Search
Close this search box.

Marka irudi berria

2023/01/17

Smartlog Taldeak marka irudi berria aurkeztu du

Smartlog Taldeak marka irudi berria aurkeztu du. Irudi berri horrek azken urteetan izandako bilakaerari eta etorkizun jasangarriko hazkundearen ikuspegiari erantzuten die.

Smartlogek konfiantzazko lider global bihurtzea du helburu, eta nazioarteko soluzio intralogistiko berritzaileenak eman nahi ditu; bide horretan, hain zuzen, bere irudia markaren balioekin lerrokatzea erabaki du.

Smartlogen logotipo berria konfiantzaren seinale eta promesa da, hots, markaren funtsezko elementua. Horregatik, bi kontzeptu gakoak bateratu dira: “smart”, automatizazio soluzio adimendunen optimizazioa eta ekarpen berritzailea irudikatzeko, eta “log”, intralogistikaren sektorean kokatzeko. Minuskulak edo letra xeheak modernitatea ispilatzen du eta hurbiltasuna ekartzen du gogora, balio horiek konpainiaren DNAn baitaude.

Logotipo de Smartlog

Isotipoa (sinboloa) ere bi zatik osatzen dute, eta, era horretan, bat egiten du logotipoarekin. Bestalde, Smartlogen G bereizgarria goraka doan gezi batekin txertatu da, konpainiaren berezko berrikuntza, bilakaera eta hazkunde balioak transmititzeko asmoz. Logistikaren arloan, norabidea oso presente dagoen elementua da, eta Smartlogen G horrek markatuko du bide hori. Sortzen duen zirkulu irekiak bezeroek, partnerrek, pertsonek eta bestelakoek osatutako ingurunea irudikatzen du, azken batean, inguratzen duen mundu hori.

Isotipo de Smartlog

Maila kromatikoan hain lehiakorra den sektore honetan, hautatutako kolore paletak tonu argiak, zilarreztatuak eta grisak biltzen ditu, teknologiaren funtsa transmititzeko. Gorriak ekintza nabarmentzen du, eta indarra eta balioa transmititzen ditu. Kolore horrek arreta erakartzea du helburu, enpresaren benetakotasuna grinaz eta emozioz azpimarratzen saiatuz, betiere.

Hau da hazten ari den Smartlogen irudia, nazioartekotzearen bideari jarraitzen diona, beti fokua etorkizunean jarrita. Etorkizun horretan elkarrekin biziko baitira bezeroak, pertsonak, berrikuntza, adimena, teknologia eta jasangarritasuna.

Scroll to Top