Search
Close this search box.

Lege informazioa

www.smartlog-group.com webgunearen helburu nagusia da Smartlogetik egiten ditugun jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea (Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua, 2.753. liburukia, 89. folioa, SS-38.650 orria, eta EJSN hau duena: 7112. − B-75156612 IFK).

Webgunean dagoen informazioaren helburua informatzea baino ez da, eta, beraz, Smartlogek, inolako aurreabisurik egin gabe, beretzat gordetzen du bertan dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea, edo webgunean aurkezteko eta/edo konfiguratzeko eskubidea, bai eta informazioa eskuratzeko baldintzak eguneratzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea ere (edo informazioa mugatzekoa).

Smartlogek ez du bermatzen webgune honetan sartzeko aukera eta jarraitutasuna, eta ezta gunea akatsik gabe egotea ere.

Erabiltzailea jakitun da eta borondatez onartzen du webgune honetako edozein eduki bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean erabiltzen dela. Beraz, Smartlog ez da webgunera sartzeak edo bertan dagoen informazioa erabiltzeak erabiltzailearen softwarean edo hardwarean eragin ditzakeen kalteen erantzule izango.

Gure gunera erreferentzia (hiperesteka) ezarri nahi duen edozein pertsona fisikok edo juridikok Smartlogen idatzizko baimen bat beharko du. Bestalde, erabili ahal izan ditugun hiperestekei buruz adierazi nahi dugu ez dugula gure gain hartzen gune honetan aipatzen diren hiperesteketan hirugarrenek sartu dituzten edukietatik eratorritako erantzukizunik. Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, Smartlogen eta adierazten den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ez eta Smartlogek bertan eskaintzen diren eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Jurisdikzioari eta aplikagarri den legeriari dagokienez, webgune hau Espainiako legerian xedatutakoaren arabera arautuko da. Webgune honen eta orrietako edukiaren interpretazioaren inguruan sortutako edozein desadostasun edo eztabaidatarako, erabiltzaileak uko egiten dio beste edozein foruri, eta onartu egiten du Smartlogen egoitza sozialeko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzea.

Datuak babesteko legea

Erabiltzaileak Smartlogekin harremanetan jartzean ematen dituen datu pertsonalak datuen fitxategi batean sartuko dira, planteatutako kontsulten edo iradokizunen erantzuna kudeatzeko, webgunearen diseinua eta/edo edukia hobetzeko eta gunea gure bezeroetara egokitzeko.

www.smartlog-group.com web domeinuak –Smartlog Services SLrena da, horixe baita fitxategien arduraduna– bere informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, eta datu guztiak Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu.
Halaber, erabiltzaileei beren sarbide, zuzenketa, ezerezte eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubideen berri ematen zaie. Eskubide horiek gauzatzeko, idatzi bat bidali beharko dute helbide honetara: Smartlog, Mugitegi poligonoa, B bidea, 44. zk., 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain (NANaren kopiarekin batera).

Kalitate politika eta ISO 9001

Interesa duen edonork eskura du Smartlogen kalitate politika eta ISO 9001 ziurtagiria. Horretarako, eskaera bidali beharko da helbide honetara: quality@smartlog-group.com.
Scroll to Top