Search
Close this search box.

Smartlog Taldea Perun finkatu da

2022/09/20

Smartlog Taldea Perun finkatu da, enpresei hornidura katea automatizatzeko bidean laguntzeko

Aski ezagunak dira merkatuaren eskaerak ase ahal izateko aurre egin beharreko aldaketa zorabiagarriak. Aldaketa sozialak, teknologikoak, demografikoak, urbanistikoak eta jasangarritasunekoak, zeintzuek hornidura katearen arduradunei bultza egiten dieten biltegiaren kudeaketa malgua eta eskalagarria egitea ahalbidetuko dieten soluzioak bilatzera, entregak tokikoak eta gero eta azkarragoak izan daitezen, kanal anitzen bidez.

Bezeroarengandik hurbil egoteko estrategiaren ondorioz, Smartlog Group Perun kokatu da. Helburutzat dauka enpresen eskutik lan egitea eta beren hornidura katea automatizatzeko bidean laguntzea, arreta pertsonalizatuarekin eta tokiko zerbitzu batekin.

Smartlog enpresa erreferentea da, eta hainbat sektoretan soluzioak eskaintzen ditu, hala nola e-commerce eta/edo omnichannelean jarduten duten retail, moda, osasun laguntza, farmazia laguntza, kosmetika, elikadura, industria ondasunak, elektronika, operadore logistikoak edo aeronautikoak bezalako sektoreetan.

Egoitza nagusia Urretxun dauka (Euskal Herria – Espainia Iparraldea) baina nazioarteko ikuspegi argia du. Egun, Europan du presentzia, eta filialak ditu Ipar, Erdialdeko eta Hego Amerikan, baita Ekialde Hurbilean eta Ipar Afrikan ere.

Smartlogek automatizazio prozesu baterako proposatzen dituen gakoak

Bezeroengandik hurbil egotea da gure estrategia
Zerbitzu pertsonalizatua, zuzena eta tokikoa – 24 ordu – 365 egun

Gure bezeroen gogobetetasuna eta egungo zein etorkizuneko arrakasta dira gure helburu nagusiak. Gure estrategia da gure zerbitzuak behar diren lekuetan presente egotea eta tokian modu proaktiboan jardutea, beharrak bezero bakoitzaren berezitasunaren arabera entzunez. Elkarrekin lan egin nahi dugu, eta harreman zintzoak, sendoak, iraunkorrak eta konfiantzazkoak eraiki.

Arreta eta zerbitzu zuzena, pertsonalizatua eta hurbilekoa ematen dugu 24 orduz, urteko 365 egunetan, hasieratik amaierara, eta bizi ziklo osoan “end to end” ikuspegi bateratua izatea lortzen dugu, I+G+Btik, beharren azterketatik konponbide espezifikoak ezarri arte, eta horien ondorengo jarraipena egiten dugu.

  • Analisia eta aholkularitza
  • Diagnostikoa
  • Diseinua eta proposamena
  • Ezarpena
  • Etengabeko jarraipena eta hobekuntza

Bertatik laguntza azkarra ematen dugu, ezarritako sistemaren edo konponbide logistikoaren eskuragarritasun optimoa ziurtatuz eta, behar izanez gero, azkar jardunez.

Urruneko laguntzari esker, gorabeherak zuzendu daitezke, eta munduan zehar instalatutako makinen egoera bistaratu, lehen ezarpenetik sortzen diren behar berrietara. Bezeroa ekosistema aldakorra da, eta hainbat gai alda ditzake ekosistema horren barruan: eskaera zorroa, produktuen mixa edo ekosistema horretako beste edozein gai.

Lurraldean ordezko piezen eskuragarritasun handia eskaintzen dugu, entrega denborak ahalik eta gehien murrizteko. Mantentze lanen paketeak eskaintzen ditugu, zuzentzaileak eta prebentiboak, eta mantentze lan prediktiboko teknologiaren jabeak gara. Robotek, sistemek edo automatek erregistratzen duten informazioan oinarrituta, egoerak eta jardun protokoloak aurrera ditzakegu, eta, hala, zerbitzu maila esponentzialki igo. Portaera desberdineko edozein aldaketa edo zantzu detektatzen dugunean, proaktiboak gara, eta horren berri ematen dugu.

Gure zerbitzuak ez du amaierarik; izan ere, zure negozioaren hazkundearen, errentagarritasunaren eta arrakastaren bidean lagundu nahi dizugu. Bezeroek behar dutenerako aliatuak izatea nahi dugu, behar dutenean eta behar duten lekuan.

Soluzio bakarra, bezero bakarrarentzat

Smartlog Groupen, bezeroaren beharretara erabat pertsonalizatutako automatizazio intralogistikoko soluzio jasangarri, berritzaile eta adimendunak ematen ditugu. Enpresa bakoitza bakarra da, eta, beraz, automatizazio eragiketek eta soluzioek bakarrak izan behar dute.

Ekipamenduen eta sistemen katalogo zabala dugu, biltegia, banaketa zentro edo ekoizpen instalazioa adimendun bihurtzeko.

Gure balio bereizgarria solaskide bakarra izatea da, zure hornidura katea diseinatzeko, ezartzeko eta etengabe hobetzeko. Konpainia integratzaile independentea, lehen mailako bazkide, hornitzaile eta kolaboratzaile estrategikoekin aliantza sendoak dituena, erronka bakoitzari soluziorik onena eskaini ahal izateko.

Industria eta logistika ingeniaritzako edozein premia konpontzeko metodologia propioa dugu. Eta guztien aurretik goaz Lifecycle Management Service-rekin, LEAN Best-Practices eta teknika onenetan oinarrituz emaitzarik onenak lortzeko.

Merkatuko estandar gorenak bete nahi ditugu, eta produktuen eta sistemen ahalik eta fidagarritasun eta eraginkortasun handiena eman, etorkizunean hazteko eta hobetzeko aukerak alde batera utzi gabe. Nazioartean ditugun bezeroek gure soluzioen fidagarritasuna bermatzen dute.

Gure produktu eta teknologien portfolioa e-commerce eta/edo omnichannel inguruneetan jarduten duen edozein sektoreri zuzenduta dago, bai eta edozein eragiketa motari ere, eta edozein teknologiarekin, gainera:

  • Good to person eta picking teknologiekin eskaerak prestatzeko soluzioak.
  • Robot autonomo eta mugikorretan oinarritutako sailkapen soluzioak.
  • Paletak robotika mugikorreko teknologiekin manipulatzea (garraiatzaileak, AGV, AMR, AS/RS).
  • AR/SR biltegiratze sistema adimendunak, behar adina soluzio, teknologia robotizatu berritzaileak edo neurrira egindako transjasogailuak.
  • Sistema garraiatzaileak.
  • Paletizazioa.

Prozesuen hobekuntzak, materialen fluxuaren automatizazioa eta produktibitatea optimizatzeko softwarea dira soluzio bakoitzaren osagaiak.

Zure prozesuak adimendun bihurtzea

Automatizazioak eta digitalizazioak denboran zehar gure jardueraren ikuspegi askoz zabalagoa izatea ahalbidetzen digute, txosten edo KPI desberdinen bidez, eta, batez ere, premia berrietara egokitzeko moldagarritasunean.

Gure ustez, produktu guztiek enpresa baten informazio mekanismo eta sistema guztiekin konektatuta egon behar dute, eta, horregatik, Smartlogen, biltegiak kudeatzeko gure software propioa dugu: Galys, enpresan dauden prozesu intralogistiko guztietan malgutasunez eta eskalatzeko moduan integratzeko aukera ematen duen sistema adimenduna.

Galys kudeaketa operatiboko tresna bat da, hornidura kateko prozesu guztiak automatizatzeko gai dena, bai eta biltegietako eragiketak errentagarri egiteko ere, betiere eragiketa eraginkorragoa eta bezeroentzako zerbitzua hobetzea bilatuz. Interfaze irekiak dituen lankidetza sistema bat da, beste sistema batzuekin komunikatzeko, hala nola ERPa hornidura katean.

Etorkizuneko logistika bermatzea

Berrikuntza eta teknologia Smartlogen DNAren parte dira. Teknologiek gure bezeroen negozioen fidagarritasun, eraginkortasun eta errentagarritasun handiagoa ekarriko duten egoerak iragartzen eta erabakiak hartzen laguntzen digute, logistikaren etorkizunerantz laguntzeko.

Gure soluzioak robotika mugikorrera eta Big Data, Adimen Artifiziala eta Machine Learning bezalako teknologiak sartzera daude bideratuta, eta gure ahaleginak konektibitatera eta monitorizaziora bideratzen ditugu.

Smartlogek I+G+B talde propioa du, bezeroen logistikaren erronka gero eta zorrotzagoei aurrea hartzeko, eta bere ikerketa proiektuak konektibitatean, big datan eta adimen artifizialean oinarritzen ditu.

Zure negozioa eraldatzen duten datuak

Gure bezeroek haien negozioa errentagarri bihurtzea, haien lidergo posizioa sendotzea eta etorkizuneko hazkunde aukerak indartzea nahi dugu. Eta honako hauek ematen dizkiegu:

Lidergoa eta lehiakortasuna
Automatizazioak guztizko eragikera kostuak (TCO) hobetzea, eraginkortasuna handitzea eta eguneroko beharrei erantzuteko gaitasuna handitzea ahalbidetzen du. Eskaeren prestaketaren kalitatea hobetzea eta jardueraren prozesua sistema informatikoen bidez zuzentzea eta integratzea ahalbidetzen du, eta horrek akatsak ezabatzen eta produktibitatea handitzen laguntzen digu. Horrek guztiak bezeroak merkatuan duen lidergo posizioa sendotzea eragiten du.

Malgutasuna eta eskalagarritasuna
Automatizazioa hornidura kate osoaren ikuspegi integralarekin egin behar da. Biltegi edo kontsumo puntu guztien fluxua kontuan hartu behar du hasieratik, manipulazio behar guztiak konpondu behar ditu, paletetatik kutxetara, unitateko pickingetik pasatuz, eta azken batean, hornidura katea definitzen duen guztia. Smartlogen, soluzio malguak eta denboran eskalagarriak proposatzen ditugu, ikuspegi global eta etorkizunekoarekin.

Teknologia eraginkorra eta adimenduna
Robotika mugikorraren eta autonomoaren teknologiak, adimen artifiziala eta big data. Ekipamenduen ahalik eta erabilgarritasun handiena eta energia eraginkortasuna, eta kontsumoen murrizketa.

Espazioa optimizatzen dugu
Espazioaren aprobetxamendurik handiena.

Enpresa jasangarri bihurtzea
Ikuspegi holistikotik, jasangarritasunak esan nahi du energia kontsumo txikiagoa, emisio kopuru txikiagoa, baina, era berean, negozioaren iraupena ziurtatzea, urteetan zehar biziraupena ziurtatzea eta pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea ere esan nahi du. Smartlogen, bide horretan lagunduko dizugu.

Eskua emanda haztea
Sistema modularrak, malguak eta erraz eta azkar instalatzekoak eskaintzen ditugu, aldaketetara, joeretara, merkatuko araudietara edo produktu edo bezero berrietara azkar egokitzeko. Bide osoan laguntzen dugu instalazioen eraginkortasuna berrikusten eta etengabeko monitorizazioa egiten, bezeroek beren negozioaren erronkak arrakastaz gaindi ditzaten.

Eragiketak integratzeko softwarea
Biltegiak kudeatzeko gure Galys softwareak (SGA/WMS) lanaren fluxu osoa kudeatzen du, kontsumitzailearen komunikazio sistemekin konektatzeko aukera ere ematen du, eta aurreikuspenak egiteko modua ematen du.

Justifikatutako inbertsioak
Inbertsioak justifikatuta egotea ahalbidetzen dugu, eta inbertsio itzulerak denboraldi laburrean izan daitezen planteatzen dugu.

Scroll to Top