Search
Close this search box.

AutoStore Berdinen zentro logistiko berrirako

apirila 2022

Espainia

Berdin

Logotipo Grupo Berdin

Sektorea: Elektronika

Smarltogek AutoStore robot sistema ezarri du Berdinek Belartzan duen zentro logistiko berrian, eskarien prestaketa arintzeko eta bere artikuluen erreferentzien trazabilitatea hobetzeko.

2021eko azaroan, Berdinek egoitza korporatibo berria inauguratu zuen Donostiako Belartza auzoan. Bost hilabete eskas geroago, 2.000 m2 baino gehiago dituen banatzailearen zentro logistiko berria abian jarri zen, eta han ezarri du Smartlogek AutoStore sistema.

AutoStore eskarien prestaketa automatizatzeko robotetan oinarritutako teknologia bat da, eta produktuak ontzietan sartu eta ontziak bata bestearen gainean pilatzea ahalbidetzen du, bai eta picking zereginak era egokian eta azkar kudeatzea ere. Eskari txikien produktu bolumen handiak eta kutxa txikietako produktuak azkar zein motel mugitzeko diseinatuta dago, dentsitate handiko biltegiratzeak egiteko.

AutoStoreren robot adimendunek eskariak prozesatzen dituzte, eskatutako erreferentziak dituzten ontziak aurkitzen dituzte, eta pertsonen lanpostuetara garraiatzen dituzte, behin betiko prestatzeko.

Ontzi bat lanpostura eramaten den bakoitzean, robotak sistemara bueltatzen du eta zegoen kokapen berean uzten du, baina beti goiko mailan, eta, horri esker, sistemak automatikoki ikas dezake, eta artikuluak errotazio bidez ordenatu: errotazio handienekoak goiko mailetako ontzietan egongo dira beti, eta gutxi eskatzen direnak beheko mailetako ontzietan. Errotazio txikiko produktu baten eskari bat bada, robotek elkarlanean jardungo dute, ontziak goiko mailetatik baztertuz.

Teknologia horri esker, banatzailearen zentro logistiko berriak biltegiratze prozesu guztien automatizazio osoa egiten du.
Energia aldetik sistema efizientea da, eta eskariak arintzea ahalbidetzen du, Berdinetik azaldu dutenez; izan ere, sistemak ‘ikasten du’ zer produktu diren errotazio handienekoak eta goiko geruza batean biltegiratzen ditu. Gainera, produktuen trazabilitatea hobetzen du, erreferentzia bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera ematen baitu, eta, horri esker, sektorearen eskari berriei erantzun ahal diegu, digitalizazioaren garrantzia oso kontuan hartuta.

Scroll to Top