Search
Close this search box.

Energia berdea Smartlogen

2023/03/27

Gure instalazioetan plaka fotovoltaikoak jarri ditugu martxan, eta horri esker, Smartlog energia berdeko enpresa bihurtu da.

Krisi klimatikoak lehentasunezko gaia izaten jarraitzen duen une honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da gure ingurumen inpaktua murrizteko neurriak hartzea. Konpromiso horren erakusgarri, Urretxuko gure egoitza nagusiko teilatuan plaka fotovoltaikoak instalatzeko proiektuaren lehen fasea hasi berri dugu, geurea ere energia garbiko enpresa bihurtzeko asmoa baitugu.

Energia kontsumoarekin eta energia berriztagarriaren ekoizpenarekin lotutako datuen jarraipena egiteko, egunero, hilero eta urtero, gure sistemak, hodeian, monitorizazio software bat eta gailu mugikorretarako app bat izango ditu.

Instalatutako potentziak urtean 22.000 Kwh baino gehiago aurreztea ahalbidetuko digu, hots, 18.000 kg CO2 gutxiago isuriko ditugu.

Smartlog Groupen, aktiboki lagundu nahi dugu ingurumena babesten. Gure katalogoan jasota ditugun soluzioek kontuan hartzen dituzte gure bezeroen prozesuek ingurumenean duten inpaktua minimizatzea eta langileen segurtasuna, ergonomia eta ikusgarritasuna hobetzea.

Besteak beste, baliabide naturalak egoki erabiltzea, gure eragina minimizatzea eta ingurune naturala zaintzea, bai eta erakundea osatzen dugun pertsonon jarduera eta sentsibilizazioa ere, gure bide orrian jaso ditugun gaietako batzuk dira.

Scroll to Top