Lehen AutoStore sistema robotikoa Estatuko elikaduraren sektorean, Eroskiren eskutik
Eroski
Sektorea: Janari supermerkatuen banaketa
Inplementazioa: 2024ko bigarren hiruhilekoan
Tokia: Son Morro, Mallorca
Soluzioa: AutoStore sistema robotikoa
Eroski, supermerkatuen industriako banaketarako enpresa kooperatiboa
Behar logistikoak
Eroskiren arabera, inbertsio hori janari dendetara egin beharreko banaketa zerbitzuak optimizatzeko eta espazioak modu eraginkorrean erabiltzeko beharrari ematen zaion erantzuna da, eta jauzi handia da, produktuen picking eraginkorragoa eskaintzen baitu, betiere eskaeren zehaztasuna hobetuz eta bere supermerkatuei entrega eraginkorragoa ahalbidetuz.
Smartlog-eko AutoStore sistema
AustoStore batek, irauli egingo du lehorreko errotazio txikiko produktuen eskaerak prestatzeko modua, Eroskiren banaketa zentroan. Sistema horren instalazioa 2024ko bigarren hiruhilekorako programatuta dago.
AutoStoreren ezaugarri nabarmengarriena da hauxe dela janari denden automatizazioan dentsitate handiena duen biltegiratze sistema, eta horri esker, bere produktuak modu automatizatuan biltzen dira, eta, hala, banaketaren eraginkortasuna maximizatu egiten da.
Prozesuak are gehiago optimizatzeko, Smartlogek bere Biltegia Kudeatzeko Sistema (SGA) ezartzea aurreikusi du, horrek prestaketa zentroaren barruko prozesu eta sistema guztiak integratu, kontrolatu eta antolatuko baititu. Horri esker, are gehiago hobetuko da inbentarioari denbora errealean jarraipena egiteko modua, bai eta iraungitze dataren eta gaien kontsumo.
Oso pozik gaude Smartlogekin dugun lankidetza estuarekin, lehen AutoStore sistema gure banaketa zentroetako batean txertatzera goazelako. Batasun honek berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa erakusten du, eta, gainera, hobekuntza bat da, gure bezeroen behar gehiago asetzeko aukera emango diguten erreferentzia eta soluzio gehiago eskaintzen jarraitu ahal izateko.
Alfredo Herraez, Balear Uharteetako Eroskiko zuzendari nagusia