Search
Close this search box.

Cohan, bere zentro logistikoaren automatizazioa

azaroa 2022

Kolonbia

Cohan

Logotipo Cohan

Sektorea: Farmaziako banaketa

Pickingaren efizientzia, biltegiratze edukiera optimoa eta entregetan segurtasunaren bermea.

COHANek medikamentuen eta intsumoen hornidurarako duen zentro logistikoa automatizatu du Smartlog Taldeak.

Cohan, Antioquiako Ospitaleen Kooperatiba, farmazia zerbitzu integralen operadore bat da Kolonbian. Medikamentuen eta intsumoen hornidura kudeatzen du, bezeroek egindako errekerimenduei eta eskatutako formulei erantzuteko, dela dosi bakarrekoak, dela ospitaleko beste zerbitzuetakoak. Helburu nagusia da bezeroei bermatzea ahalik eta asebeteen geratuko direla, bereziki medikamentu konplexuak maneiatzean.

Hazkunde maila berberak izaten jarraitzeko eta bezeroei agindutako esperientzia bikaina eskaintzeko, pickingaren efizientzia hobetu behar zuten, eta biltegiratze edukiera handitu eta prozesuetan akatsak murriztu.

Eskariak biltegiratzeko eta prestatzeko modulu bertikalak

Haren eskakizunak eta beharrak zehaztasunez aztertu ondoren, Smartlog Taldeak honako hauek instalatu ditu:

  • Biltegiratze bertikaleko hiru modulu, Smartlift bat eta bi Smartrot karrusel.
  • Put to light gidatze sistema bat langileentzat.
  • Galys, biltegiak kudeatzeko berezko softwarea

Smartrot karrusel bertikaleko modulu bat da, eskariak biltegiratzeko eta prestatzeko, eta produktua gizonari hurbiltzen dio. Motor batek bultzatuta, karrusela mugitzen da eta orgak bidaltzen dira begizta bertikal batean, pista baten inguruan, bai aurreraka, bai atzeraka. Diseinu malgua eta modularra du, eta, horri esker, produktuen bolumenak eta tamainak aldatu ahala moldatu daiteke edozein unetan.

Smartrot soluzio ezin hobea da biltegiratze leku txikia duten errotazio handiko produktuen gametarako, eta erreferentzia kopuruari buruzko errekerimendu berriei eta picking intentsiboari eraginkortasun handiagoz erantzuten die “Good to man” filosofiari jarraituz.

Smartlogen Smartlift XL sistema eskariak bertikalki biltegiratzeko eta prestatzeko sistema malgua eta modular bat da. Erretiluen bi zutabe ditu, eta gorantz eta beherantz mugitzen den txertatzaile/ateratzaile bat, behar diren artikuluak aurkitzeko eta premien arabera automatikoki eskuratzeko.

Errendimendu erritmo handienak lortzeko, argi bidezko picking sistema bat jarri zaio: put-to-light. Argiak ditu, eta argi horiek langileei artikuluak non utzi behar dituzten erakusteko pizten dira, eskariak prestatzean edozein akats saihesteko. Eta Galysek, biltegiak kudeatzeko eskaintzen dugun softwareak, are efizientzia handiagoa lortzea ahalbidetzen du.

Caso de éxito - Cohan

Soluzioa ezartzeko gakoak

Soluzio horiek ezartzeak aukera eman dio Cohani espazioa optimizatzeko, kostuetan eta denboran aurrezteko eta hutsegiteak minimizatzeko, pazienteen segurtasun indizeak igotzeko, alderdi horiek oso garrantzitsuak baitira bezeroarentzat.

Produktibitate handia eta erreferentzien etengabeko fluxua

Cohanek bere produktibitatea hobetu du

Cohanek %49 handitu du produktibitatea SKU lerroetan, eta %23 unitateetan.

Behar diren artikuluak automatikoki ematen zaizkio pertsonari leiho batetik. Leihoa gerri parean edukiko du pertsonak, modu ergonomikoan eta errendimendu handiarekin lan egiteko.

Biltegiak kudeatzeko Smartlogek duen Galys softwarearekin batera erabiliz, inbentarioen maneiua murriztea lortu da, bai eta produktuen trazabilitatea handitzea, pazienteentzako segurtasun indizeak handitzea eta lan eremu horien kostu operatiboak murriztea ere.

2000 erreferentziaren etengabeko fluxua beti

Bi soluzioen konbinazioari esker, bezeroak askotariko artikulu, tamaina eta altuerekin lan egin dezake. Smartliftak ezin hobeak dira tamaina eta pisu oso aldakorreko produktuak biltegiratzeko eta maiz aldatzen diren inbentarioak konbinatzeko. Smartrotak, aldiz, antzeko tamaina duten produktuak biltegiratzeko egokiak dira.

Azken belaunaldiko hiru moduluekin, Cohanek egunean 2000 erreferentziaren etengabeko fluxua mantentzea lortu du, medikamentuak banatzeko duen zentroko ekipoetatik prestaketa guneetaraino, bazkideei eta bezero korporatiboei behar bezala entregatzeko.

Espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzea eta merkantzia guztia azkar eskuratzeko modua

Soluzio hauei esker, Cohanek ahalik eta gehien aprobetxatu dezake lantegiaren goiko espazioa, eta merkantzia guztia azkar eskuratu dezake.

Zerbitzu eta laguntza tekniko pertsonalizatuak eta toki mailan.

Smartlog Groupen estrategia izan da Kolonbian bertan egotea eta zerbitzua zuzenean, hurbiletik eta tokian ematea, bai Soluzioak instalatzeko, bai hardwarearen eta softwarearen mantentze lanak egiteko eta haien jarraipena egiteko, eta estrategia hori erabakigarria izan da Cohanentzat Smartlog Group aliatu gisa hartzeko.

Hainbeste produktu eta eskakizun desberdinekin, beharrezkoa genuen lantegiaren espazioa optimizatzea, produktibitatea handitzea, entregatzeko denborak laburtzea eta akatsak zero izatea lortzea. Smartlog Taldeak aukera eman digu biltegiratze lanak, eskarien prestaketa eta materialen manipulazioa automatizatzeko.

Eraldaketa digitaleko proiektu honi esker, %49 handitu dugu SKU lerroen produktibitatea, eta %23 unitateetan. Horrek esan nahi du kooperatibari erantzun ahal izan diogula, aurten %22ko hazkundea izan baitu salmentetan, pertsona kopurua berberarekin. Ekipamendu honekin 20 eskariri ere erantzun ahal izan diegu aldi berean linean eta paraleloan, eta 2000 erreferentziaren etengabeko fluxua dugu beti. Gainera, pazientearen segurtasun indizeak handitu ditugu, eta, aldi berean, gure langileen ergonomia eta gogobetetasuna areagotu ditugu”. Emaitza guztiz ona izan da, guretzat Smartlog zerbitzuaren eta prestasunaren sinonimoa da. Tokian bertan arreta ematea eta laguntza tekniko iraunkorra eskaintzea erabateko bermea da.

Scroll to Top