Search
Close this search box.

Eroskik eta Smartlogek Espainian janari dendetako lehen AutoStorea

2024/01/18

Eroskik, supermerkatuen industriako banaketarako enpresa kooperatiboak eta Smartlog Taldeak, automatizazio logistikoko soluzioetan erreferentziazkoa den enpresak, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, eta estrategikoa izango da elikagaien banaketan etorkizunerantz pauso irmoa emateko. Lankidetza honen ondorioz, AutoStore sistema robotiko berritzailea ezarriko dute Mallorcako Son Morroko zentro logistikoan.

Aliantza hori mugarri esanguratsua da, Smartlogek lehen AutoStore sistema robotikoa txertatuko baitu Estatuko elikaduraren sektorean.

Smartlogek diseinatutako soluzioak, azken belaunaldiko AustoStore batek alegia, irauli egingo du lehorreko errotazio txikiko produktuen eskaerak prestatzeko modua, Eroskiren banaketa zentroan. Sistema horren instalazioa 2024ko bigarren hiruhilekorako programatuta dago.

AutoStoreren ezaugarri nabarmengarriena da hauxe dela janari denden automatizazioan dentsitate handiena duen biltegiratze sistema, eta horri esker, bere produktuak modu automatizatuan biltzen dira, eta, hala, banaketaren eraginkortasuna maximizatu egiten da.

Prozesuak are gehiago optimizatzeko, Smartlogek bere Biltegia Kudeatzeko Sistema (SGA) ezartzea aurreikusi du, horrek prestaketa zentroaren barruko prozesu eta sistema guztiak integratu, kontrolatu eta antolatuko baititu. Horri esker, are gehiago hobetuko da inbentarioari denbora errealean jarraipena egiteko modua, bai eta iraungitze dataren eta gaien kontsumo lehenetsiaren arabera oraintxe egiten den kudeaketa ere.

Eroskiren ustez, inbertsio hori janari dendetara egin beharreko banaketa zerbitzuak optimizatzeko eta espazioak modu eraginkorrean erabiltzeko beharrari ematen zaion erantzuna da, eta jauzi handia da, produktuen picking eraginkorragoa eskaintzen baitu, betiere eskaeren zehaztasuna hobetuz eta bere supermerkatuei entrega eraginkorragoa ahalbidetuz

Oso pozik gaude Smartlogekin dugun lankidetza estuarekin, lehen AutoStore sistema gure banaketa zentroetako batean txertatzera goazelako. Batasun honek berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa erakusten du, eta, gainera, hobekuntza bat da, gure bezeroen behar gehiago asetzeko aukera emango diguten erreferentzia eta soluzio gehiago eskaintzen jarraitu ahal izateko.

Eroskiren eta Smartlogen arteko aliantza estrategiko honek aurrerapauso handia emango du elikagaien banaketaren etorkizunari begira, eta argi dago onura handiak ekarriko dituela bai bi enpresentzat, bai haien bezeroentzat. Eroski erreferente bihurtuko da beste supermerkatu batzuentzat, hots, beren zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa kapitalizatu nahi duten supermerkatuentzat. Eta instalazio hori 2024ko bigarren hiruhilekoan abian jartzea beste urrats bat izango da elikaduraren eta automatizazio logistikoaren sektorearen bilakaeran.

Scroll to Top