Search
Close this search box.

Smartlog Groupek bere teknologien eta zerbitzuen katalogoa aurkeztuko du Logistics & Automation azokan

2023/11/27

Azaroaren 29an eta 30ean Logistics & Automation azoka egingo da Madrilen, IFEMAn, eta Smartlog Group lehen aldiz egongo da bertan. Han aurkeztuko du bere teknologien eta zerbitzuen katalogoa.

IFEMAko 7 zenbakiko Hallean, 7B18 standean, eta Teknologiak batzen ditugu zure soluzioa izateko lelopean, gure katalogoko robotika mugikor autonomoaren teknologia berritzaileak aurkeztuko ditugu, bai eta datuen monitorizaziorako eta ustiapenerako teknologia aurreratua ere. Logistics & Automation nazioartean ospea duen azoka bat da, teknologia intralogistikoaren esparrukoa. Azaroaren 29an eta 30ean, sektore logistikoaren topaleku bihurtuko da azoka hori Espainian.

Sektore logistikoa orain arte bizi ez duen garai aparta bizitzen ari da, bat-batean zein baino zein disruptiboagoak diren teknologia batzuk sartu direlako. Horietara guztietara egokitzea eta, aldi berean, prozesuak jasangarriak izatea zaintzea eta arreta pertsonen ongizatean jartzea da 5.0 logistikaren benetako erronka. Izan ere, Europako Batzordeak 5.0 Industriaren kontzeptuan ezarritako aginduei jarraitzen die logistika horrek, eta, beraz, makinak eta horiek gizakiekin duten interakzioa izango dira ekoizpen prozesuen elementu nagusia.

Testuinguru horretan, Smartlogen teknologiak konbinatzen ditugu, eta, horrez gain, jasangarritasunari eta ongizateari begira agindutakoa hartzen dugu kontuan bai gure ikuspegian, bai gure helburuan, pertsonak, enplegatuak, bezeroak, erabiltzaileak, laguntzaileak eta aktore sozialak gure estrategiaren erdigunean jarriz.

Ingurumenarekin konprometituta gaude, eta ingurumen inpaktua murriztea eta baliabideak optimizatzea ere bilatzen dugu, prozesuetan eta energiaren kudeaketan eraginkorrak izanda.

Teknologiak batzen ditugu zure soluzioa izateko

Logistikan ezagutza handia duen ingeniaritza intralogistiko independentea gara, eta irtenbide adimendun eta aurreratuen diseinuan eta inplementazioan espezializatuta gaude. Gure ikuspegia hainbat teknologiaren konbinazioan oinarritzen da, gure bezeroei irtenbide apartak eta pertsonalizatuak eskaintzeko, datuetan eta haien behar espezifikoetan oinarrituta. Marka askotako gure soluzioak bezero bakoitzaren datuen eta beharren azterketa xehearen emaitza dira, ikuspegi global eta etorkizunekoarekin. Hori posible da etengabeko zaintza teknologikoari eta nazioarteko partner onenekin egindako akordioei esker, merkatuaren behar aldakorrak asetzeko aukera ematen baitigute.

Smartlogen bihotz teknologikoa, berez, datuak ustiatzeko dituen softwarea eta teknologia dira, eta horiek hornidura katearen garuna balira bezala jokatzen dute. Robotika mugikorreko soluzioak eta IIoT, Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning soluzioak konbinatzen ditugu, eta hobekuntzak proposatzeko, mantentze lanak programatzeko, portaerak denbora errealean egokitzeko eta etorkizuneko agertokiak aurreikusteko ereduak sortzen ditugu.

Sektore asko eta askotarikoei begira egiten dugu lan, fabrikazio industrialaren sektoreari zein osasun asistentzialaren sektoreari begira, baita txikizkako merkataritzaren, elikaduraren eta elektronikaren sektoreei begira ere. Pertsonen eta teknologiaren artean lankidetzan aritzen garenez, kontsumitzaileek esperientzia hobea izan dezakete eta kalitate handiagoko zerbitzua eman dezakegu

Robotika mugikorra eta datuak ustiatzeko teknologia

Azokaren standean, robotika mugikorreko soluzioak aurkeztuko ditugu, hala nola AutoStore, Smartsorter eta SmartAMR, bai eta datuak monitorizatzeko eta ustiatzeko dugun teknologia propioa ere. Soluzio horiek %100 inguruko erabilgarritasuna eskaintzen dute, eta malguak eta eskalagarriak dira. Eraginkortasuna eta produktibitatea hobetu ere egiten dute, aldi berean biltegiratze dentsitatea optimizatuta.

Smartlog, AutoStore gehien ezartzen duena Espainian - AutoStore

Eskaerak prestatzeko eta biltegiratzeko sistema robotizatu bat da. Kuboetan oinarrituta dago, eta biltegiratzea eta picking lanak modu ezin hobean eta azkar kudeatzea ahalbidetzen du. Inbentario osoa plastikozko kubetetan biltegiratzen da, eta horiek sareten sistema trinko batean pilatzen dira, tartean inolako espazio edo hesi metalikorik ez dutela. Robotek beheko mailetako kubetak berreskura ditzakete jasotzeko kakoak erabiliz, eta irteera puntuetatik itzultzen diren kubetak maila gorenean jartzen dira, estrategikoki. Robotetako batek funtzionatzeari uzten badio, sistemak errendimendu betean jarrai dezake, eta material guztia eskura izan.

AutoStore robotek beti hartzen diote aurrea hurrengo eskaera boladari, beraz, langileak ziur egon daitezke robotak erabilgarri egongo direla. Egoerarik txarrenean ere, eskatutako kubeta bat portuak dituen laukiaren izkinan, tokirik urrunenean eta pilaren beheko aldean dagoenean, hiru minutu eta erdi inguru beharko lirateke hura berreskuratzeko. Biltegi tradizional batean urrutien dagoen apalategiraino oinez iristeko beharko litzatekeena baino denbora gutxiago da hori.

  • Munduko sistemarik azkarrena da, eta m² bakoitzeko dentsoena.
  • Biltegiratze ahalmena %400 arte handitzen du.
  • %99,7ko erabilgarritasun tasa.
  • Produktibitatea hobetzen du, 2,5 aldiz handiagoa izatea lortzen du-eta.
  • Erabat malgua, modularra eta eskalagarria.
  • Jasangarria eta energetikoki eragingarria. (10 robot, xurgagailu baten energia bera).
  • Pertsonek egindako akatsak eta kostu operatiboak murrizten dira.

 

Smartsorter

Sailkapen robotikoko sistema berritzailea da, tamaina txikiko eta ertaineko artikuluak zehaztasunez sailkatzeko. Plataforma batean mugitzen diren eta produktuak automatikoki sailkatzen dituzten robot txikiez osatutako soluzioa da. Aurrerago, produktu horiek 3D estazio txiki batean uzten dira, eta estazio horiek produktuak hainbat kutxatan uzten ditu, eskaerak betetzen joateko. Merkantzia bolumen handiak kudeatzeko gai da, eta, beraz, ezin hobea da merkataritza elektronikoko eta alderantzizko logistikako enpresentzat. Sistema horrek eraginkortasun, zehaztasun eta malgutasun handiagoa eskaintzen du, eta horrek sailkapenean, eskulanean eta espazioan kostuak murriztea ahalbidetzen du. Azkar instalatzen denez eta inbertitutakoa azkar berreskuratzen denez, soluzio erakargarria da sektore ugarirentzat.

Haren diseinu modularrak enpresen behar aldakorretara egokitzeko beharrezkoa den malgutasuna ematen du, eta horrek hedapen erraz, arin eta mailakatua errazten du. Eskari handiko aldietan, edukiera handitu daiteke, espazio fisikoa handitu beharrik gabe. Nahikoa izango da robotak gehitzea edo sailkatzeko mahaien kopurua handitzea, beharrezkoa denaren arabera. Ikasteko, 5 minutu besterik ez da behar. Horrek ahalbidetzen du langileak berehala hastea lanean.

  • Eraginkortasuna 2-5 aldiz handiagoa vs tradizionala.
  • Konfigurazio eta maila ugari.
  • 30.000 item baino gehiago orduko.
  • Inplementazio azkarra (hilabete 1 baino gutxiago ere bai).
  • Jasangarria, karbono aztarna murrizten du eta ergonomia sustatzen du.
  • Moldakorra (produktu txikiak, ertainak, irregularrak…).
  • ROI oso-oso azkarra.
  • %99,9ko zehaztasuna eta %100 inguruko erabilgarritasuna.

SmartAMR

SmartAMRa (robot mugikor autonomoa) zentro logistikoetan, biltegietan eta antzeko lekuetan modu autonomoan jarduteko diseinatuta dago. Sentsoreak, nabigazio sistemak eta erabakiak hartzeko gaitasuna ditu, eta horiek modu independente eta autonomoan mugitzeko aukera ematen diote.

SmartAMRa hainbat aplikaziotan erabiltzen da, eta bertan merkantziak leku batetik bestera modu eraginkorrean garraia daitezke. Ingurune aldakorretara egokitzeko eta lan errepikakorrak modu eraginkorrean egiteko duen gaitasuna da bere alderdirik onena, eta horrek produktibitatea handitu eta hainbat industriatan kostu operatiboak murriztu ditzake. Robot horiek funtzio asko eta askotarikoak betetzeko programatu edo konfiguratu daitezke, eta, beraz, hainbat ingurunetan prozesuak automatizatzeko tresna moldakorrak dira.

  • Diseinu oso optimizatua eta errendimendu optimoa.
  • Segurua eta fidagarria.
  • Ingurune askotara egokitzeko modukoa.
  • Egitura modularra eta hedapen malgua. Hainbat multzotarako euskarriak eduki ditzake.
  • Azkar ikasten eta ezartzen da.
  • Ingurumenarekiko tolerantzia handia, hotzean biltegiratzea.

Galys, Smartlog Groupen software logistikoaren suitea

Smartlogek hornidura katea kudeatzeko software suite bat eskaintzen du, eta prozesu logistikoei adimena ematen die, hura prozesuaren garun bihurtuta.

Galysek edozein enpresaren aktibo eta sistema guztiak biltzen ditu, eta datuak monitorizatzeko eta ustiatzeko teknologia konbinatzen du, eta horri Adimen Artifiziala, Machine Learning, IoT eta Big Data gehitzen zaizkio.

Sistemak aktibo eta prozesu automatizatu guztien funtzionamendutik ikasten du, eta ereduak sortzen ditu hobekuntzak proposatzeko, mantentze lanak programatzeko, portaerak denbora errealean egokitzeko, konfigurazio berriak gomendatzeko eta agertoki berriak aurreikusteko.

Hau da gure apustua: datuetan oinarritutako robotika mugikorreko soluzioak eta datuak ustiatzeko teknologia hau uztartzea. Horrek denboran jarduera logistikoaren ikuspegi askoz zabalagoa izatea eta erabaki aurreratuak hartzea ahalbidetzen du.

Scroll to Top