bilstein groupek bere arrakastari bultzada eman dio, Smartlogen AutoStore sistema berritzailearekin
bilstein group
Sektorea: Ordezko piezak
Inplementazioa: 2023ko abenduan
Tokia: Zaragoza, Espainia
Soluzioa: AutoStore sistema robotikoa
bilstein group enpresa liderra da munduan, automobilentzako eta ibilgailu industrialentzako kalitate handiko ordezko piezen fabrikazioan eta banaketan. Presentzia sendoa dauka merkatuan, eta 175 urtetik gorako historia. Hala, ondo irabazita dauka automobilen eta ibilgailu industrialen ordezko piezen industrian munduko liderra izatearen aitorpena.
bilstein group, bere produktuen bikaintasunagatik ez ezik, ordezko piezen industrian berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoagatik ere nabarmentzen da. Kalitateari, bezeroaren gogobetetzeari eta merkatuaren behar aldakorretara egokitzeari buruzko ikuspegi horrek merkatuan lider gisa duen posizioa sendotu du.
Konponketarako soluzioen aukera zabala eskaintzen du ibilgailu mota guztientzat, nola turismoen sektorean, hala ibilgailu industrialen sektorean. Enpresak ordezko piezak hornitzen dizkie Espainiako ordezko piezen banatzaile nagusiei, eta 100.000 erreferentziatik gora biltzen dituen katalogoa dauka.
Zaragozan duen filiala, taldeko puntakoenetako bat, ordezko piezak nazio mailan banatzeaz arduratzen da, eta, aldi berean, marka askotako denda eta tailerrak hornitzen dituzten ordezko piezen enpresei ematen die arreta.
Erronka logistikoak
Enpresak erronka logistiko esanguratsuei egin behar izaten zien aurre, eragiketen konplexutasuna zela eta. Biltegiratze lanak eta eskaeren prestaketa optimizatzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta etorkizuneko hazkundea modu jasangarrian maneiatzeko irtenbide bat behar zuen.