Search
Close this search box.

Smartlog Group eta Alias Roboticsek, zibersegurtasuneko soluzio integralak

2024/01/11

Smartlog Groupek eta Alias Roboticsek lankidetza hitzarmen garrantzitsu bat sinatu dute, zibersegurtasuneko soluzio integralak eskaintzeko.

Smartlog Groupek lankidetza hitzarmen estrategiko bat sinatu berri du Alias Roboticsekin, hots, zibersegurtasunean liderra den eta sistema robotikoen babesean espezializatua dagoen enpresa batekin. Lankidetza honen helburua da bezeroei zibersegurtasunaren arloko abangoardiako soluzio integralak ematea.

Akordioa mugarri esanguratsua da zerbitzuen hedapenean, bai Smartlog Groupentzat, bai Alias Roboticsentzat. Bi-biek uztartu egin dituzte beren esperientziak, logistikaren eta robotikaren esparruan zibersegurtasuneko abangoardiako soluzioak eskaintzeko. Era berean, Smartlog Groupi zerbitzuen katalogoa handitzeko aukera ematen dio lankidetzak, eta, hala, bere bezeroei aukerako balio erantsi bat eskainiko die proiektu bakoitzean, Alias Roboticsek emandako zibersegurtasun soluzioen bidez. Horrek, beraz, Smartlogen eta Alias Roboticsen soluzioen arteko elkarrekintza integrala eskatzen du, eta, era horretan, estaldura osoa eskaini ahal izango zaio bezeroari.

Produktuaren azpiegituraren segurtasuna bermatzeko lehen urratsa balizko gatazka guneak identifikatzea da. Prozesu hori funtsezkoa da zibersegurtasunarekin lotutako arazoak definitzeko. Askotan, enpresek zailtasunak izaten dituzte, ez baitakite beren ahultasun handienak nola identifikatu, ezta horiei behar bezala nola aurre egin ere. Ildo horretan, gure helburua da bezeroari ibilbide argi bat eskaintzea bere ingurune digitala ziurtatzeko.

Gogoratu behar da Smartlogek 5G esperimentazio zentro bat duela, esan nahi baita, robotika mugikor autonomoko sistemak eta datuak ustiatzeko teknologia aurreratua integratzen dituen ekosistema bat, non gaur egun, Smartlog Group aholkularitza azterketa bat egiten ari den, zibersegurtasuna indartzeko. Smartlog soluzioen multzo osoa konektatuta dago biltegiak kudeatzeko bere softwarearen bidez, eta horretan dago integratuta datuak muturretik muturrera monitorizatzeko eta ustiatzeko teknologia ere. Hori guztia espazio digital batean kokatzen da, eta bertan teknologia aurreratuak elkartzen dira, hala nola Adimen Artifiziala, Ikaskuntza Automatikoa, iIoT (Gauzen Internet Industriala) eta 5G teknologiaren potentzia.

5Gren hedapenari esker, Smartlogek identifikazio biometrikoko teknologiak txertatu ditu, irudietan eta ahotsean oinarrituak, bai eta aktiboak arakatzeko eta lan ingurunean baimendu gabeko pertsonak detektatzeko teknologiak ere. Aldi berean, langileen segurtasuna hobetzen da gune arriskutsu edo mugatuetan. Zibersegurtasuna funtsezko zutabea da, gure bezeroen datuen eta informazioaren babesa ziurtatzen baitu.

Oso pozik gaude Alias Roboticsekin lankidetzan aritzeaz, aipatutako zibersegurtasuneko soluzio integral guztiek ekarriko dituzten onurengatik. Zibersegurtasuna lehentasuna da Smartlogentzat, eta uste dugu Alias Robotics bazkide ezin hobea dela gure automatizazio soluzioen segurtasun maila hobetzen laguntzeko; izan ere, intralogistika eraginkor eta eskalagarria ez ezik, zibermehatxuen aurkako defentsa sendoa ere bermatuko diegu gure bezeroei.

Gu ere oso pozik gaude Smartlogekin elkartzeaz. Smartlog liderra da soluzio logistiko berritzaileetan, eta ziur gaude bere bezeroei zibersegurtasuneko abangoardiako soluzioak eskaini ahal dizkiegula, negozioen jarraipena are gehiago ziurtatuko dutenak, zibersegurtasuna horixe baita: negozioaren jarraipenean inbertsio estrategikoa egitea.

Lankidetza honen gako nagusiak

Zibersegurtasunaren integrazio osoa: Alias Roboticsek zibersegurtasuneko ikuskaritza eta ebaluazio sakonak egingo ditu, eta balizko ahultasunei aurre egiteko soluzioak indartuko ditu.

Hornidura katearen segurtasun bermea: Alias Roboticsek hornidura katearen zibersegurtasun erresistentzia ebaluatu eta hobetuko du, eta, hala, bezeroei emandako produktu eta zerbitzuen osotasuna bermatuko du.

Nazioarteko arauak betetzea: Bi enpresek zibersegurtasunaren arloan nazioarteko estandar eta erregulazio gorenei eusteko konpromisoa hartzen dute, betiere, bezeroek industriaren azken baldintzak betetzen dituzten soluzioak jasoko dituztela bermatuta.

Alias Roboticsi buruz

Alias Robotics sistema industrialen segurtasunean aditua da, eta sare industrialen ikuskaritzak eta segurtasun ebaluazioak egiteaz eta zibersegurtasunaren arloko nazioarteko araudiak betetzeaz arduratuko da. Horri esker, bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua eta bakarra emateko gai da. Zibermehatxuei begira daukan ikuspegi robotikoak eta gauzatzen dituen zibersegurtasun robotikoko ekimenek teknologia robotikoen eta sistema ziberfisikoen aurrerapenarekin eta segurtasunarekin daukan konpromisoa islatzen dute.
Alias Roboticsen misioa sistema ziberfisikoen segurtasuna indartzea da, diseinu fasetik hedapen segurua lortu arte. Pozik geratu diren bezeroen artean era guztietako produktuen multinazionalak eta fabrikatzaileak ditugu, eta baita Europan, Amerikan eta Asian (Pazifikoan) banatuta dauden gobernu erakundeak ere.

Scroll to Top