, aldiz, atzekaldean toki nabarmena izango du. Ekipazioan bi marken presentziak Smartlog Group nabarmentzen duten berrikuntza teknologikoa eta gizarte-konpromisoa islatzen du.
Akordio berri honek Smartlog Groupen eta SD Eibarren arteko lankidetza estrategikoa mailaz igotzen du. 2024ko urtarrillean hasi zen bi erakundeen arteko harremana, emakumezkoen lehen taldeko babes nagusiarekin. Ordutik, aliantza hazten joan da, jada Smartlog bi taldeen babesle nagusi gisa sendotu eta orain Galys marka gehituz, kamisetetan, Ipuruako estadioan, entrenamendu esparruetan eta hainbat hedabidetan presentzia nabarmenarekin, datozen hiru denboraldietarako.
Galys-i buruz: Smartlog Group-en burmuin logistikoa
Galys software bat baino askoz gehiago da; enpresen barruko prozesu logistikoak integratu eta koordinatzen dituen nukleoa da, monitorizazio aurreratuko teknologiak, adimen artifiziala eta machine learning konbinatuta. Hornikuntza-katearen ikuspegi integrala emateko diseinatuta, Galysek eraginkortasun operatiboa optimizatzen du, kudeaketa prediktiboa ahalbidetzen du eta erabakiak hartzea hobetzen du datuak denbora errealean aztertuz. Bere malgutasunari eta eskalagarritasunari esker, hainbat sektoreen beharretara egokitzen da, eta eragiketa jasangarriak, eraginkorrak eta egungo merkatura egokituak bermatzen ditu.