Search
Close this search box.

Eskaerak
prestatzea

SOLUZIO ADIMENDUNAK
TEKNOLOGIAREN ARABERA

Eskaerak prestatzeko logistika optimoa izateko, beharrezkoa da ahalik eta eskaera gehien entregatzea, kosturik txikienarekin eta epe laburrenean

Eskaerak prestatzeak prozesu guztiak barne hartzen ditu: biltegian agindua jasotzen denetik bezeroari bidalketa egiten edo programatzen zaion arte.

Garrantzitsua da soluzio modularrak eta eskalagarriak edukitzea, eragikera jardueraren denbora optimizatzen dutenak, eskarietan erroreak ezabatzen dituztenak eta biltegiratzeko edukiera ahalik eta gehien aprobetxatzen dutenak.

Salgaiak pertsonarantz

‘Salgaiak pertsonarantz’ izeneko metodoa eskaerak prestatzeko metodo bat da, biltegiratze eta berreskuratze automatizatuak eta picking prozesu zehatz eta ergonomikoak konbinatzen dituena. Produktuak sisteman biltegiratzen dira eta pertsonarengana eramaten dira automatikoki, behar dituen unean.

Smartlogen picking automatikoko estrategiek eta datuak integratzeko teknologiek etorkizuneko erronkak gainditzeko prestatzen dute zure biltegia.

GURE KATALOGOAN
JASOTAKO SOLUZIOAK

Smartlog, AutoStore gehien ezartzen duena Espainian
AutoStore

Eskaerak prestatzeko eta biltegiratzeko sistema robotizatu bat da. Kuboetan oinarrituta dago, eta biltegiratzea eta picking lanak modu ezin hobean eta azkar kudeatzea ahalbidetzen du. Inbentario osoa plastikozko kubetetan biltegiratzen da, eta horiek sareten sistema trinko batean pilatzen dira, tartean inolako espazio edo hesi metalikorik ez dutela. Robotek beheko mailetako kubetak berreskura ditzakete jasotzeko kakoak erabiliz, eta irteera puntuetatik itzultzen diren kubetak maila gorenean jartzen dira, estrategikoki. Robotetako batek funtzionatzeari uzten badio, sistemak errendimendu betean jarrai dezake, eta material guztia eskura izan.

AutoStore robotek beti hartzen diote aurrea hurrengo eskaera boladari, beraz, langileak ziur egon daitezke robotak erabilgarri egongo direla. Egoerarik txarrenean ere, eskatutako kubeta bat portuak dituen laukiaren izkinan, tokirik urrunenean eta pilaren beheko aldean dagoenean, hiru minutu eta erdi inguru beharko lirateke hura berreskuratzeko. Biltegi tradizional batean urrutien dagoen apalategiraino oinez iristeko beharko litzatekeena baino denbora gutxiago da hori.

Munduko sistemarik azkarrena da, eta m² bakoitzeko dentsoena

Biltegiratze ahalmena %400 arte handitzen du

%99,7ko erabilgarritasun tasa

Produktibitatea hobetzen du, 2,5 aldiz handiagoa izatea lortzen du-eta

Erabat malgua, modularra eta eskalagarria

Jasangarria eta energetikoki eragingarria (10 robot, xurgagailu baten energia bera)

Pertsonek egindako akatsak eta kostu operatiboak murrizten dira

Smartlift

Eskaerak bertikalki biltegiratzeko eta prestatzeko hainbat bertsio ditugu.

Diseinu malguari eta modularrari esker, sistema hauek edozein unetan egokitu daitezke, produktuen bolumenak eta tamainak aldatu ahala.

Smartlift
Smartrot

Smartrot

Smartrot karrusel bertikal automatiko bat da, biltegiratutako produktuetarako sarbide azkar eta zehatza ematen duena. Daukan diseinuari esker, gutxieneko azalera batean gehieneko biltegiratze espazioa eskaintzen du.

Horrek eraginkortasunean pentsatuz diseinatutako lan fluxuen garapena errazten du, eta produktibitatea nabarmen handitzen du.

Smartpharma bertsioa bereziki osasun zentroetan erabiltzeko diseinatua dago.

Smarhoca

Eskaerak horizontalaren biltegiratzeko eta prestatzeko aukera da Smarthoca.

SmartHOCA

Smartpalet

Bere diseinu adimentsuari esker, Smartpalet sistemak aukera ematen du norabide guztietan mugimenduak eta maila arteko joan-etorriak egiteko.

Hala, edozein palet edozein biltegiratze gunetara mugitu ahal izango da, sistema barruan. 1.500 kg-ra arteko paleten karga astunak garraiatzeko gai da. Eskaerak prestatu ahal izateko, tunelak eta picking estazioak instalatzen dira, produktuak modu seguruan jaso ahal izan daitezen, eta, horrenbestez, desagertu egiten da palet osoa ateratzeko beharra.

Transjasogailuak

Gure katalogoan honako hauek ditugu jasota: mini load sinple, bikoitz, hirukoitz edo sakonera anitzeko autosostengatzaile eta transjasogailuen soluzioak, bai eta soluzio robotizatu trinkoagoak eta malguagoak ere, eta horiek, aldi berean, pertsonen arteko pickinga osatzen dute, hala nola Smartpalet edo Smartlogen AutoStore.

Transelevadores

‘Salgaiak pertsonarantz’ sistemak dituen abantailak

Denbora errealeko inbentarioa

Pertsonentzako ergonomia

Espazioa altueran aprobetxatzea

Eskalagarria

Eskaerak prestatzeko prozesu erabat automatizatuak

24 orduko eragikera jarduera, baita argiak itzalita ere

Dentsitate handiko biltegiratzea

Eraginkortasuna eta doitasuna areagotzen ditu, eta erroreak desagerrarazi

Zein da zure enpresarentzat aukerarik onena?

Smartlogeko gure ingeniariek negozioaren eragikera prozesu eta ezaugarrien azterketa sakona dute abiapuntu, eta eskaerak prestatzeko teknologiarik onenak proposatzen dituzte.

Gure helburua da kostuak murrizten, produktibitatea handitzen, eta fidagarritasuna eta eskalagarritasuna ematen laguntzea, jarduera handiko denboraldiei edo negozioaren hazkundeari aurre egiteko.

Deskargak

Smartlogen dagoeneko ari gara aurreikusten etorkizuneko gure soluzioetarako teknologia disruptibo eta emergenteen agerpena

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Soluciones inteligentes por tecnología

Errentagarritasuna lortzen lagunduko dizugu

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Scroll to Top