Search
Close this search box.

SGA Softwarea

SOLUZIO ADIMENDUNAK
TEKNOLOGIAREN ARABERA

Software SGA/WMS

Galys: Smartlogeko gure kudeaketa sistema propioa

Logistika eragiketa guztia integratuta.

Biltegiak kudeatzeko gure Galys softwarea sistema adimendun bat da, enpresan dauden prozesu intralogistiko guztiekin modu malguan eta eskalagarrian komunikatzea ahalbidetzen duena.

Prozesu guztiak automatizatzea

Eragikera kudeaketarako tresna bat da, hornidura katearen prozesuak integratzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko gai dena, bai eta biltegietako eragiketak errentagarri egiteko ere, betiere prozesu eraginkorragoa eta zerbitzuaren hobekuntza bilatuz.

Software SGA/WMS

Sistema kolaboratiboa

Sistema kolaboratibo bat da, logistika zentroen jarraipena egiteko aukera ugari eta beste sistema batzuekin (ERP, adibidez) harremanetan jartzeko interfaze irekiak dituena, fase guztietan, salgaien sarreratik hornidurara bitarte: eskaeren biltegiratzea eta prestaketa, barne garraioa edo, e-commerceen kasuan, azken bezeroari informazioa ematea.

Kudeaketa proaktiboa eta prediktiboa

Datuen ustiapenean, IAn eta Machine Learningen oinarritutako monitorizazioaren ondorioz, software hau, baita instalazioak monitorizatzeko eta aurreikusteko gure sistema propioa ere, prozesu automatizatu guztien funtzionamendutik ari dira ikasten, eta, hala, hobekuntzak proposatzen dituzte, mantentze lanak programatu, konfigurazio berriak gomendatu, eta agertoki berriak ere aurreikusten dituzte.

Era honetan, etorkizunari aurrea hartzea eta soluzio globalak hornitzea lortu dugu, eta hornidura kate osoari adimena gehitu diogu.

Software SGA/WMS

SGA Galys softwarearen abantailak

Hornidura katea optimizatzen eta zerbitzu mailak hobetzen ditu

Produktibitatea handitzen du, eta erroreak, zaharkitzeak eta eragiketa kostuak murrizten ditu

Soluzio errentagarria da, eta inbertsioa berehala itzultzen du

Erabakiak arin eta datuetan oinarrituta hartzea ahalbidetzen du

Funtzionalitateak

Software SGA/WMS
  • Tresna intuitiboa eta grafikoa da, erraz erabiltzen dena, eta langilea jarraibide argi eta zehatzekin gidatzen du, bere zeregina gauza dezan.
  • Ezin konta ahala prozesu monitorizatzen, bistaratzen eta optimizatzen ditu.
  • Prestakuntza denbora gutxi eskatzen du.
  • Stock idealak ikusaraztea, murriztea eta kalkulatzea ahalbidetzen du.
  • Inbentarioetatik eta mugimenduetatik zein eragiketetatik informazioa denbora errealean lortzeko aukera ematen du.
Versatilidad y flexibilidad
  • Tamaina eta pisu guztietako banakako piezak edo kartoizko kaxetako produktuen gama zabala onartzen du.
  • Jarduera pikoak/eskaera oldeak kudeatzeko prestatuta dago.
  • Eragiketak aldatu ahala edo erreferentzien eta stockaren kopurua handitu ahala, areagotu eta doitu egin daiteke.
  • Artikulu berdinak edo desberdinak meta ditzake, pick and pack gauzatzen du eta bezeroei eskaerak esleitzen dizkie.
  • Antolatutako picking moduluak.
Software SGA/WMS
  • Iritsi eta berehala identifikatzen du itzulitako artikulua, eta bidali zen artikuluarekin lotzen du.
  • Kalitateko check list batekin integratu daiteke, berriz ere fluxura sartzeko.
  • Artikulua prestatu gabe dagoen beste eskari baten parte den egiaztatzeko aukera ematen du, esleitzeko eta zuzenean packingera pasatzeko.
  • Erraz integratzen da beste automatizazio edo laguntza prozesu batzuekin.
  • Urruneko konexioa.

Deskargak

Smartlogen dagoeneko ari gara aurreikusten etorkizuneko gure soluzioetarako teknologia disruptibo eta emergenteen agerpena

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Soluciones inteligentes por tecnología

Errentagarritasuna lortzen lagunduko dizugu

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Scroll to Top