Search
Close this search box.

SOLUZIO
ADIMENDUNAK

Intelligentia

[Latin]

Soluziorik onena izateko aukerarik onena hautatzeko gaitasuna

Smartlog Groupen zure enpresaren hornidura katea optimizatuko dugu, eta automatizazio intralogistikoko soluzio berritzaile eta adimendunak emango dizkizugu, negozio bakoitzaren beharretara eta igurikapenetara egokituta.

SEKTOREAREN ARABERA

Premia bakoitzera egokitutako soluzioak

Burdineria eta brikolajea
Burdineriaren eta brikolajearen banaketa merkatua esponentzialki hazi da azken urteotan. Smartlogen, soluzio adimendun eta integralak ematen ditugu, eta horien bidez, eragiketa intralogistiko malgua, azkarra eta akatsik gabea lortzen da. Informazio gehiago
Kosmetika
Kosmetika eta higiene industriak tenperatura kontrolatuan egin behar ditu biltegiratze eta garraio lanak, eta stockaren kudeaketa eta kontrola hainbat banaketa kanaletara egokitu behar du. Smartlogen, gure bezeroak sektorearen abangoardian kokatzeko beharrezkoa den esperientzia eta soluzioak ditugu. Informazio gehiago
Operadore logistikoak
Zentro logistikoek konplexutasun handiari egin behar diote aurre, salgaien aukera zabalaren, hainbat tamainatako produktuen, eta bezeroei zein urtaroei begira izaten diren lan pikoen ondorioz. Smartlogen, 3PL, 4PL eta 5PL soluzioetarako aditu taldea dugu. Informazio gehiago
Osasuna eta farmazia
Osasunaren, farmaziaren eta asistentziaren sektorea munduko sektore arautu eta konplexuenetakoa da. Smartlog-en, osasun enpresei eta erakundeei laguntzen diegu, aholkularitza integralaren, aholkularitza logistikoaren eta hobekuntza proiektuen kudeaketaren bidez. Informazio gehiago
Moda eta ehunak
Modaren sektoreak artikuluen bolumen eta erreferentzia handien kudeaketa optimoa lortzeko erronka du. Smartlogen, errentagarritasun ezin hobea duen zerbitzu aparta eskaintzen laguntzen diegu gure bezeroei. Informazio gehiago
Elektronika
Industria elektronikoak erronka ugari eta askotarikoak planteatzen ditu: produktuen errotazio handia, urtarokotasuna edo balio handiko ondasunen manipulazioa. Smartlogen, edozein arazo konplexutarako soluzio egokiak ditugu. Informazio gehiago
Elikagaiak eta edariak
Elikagaien eta edarien industriak garbitasun, higiene eta tenperatura kontrolerako estandar altuak bete behar ditu, eta iraungitzeari jarraipena egin behar izaten zaio. Smartlogen, entregatzeko premia eta eskakizun guztietara egokitzeko aukera ematen duten soluzioak eskaintzen ditugu. Informazio gehiago
Beste sektore batzuk
Sektore guztiek behar dituzte kudeaketa eta automatizazio soluzio bakar eta pertsonalizatuak. Smartlogen dagoeneko prest gaude etorkizuneko logistika ezartzeko. Informazio gehiago

FUNTZIOAREN ARABERA

Zure logistika prozesua adimendun bihurtzea

TEKNOLOGIAREN ARABERA

Multiteknologia soluzioak

Enpresa integratzaile independentea gara

Hauxe da gainerakoengandik bereizten gaituen balioa: solaskide bakarra izan dezakezu, barne logistikako prozesuak diseinatzeko, ezartzeko eta etengabe hobetzeko.

Konpainia integratzaile independente bat gara, lehen mailako bazkide, hornitzaile eta laguntzaile estrategikoekin aliantza sendoak dituena, erronka bakoitzari soluziorik onena eskaini ahal izateko.

Etorkizuneko
logistika

Berrikuntza eta teknologia Smartlogen kulturaren parte dira. Teknologiak eraginkortasun, errentagarritasun eta eskalagarritasun handiagoa ematen die negozioei. Horrela laguntzen diegu gure bezeroei logistikaren etorkizunera.

Gure soluzioek Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning teknologiak biltzen dituzte. Konektibitatea eta monitorizazioa sustatzen ditugu, proaktiboak izateko. Robotika mugikorra errealitate bat da jada gure proiektuetan.

ONURAK

Zure negozioa
eraldatzeko gakoak

Teknologia
adimenduna

Robotika mugikorreko eta autonomoetako teknologiak, Adimen Artifiziala eta Big Data eskaintzen ditugu.

Lidergoa eta
lehiakortasuna

Prozesuak optimizatzeko, produktibitatea irabazteko eta guztizko eragiketa kostuak murrizteko laguntza ematen dugu, gure bezeroen lidergo posizioa finkatzeko.

Jasangarritasuna

Energia kontsumo txikiagoa izatea eta emisio kopurua murriztea. Hazkunde jasangarria ziurtatzea eta pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea.

Espazioa
optimizatzen dugu

Espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzen diogu. Gure soluzioak ikuspegi globalekoak eta etorkizunekoak dira beti. Inbertsioa ahalik eta denbora tarte txikienean itzultzen dugu.

Eraginkortasuna

Gure azterlanek zereginen eta kokapenen berringeniaritza errazten dute. Zeregin errepikakorrak desagerrarazten ditugu, poka-yoke kalitate teknikaren bidez.

Malgutasuna eta
moldagarritasuna

Instalazio erraz eta bizkorreko sistema modularrak eta eskalagarriak, aldaketetara, joeretara, merkatuko araudietara, eta produktu edo bezero berrietara etengabe egokitzeko.

Eragiketak integratzeko
softwarea

Biltegiak kudeatzeko gure softwareak (SGA/WMS) eragiketen fluxu osoa integratzen eta kudeatzen du, iragarpenak egiteko aukera ematen du eta kontsumitzailearekin komunikatzeko sistemak konektatzen ditu.

Etorkizuneko
hazkundea

Enpresei etorkizuneko hazkundean laguntzen diegu, eta, horretarako, sistema modularrak eta eskalagarriak ematen dizkiegu. Aldaketei edo joerei aurrea hartzen diegu, monitorizazio eta mantentze prediktiboko teknologia propioaren bidez.

Kontaiguzu zein den zure hurrengo erronka!

PROIEKTUAK

Logotipo Eroski

Eroski

Espainia

Sektorea: Janari supermerkatuen banaketa

Logotipo Interagrovial

Interagrovial

Uruguay

Sektorea: Nekazaritzako makineria

Logotipo Postquam

PostQuam Cosmetics

Espainia

Sektorea: Kosmetika

Scroll to Top