Smartlogen biltegiratze bertikaleko sistemak: Zer abantaila eskaintzen dituzte?
Leku librea uzteaz gain, eraginkortasuna handitzeko eta eragiketa intralogistikoaren kostuak murrizteko soluzio berritzailea dira.
Eragikera eraginkortasuna eta kostuen murrizketa etengabe bilatzea funtsezko helburua da hornidura kateko zuzendari edo eragiketen zuzendari ororentzat. Smartlogen biltegiratze bertikaleko sistemek prozesu logistikoak optimizatzeko soluzio berritzaile bat eskaintzen dute.
Automatizazioarekin, eta produktuen bilaketa eta berreskurapenarekin, sistema horiek ziklo denborak izugarri murrizten dituzte, giza akatsak minimizatzen dituzte eta eskaeren prestaketan zehaztasuna handitzen dute. Dagoen espazio bertikalaren erabilera maximizatzen denez, metro koadro asko libre geratzen dira beste ekoizpen jarduera batzuetarako. Gainera, sistema horiek ekoizpen lerroetarako materialen biltegiratze eta hornitze zereginak arrazionalizatzen uzten dute, bai eta produktu erdibukatuak biltegiratzen ere.
Sistema bertikal horiek materialen eta langileen segurtasuna bermatzen laguntzen dute. Produktuak ordenatuta eta leku irisgarrietan biltegiratzen direnez, istripu arriskua minimizatzen da eta lan ingurunea hobetzen da. Azkenik, biltegiratze bertikalerako Smartlogen sistemak jasangarritasun helburuekin lerrokatzen dira, energia kontsumoa murrizten dutelako eta espazioaren erabilera optimizatzen dutelako, eta etorkizun jasangarriago bat lortzen laguntzen dute.
Biltegiratzeko eta eskaerak prestatzeko Smartlogek dituen sistema bertikalak ingurune industrial eta komertzialen eskaera zorrotzenak asetzeko diseinatuta daude. Bolumen handiak kudeatzeko izan, produktuak hobeto antolatzeko izan edo pickinga optimizatzeko izan, Smartlift eta Smartrot soluzio ezin hobeak dira logistikako jardueretan eraginkortasuna bultzatzeko, kostuak murrizteko eta jarduera arinak eta etorkizunera egokitzeko modukoak izatea bermatzeko.
Smartlift: Biltegiratze adimenduna eta arrazionalizatua. Moldagarritasuna edo neurrira egokitzeko gaitasuna
Smartlift biltegiratze bertikaleko eta eskaerak prestatzeko sistema oso malgu eta moldagarria da, produktu sorta zabala kudeatzeko diseinatua, tartean gai txikiak eta karga astunak ere bai. Modulutan konfiguratuta dagoenez, enpresa bakoitzaren behar espezifikoen arabera pertsonalizatzeko aukera ematen du, eta bolumenen eta tamainen aldaketetara egokitu daiteke, edozein unetan.
Sistema horrek armairu erako egitura bat integratzen du, erretiluetarako maila ugarirekin, eta dagoen espazio bertikalaren erabilera optimizatzen du. Anezka bertikal baten bidez, eskatzen den erretilua azkar eta zehaztasunez aurkitzen eta entregatzen du.
Teknologia aurreratua duenez, Smartliftek automatikoki neurtzen du produktuen altuera eta biltegiratzeko leku egokiena esleitzen du, horrela espazioaren erabilera maximizatuta. Gainera, bere diseinu ergonomikoak langileen lana errazten du, eta produktibitatea areagotzen du, lan segurtasuna arriskuan jarri gabe.
Moduluak modu independentean edo sare sistema bati konektatuta erabil daitezke eta, are gehiago, eraikinetik kanpo ere jar daiteke modulu bat edukiera handitzeko. Produktuen neurriei eta pisuei begiratuta beharrak desberdinak dira, eta behar horien arabera lau bertsio ezberdin eskaintzen dira.
Smartlift industria sorta zabal baterako soluzio egokiena dela erakutsi du, ekoizpen eta mantentze lanetan dihardutenentzat eta logistikan eta retailen ari direnentzat ere bai.
Logistikaren eta banaketaren sektorean, produktu mota askoren eskaerak prestatzeko aproposa da, pieza elektroniko txikien eskariak eta automobilen industriaren bolumen handiko osagaien eskariak ere bai. Online eskaeren kudeaketa errazten du, picking abiadura handia eta bidalketan zehaztasun handiagoa eskainita.
Ekoizpenaren arloan, Smartlift nabarmentzen da produktu erdibukatuak, ordezko piezak eta fabrikazio prozesuetako osagaiak modu eraginkorrean kudeatzeko duen gaitasunagatik. Era berean, muntaketa lerroetarako kitak eta osagaiak prestatzeko lanak arintzen ditu, itxarote denborak eta akatsak minimizatuta. Eta mantentze lanetarako ere egokia da, tresnak, ordezko piezak eta kontsumigarriak modu eraginkorrean antolatzen baititu, horiek eskuragarriago utzita eta bilaketa denborak murriztuta.
Elektronikaren sektoreak, automozioarenak, farmaziarenak eta sektore aeroespazialak, esaterako, etekin handia ateratzen diete Smartliftek eskaintzen dituen abantailei. Edozein produktu motatara egokitzeko gai da, pieza txikietara eta tamaina handiko objektuetara ere bai, eta gaitasun hori dela-eta soluzio aparta da merkatuan. Gainera, bilaketa eta desplazamendu denborak izugarri murrizten ditu, eskaerak biltegiratzeko eta prestatzeko prozesuak optimizatuz.
Azken batean, Smartlift inbertsio estrategikoa da espazioa optimizatzea, bere segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzea eta inbentarioaren kudeaketan zehaztasuna bermatzea bilatzen duen edozein erakunderentzat, eta horrek egiten du merkatuan soluzio lider izatea.
Smartliftaren funtsezko onurak:
- Espazioaren optimizazioa: Zoru gainean okupatzen duen espazio %90 ere gutxiago da, bere konfigurazio bertikalari eta zentimetro bakoitzaren optimizazioari esker.
- Eraginkortasuna eta zehaztasuna: Produktuen inbentario zehatza eta kudeaketa eraginkorra bermatzen du, erroreak eta galerak minimizatuz.
- Produktibitatea: Asko murrizten dira desplazamenduetan eta pickingean emandako denborak.
- Pisuaren kudeaketa integratua.
- Malgutasuna: Diseinu modularra, erraz eskalatzeko modukoa eta bolumenen eta tamainen aldaketetara egokitzeko modukoa.
- Segurtasuna: Zure produktuak eta langileak babesten ditu, bere segurtasun sistema integratuei esker.
- Ergonomia: Sarbide ergonomikoek picking lanak errazten dituzte eta lesio arriskua murrizten dute.
- Soluzio jasangarria, karbono aztarna minimizatzen duena.
Smartrot: Produktibitate handiko eragiketetarako picking eraginkorra
Smartrot karrusel bertikal automatiko bat da, eta picking erritmo handia duten eta maiz eskuratu behar diren artikuluetarako diseinatuta dago.
Biltegiratzeko espazio ezin hobea eskaintzen du, oso azalera txikian. Horrek lan fluxu eraginkorragoak egitea errazten du, eta produktibitatea nabarmen handitzea ahalbidetzen du.
Erreferentzia desberdinak karruselaren barruan biltegiratzen dira apal edo carrier ezberdinetan. Carrier horiek hainbat mailatan banatu daitezke, eta, horri esker, hainbat tamainatako produktuak karrusel berean gorde daitezke. Produktu jakin bat behar denean, sistemak bere kokapen zehatza identifikatzen du eta karrusela birarazten du nahi den apala lan estazioaren aurrean egon arte. Langileak produktua apaletik atera baino ez du egiten, eta hurrengo zeregina egiten jarraitzen du.
Garraiorako duen teknologia, funtsean, ahalik eta biderik laburrena erabiltzea da. Smartrot karrusela soluzio independente gisa edo sistema interkonektatu bati lotuta erabil daiteke, eta hainbat bertsio daude bai pieza txiki eta arinetarako, bai 650 kg arteko kargetarako.
Produktuak zuzenean operadoreari eramate zaizkionez, produktuetara iristeko denborak minimizatzen dira eta eskaerak zehaztasun handiagoz prestatzen dira, produktibitatea areagotuta.
Moda, banaketa farmazeutikoa eta merkataritza elektronikoa, esaterako, artikuluen errotazio azkar eta ohikoa eskatzen duten sektoreak dira eta, horregatik, Smartroten onurez baliatzen dira bereziki. Smartrot askotariko sektore eta aplikazioetara egokitzen da: bai produkzioan, osagaiak biltegiratzeko, bai mantentze lanetan edo LTZ/Salmenta osteko departamentuetan, ordezko piezak kudeatzeko edo eskaerak prestatzeko aplikazioetarako, soluzio aproposa da.
Smartrot hau da:
- Abiadura: Orduko 400 lerro ere prestatzen ditu, abiadura handiko bere garraio sistemari esker.
- Zehaztasuna: Picking akatsak ahalik eta gutxien dira, bere kontrol sistema zehatzari esker.
- Ergonomia: Sistemaren diseinu ergonomikoak operadorearen nekea murrizten du eta haren erosotasuna handitzen du.
- Biltegiratze dentsitate handia, erabilgarri dagoen espazioa optimizatuz.
- Modularra eta eskalagarria, eskarian gertatzen diren gorabeheretara azkar egokitzeko aukera emanez.
- Segurtasuna: Langileentzako eta biltegiratutako produktuetarako denik eta babesik handiena. Babeserako hesi optikoa. Pertsona eta salgaia babesten ditu.
- Jasangarria: Aztarna murrizten du, langileen segurtasuna hobetzen du, eta erraz erabiltzen da.
Integrazio perfektua eta eskalagarritasuna etorkizunerako
Moldagarritasuna eta eskalagarritasuna dira sistema horien ezaugarri nabarmenetakoak. Bai Smartlift bai Smartrot modu independentean lan egin dezakete edo beste sistema automatizatu batzuekin eta ERPrekin integratu daitezke, eta horrek biltegiaren kudeaketa zentralizatua eta eraginkorra ahalbidetzen du. Soluzio horiek enpresen behar aldakorretara egokitzen dira, negozioa hazi ahala hazteko gai izango dela bermatzeko.