MUGITZEN
GAITUENA
Sustraiak
[Euskara]
Gure erroei leial
Smartlog Euskal Herrian sortutako enpresa talde bat da, nazioarteko bokazioa duena. Balioak, kultura, teknologia eta zerbitzu espiritua dira gure DNAren ezaugarriak.
Bezeroa
erdigunean
Zure negozioa hazten lagunduko dizugu
Gure bezeroen gogobetetzea eta horien egungo eta etorkizuneko arrakasta dira gure lehentasun nagusiak.
Erreferentziazko enpresa talde gisa, bikaintasuna eta hazkunde jasangarria ditugu helburu.
Harreman zintzoak, sendoak, iraunkorrak eta konfiantzazkoak eraikitzeko lan egiten dugu.
Gertu gaude, hobeto lan egiteko
Arreta eta zerbitzu zuzena eta hurbilekoa ematen dugu eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
Bizi ziklo osoan parte hartzen dugu: I+G+Btik hasita, beharren azterketa egin, eta harik eta soluzio espezifikoak ezarri arte, eta horien jarraipena eta etengabeko hobekuntza ere bermatzen ditugu.
Pertsonalizazioa eta eskalagarritasuna, zure negozioaren erronkak gaindi ditzazun
Ditugun produktuen eta teknologien porfolio zabalak aukera ematen digu enpresa bakoitzaren premia berezietara hobekien egokitzen diren soluzioak eskaintzeko.
Hornidura kate osoari adimena ematen dion eta etorkizunari, agertoki berriei eta premiei aurrea hartzea ahalbidetzen duen teknologia propioa eskaintzen dugu.
Zure arrakasta gure arrakasta da
Gure bezeroek beren negozioa errentagarri egitea, beren lidergo posizioa indartzea eta etorkizuneko hazkunde perspektibak indartzea nahi dugu.
Omnichannel
E-commerce
Azken milia
Plangintza ezin hobea, software egokia eta irtenbide robotikoak, kontsumitzailearen jokabide berriei erantzuteko.
Biltegiaren eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzea
Eskaeren produktibitatea, errendimendua, inbentarioa eta doitasuna handitzea, eta erroreak minimizatzea.
Prozesuen berringeniaritza eta optimizazioa
Materialen, informazioaren, prozesuen eta eragiketa zein jardueren kudeaketaren fluxua optimizatzea. Zeregin errepikakorrak ezabatzea.
Lidergoa sektorean
Eragiketaren guztizko kostuak, zerbitzu mailak eta erantzuteko gaitasuna hobetzea.
Elkarrekin hazten gara
Bide osoan laguntzea, eta instalazioen eraginkortasuna eta monitorizazioa berrikustea. Teknologia prediktiboa.
Espazioaren optimizazioa
Espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzen diogu. Gure soluzioak ikuspegi globalekoak eta etorkizunekoak dira beti.
Jasangarritasuna
Ingurumen inpaktua murriztea. Hazkunde jasangarria ziurtatzea eta pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea.
Malgutasuna, eskalagarritasuna
Instalazio erraz eta bizkorreko sistema modularrak eta eskalagarriak, aldaketetara, joeretara, merkatuko araudietara, eta produktu edo bezero berrietara etengabe egokitzeko.
Zure etorkizuneko
logistika
Bezero bat
Soluzio bat
Solaskide bat
Soluzio pertsonalizatuak, berritzaileak eta adimentsuak ematen ditugu.
Smartlog Groupen indarra da, hain zuzen, hainbat kolaboratzaileren teknologiak biltzen dituzten soluzioen hornitzaile bakarra garela. Proiektu logistikoaren bizi zikloaren fase guztietan hartzen dugu parte, hasieratik amaieraraino, osoko soluzioekin. Gure bezeroek beren egungo eta etorkizuneko ametsak eta negozio xedeak lortzea nahi dugu.
Kolaborazioak partnerrekin
Merkatuko partner teknologiko onenez inguratuta gaude, produktu eta soluzio pertsonalizatuak arrakastaz ezartzen direla bermatzeko.
Industria eta logistika ingeniaritzaren edozein premia konpontzeko, metodologia propioa dugu. Eta abangoardian gaude Lifecycle Management Servicerekin, Best-Practices eta Lean teknikarik onenetan oinarrituta, emaitzarik onenak lortzeko.
Produktuen eta soluzioen fidagarritasuna eta erabilgarritasuna
Gure lehentasuna da produktuen, sistemen eta prozesuen ahalik eta fidagarritasun eta eskuragarritasun handiena eskaintzea.
Etengabe formula berriak bilatzen ditugu, estandarrak hobetzeko. Nazioartean ditugun bezeroek bermatzen gaituzte.
Galys
Biltegiak kudeatzeko softwarea
Biltegiak kudeatzeko gure softwareak (SGA/WMS) eragiketen fluxu osoa integratzen eta kudeatzen du, iragarpenak egiteko aukera ematen du eta kontsumitzailearekin komunikatzeko sistemak konektatzen ditu.
I+G
Berrikuntza eta teknologia
Smartlogen haratago goaz
Berrikuntza eta teknologia gure kulturaren parte dira. Smartlogeko profesional taldeak eskarmentu handia du intralogistika proiektuetan, eta bezeroa merkatuaren etengabeko aldaketetara erraz egokitu dadin eta negozioaren erronkak gainditu ditzan soluzioak eskaintzera dago bereziki bideratuta.
Etorkizuneko ikuspegia
Smartlogen begirada etorkizunean jarrita dugu.
Konfiantzazko lider global bihurtu nahi dugu, gure bezeroek soluzio berritzaile, adimendun eta jasangarriei etekina atera diezaieten.
Zaintza teknologikoa
I+G+B talde bat dugu, gure bezeroen erronka gero eta berezi eta zorrotzagoei aurrea hartzeko.
Konpainia integratzaile independente bat gara, eta aliantza sendoak sortzen ditugu bazkideekin, hornitzaileekin eta laguntzaile estrategikoekin. Horien guztien eskaintzan merkatuko ekipo eta sistema abangoardistenak sartzea da gure xedea.
Intralogistika prediktiboa
Datuen ustiapenean, adimen artifizialean eta Machine Learningean oinarritutako kudeaketa prediktibo eta monitorizazioko gure sistema propioa dugu, eta, horren ondorioz, gure sistema prozesu automatizatu guztietatik ikasten ari da etengabe, eta hobekuntzak proposatzen ditu, mantentze lanak programatu, konfigurazio berriak gomendatu, etab. Teknologia hori, beraz, lagungarria zaigu negozioen fidagarritasun, eraginkortasun, errentagarritasun eta lehiakortasun handiagoa ekarriko duten egoerak aurreikusteko eta erabakiak hartzeko.
Galys. Biltegiak kudeatzeko gure softwarea
Galys sistema integratzailea da, eta gai da soluzio orokorrak hornitzeko, prozesu logistikoen fluxu osoa kudeatzeko eta komunikazio sistemak eta aplikazioak kontsumitzaileekin konektatzeko.
Pertsona konprometituak,
arrakastaren gakoa
Smartlog zintzotasun, kultura ireki, garden eta osotasun goreneko printzipioetan funtsatzen da, balio etiko partekatuetan oinarrituta.
Osotasuna
Erantzukizunez jokatzen dugu, betiere, etikari, jasangarritasunari eta betetzeari buruzko arauen arabera.
Konpromisoa eta zintzotasuna
Bezeroarekiko ikuspegi argia duen lantaldea dugu, anitza eta helburuekin konprometitua. Eskarmentua ilusioarekin, zintzotasuna eraginkortasunarekin eta grina konpromisoarekin uztartzen ditugu.
Espiritu ekintzailea
Etorkizunari begira gaude eta berrikuntza zein zaintza teknologikoa sustatzen ditugu, aitzindari izateko eta abangoardian egoteko. Erronka handiak jartzen dizkiogu geure buruari, ezagutza txertatzeko eta gaitasun berriak garatzeko. Horrela, gero eta independenteagoak eta bizkorragoak izatea lortzen dugu.
Talentua garatzea
Epe luzeko talentuan inbertitzen dugu, eta bizitza profesionalaren eta pertsonalaren prestakuntza eta garapena sustatzen ditugu, norbanakoaren gaitasunak indartzeko. Kultura, berrikuntza, teknologia eta erronka berrietara iristeko malgutasuna eta aldaketara egokitzeko joera areagotzea dugu helburu.
Lidergoa eta talde lana
Lidergoa eta talde lana gakoak dira gure kultura korporatiboa indartzeko, eta, horregatik, autonomia, lidergoa, kudeaketan parte hartzea eta talde lana sustatzen ditugu. Hori gure hornitzaile, bezero eta laguntzaileekiko harremanetara ere zabaltzen da.
Komunikazioa eta gardentasuna
Komunikazioa eta gardentasuna dira pertsonen konpromisoa areagotzeko ardatz nagusiak. Helburuak eta lorpenak partekatzen ditugu, uste baitugu horixe dela bidea pertsona guztien gogobetetasuna, motibazioa eta inplikazioa lortzeko.
Nazioarteko enpresa,
tokiko presentzia
Tokiko Worldwide
Gure zerbitzuak beharrezkoak diren lekuetan egon nahi dugu, eta tokian-tokian proaktiboki jardun.
Zerbitzu esklusiboak eta kalitatezkoak eskaintzen ditugu gure soluzioak ematen ditugun herrialdeetan, R&M pakete pertsonalizatuekin, tokiko mailan kudeatuta.
Nazioarteko hazkundea
Gure hazkunde estrategia da gu gauden herrialdeetan gure lidergo posizioa sendotzea, eta merkatu berrietara zabaltzeko bidea aktibatzea.
Egoitzak
Egoitza nagusia Urretxun du (Espainiako iparraldean), eta, gaur egun, Smartlog soluzioak eta zerbitzuak Europan, Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean daude.
Etorkizun jasangarriagoa izateko
lan egiten dugu
Smartlog Groupen gure hondar alea eman nahi dugu, planeta jasangarriagoa eta oparoagoa eraikitzeko, eta jasangarritasunaren arloan gure jarduera ildoen zimenduak jartzen ari gara.
GURE JARDUERAK HAUETARA ZABALTZEN DIRA:
Bezeroak eta kontsumitzaileak
Gure enpresa kultura
Pertsonak
Partnerrak
Gizartea eta konpromisoa
Ingurumena eta energia
Bezeroak eta kontsumitzaileak
Bezeroen konfiantza asetzeko eta lortzeko lan egiten dugu, eta elkarren arteko hazkunde jasangarria bilatzen dugu. Gure proiektuak aplikagarriak dira bizi ziklo osoan, eta ingurumen inpaktua nabarmen murrizten dute.
Berritu egiten gara, eta etengabe ari gara punta-puntako teknologien bila, bezeroaren premiei aurrea hartzeko eta balio handiena emateko. Kontsumitzailearen esperientzia oso presente dago diseinatzen eta ezartzen ditugun soluzio guztietan.
Ingurumena eta energia
Ingurumena babesten aktiboki lagundu nahi dugu. Gure soluzioek gure bezeroen prozesuek ingurumenean duten inpaktua minimizatzen dute eta langileen segurtasuna, ergonomia eta ikusgarritasuna hobetzen dituzte.
Gure ibilbide orrian jasota daude honako hauek: baliabide naturalak behar bezala erabiltzea, gure inpaktua minimizatzea eta ingurune naturala zaintzea, baita pertsonen sentsibilizazioa ere.
Gure enpresa kultura
Smartlog Groupen gobernu onaren, gardentasunaren eta osotasunaren printzipioak defendatzen ditugu, eta kultura ireki eta konfiantzazko batean oinarritzen gara.
Erakundeekin, enpresekin eta publiko orokorrarekin harreman aktiboa dugu, iritzi eta ideia jasangarriak modu argi eta irekian trukatzeko.
Kudeaketa sistema integratua dugu, eta ISO 9001 arauaren kalitate kudeaketaren ziurtagiria dugu, etengabeko hobekuntzari begira daukagun ikuspegia erakusten duena
Partnerrak
Mundu mailako hornitzaileekin edo OMErekin egindako aliantzek gero eta zeregin estrategikoagoa dute Smartlogen. Harreman egonkorrak, printzipio etikoetan oinarrituak eta profesionaltasun handienekoak izatea dugu helburu. Gure ardura da hornidura katean gizarte, etika eta ingurumen arriskuen murrizketa sustatzea.
Hornitzaileekin, zentro teknologikoen sarearekin, klusterrekin, erakundeekin, unibertsitateekin eta tokiko prestakuntza eskolekin lankidetzan ari gara, industria eta enpresa elikatzeko.
Gizartearekin dugun konpromisoa
Enpresa gisa dugun erantzukizunaren jakitun gara. Gaur egun, gure konpromiso nagusia da gu gauden ingurune eta herrialdeetan kalitatezko aberastasuna sortzeko eta areagotzeko kezka dugula, eta gizarteko eragileekin lankidetzan aritzeko prest gaudela.
Smartlog Group osatzen dugun pertsonak
Smartlogeko pertsonak funtsezkoak dira, zalantzarik gabe, epe ertain eta luzera, emaitza ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak lortzeko.
Askotariko eta konprometitutako pertsona talde bat dugu
Lidergoa, konfiantza, komunikazioa, talde lana eta kudeaketan parte hartzea sustatzen ditugu.
Talentua, etengabeko prestakuntza eta ezagutzen trukea sustatzen ditugu, garapen profesionala bermatzeko.
Aniztasuna, genero berdintasuna, diskriminaziorik eza eta elkarrizketa errespetatzen ditugu, gure hazkunderako aukera gisa
Lan baldintza bidezko eta erakargarrien alde gaude, non malgutasuna eta bizitza pertsonalarekiko kontziliazioa bi ardatz nagusi diren.
Laneko arriskuen prebentzioko sistemetan segurtasuna, ongizatea, ergonomia eta laneko osasun pertsonala nagusi diren baliabideak lehenesten jarraitzen dugu.