Search
Close this search box.

Smartlog Taldea ARME sartu da

2022/08/02

Smartlog Taldea Espainiako Robotika Mugikorraren Elkartean (ARME) sartu da, teknologia horren aldeko apustu estrategikoa indartzeko

Smartlog Taldea Robotika Mugikorraren Elkartean (ARME) sartu da, robotika mugikorraren aldeko etorkizuneko apustu estrategikoa indartzen jarraitzeko.

ARMEren egitekoa da Espainia robotika mugikorraren munduko erreferente bihurtzea, eta horren parte izateak sinergiak sortzeko eta bide komunak aurkitzeko aukera emango dio Smartlog Taldeari, etorkizuneko erronkekin ezin hobeto lerrokatuta.

Intralogistikarako soluzio adimendun eta berritzaileak integratzen dituen enpresa gisa, Smartlog Taldeak etengabeko zaintza teknologikoa egiten du. Bezeroei merkatuko soluziorik abangoardistenak eta teknologia disruptiboak ematea du helburu. Konektibitatea, Big Data, gauzen interneta (Iot), egiaztapen sistema biometrikoak eta irudiaren tratamendua, robot autonomoak eta kolaboratiboak, baita adimen artifiziala ere, adibide batzuk baino ez dira.

Teknologia horiek eskaintzen dituzten onurak izugarriak eta mugagabeak dira. Produktibitateari, abiadurari, malgutasunari eta eskalagarritasunari sistemen erabateko erabilgarritasuna eta fidagarritasuna gehitzen zaizkie. Soluzio robotiko mugikorrek %100era hurbiltzen den edozein sistema logistikoren erabilgarritasun maila eskaintzen dute, eta, horri esker, 24 orduz lan egin daiteke, urteko 365 egunetan.

Robot batean errore edo akatsen bat gertatzen bada, sistema ez da gelditzen, baliteke jarduera nabarmen murriztea, eta salgairen bat kaltetzea, baina gainerakoek lanean jarraitzen dute. Eta ordezkapenerako stocka edukiz gero, eragiketa hasierako egoerara itzul daiteke denbora gutxian.

Smartlog Taldeko CEO Xabier Zubizarretaren hitzetan: “Biltegiak automatizatzeko datuetan oinarritutako robotika mugikorraren alde egiten dugu, eta gero eta soluzio teknologiko gehiago sartzen ari gara gure katalogoan, etorkizuna dela uste dugulako. Lehenengo aldia da prezio, kostu eta denboraren aldagai lehiakorrak aldi berean hobetuko direna. ARMErekin konpromiso, proaktibitate, bezeroei zerbitzua emateko bokazio eta bikaintasun balioak partekatzen ditugu. Etorkizunari begira gaude, eta harremanak estutzen eta kolaboratzaile onenak bilatzen jarraitzen dugu, abangoardian egoteko eta gure bezeroei arrakasta izan dezaten laguntza emateko.

Scroll to Top