Pio: Eskaerak biltegiratzeko sistema automatizatua kuboetan oinarritua

BILTEGIA
AUTOMATIZATZEA

Pio - Sistema de almacenamiento y preparación de pedidos automatizado basado en cubos de Smartlog Group

Eskaerak biltegiratzeko eta prestatzeko sistema automatizatua da, kuboetan oinarritua

Pio, hain zuzen, eskaerak biltegiratzeko eta prestatzeko sistema automatizatua da, kuboetan oinarritua, eta AutoStorek garatu du. Dentsitate handiko biltegiratze bat, robot adimendunak eta hodeiko software erraz bat konbinatzen ditu, automatizazio sinple, azkar eta malgu bat eskaintzeko.

Retailer eta tamaina txiki eta ertaineko enpresetarako bereziki diseinatuta dago Pio, eta biltegiaren kudeaketa automatizatzeko aukera ematen du, inbertsio handiak eta proiektu konplexuak egin behar izan gabe. Daukan egitura modularrari eta plug-and-play konfigurazioari esker, instalazioa bizkor egiten da, eta ia berehala jarri daiteke martxan.

Pio automatizazio sistemaren abantailak

✅ Instalazio azkarra. Pio aurrekonfiguratuta eta funtzionatzeko prest iritsiko da. Egun gutxitan egiten da instalazioa, obrarik eta integrazio prozesu luzerik gabe

📦 Dentsitate handiko kuboetan oinarritua. Daukan egitura modularrari esker, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzen du; hala, azalera txikiagoan gehiago biltegiratzeko aukera ematen du, eta biltegiaren edukiera handitzen da

âš¡ Abiadura eta eraginkortasuna. Robotek picking zereginak zehaztasunez eta konstantziaz kudeatzen dituzte, eta, era horretan, etengabeko fluxua bermatu, eta prestaketa denborak murrizten dira

📈 Eskalagarria eta malgua. Nola roboten kopurua, hala biltegiratze ahalmena hazi egin daitezke, negozioa hazten den heinean, eta ez da sistema birdiseinatzeko beharrik izango

💰 Inbertsio handirik gabeko sarbidea. Hileko alokairuko robotak dituen OPEX ereduari esker, hasierako inbertsio handirik egin behar izan gabe automatizatzeko aukera ematen du

🧠 Inbentarioaren kudeaketa adimenduna. Sistemak automatikoki aztertzen eta antolatzen du produktuen kokapena kuboaren barruan, mugimendu bakoitza optimizatzeko eta sarbide denborak murrizteko

🔄 Fidagarritasuna eta jarraitutasuna. Sistema sendoa, erabilgarritasun handikoa eta funtzionamendu egonkorra duena da, eta produktibitatea etenik gabe mantentzen du

💡 Software intuitiboa eta konektatua. Aplikazioa erraz konektatzen da ecommerce, ERP edo SGA plataformekin, API ireki baten edo erabiltzeko prest dauden pluginen bidez

Proiektu bakoitzerako azterketa pertsonalizatua

Enpresa bakoitzak premia zehatz batzuk izaten ditu, eta, horregatik, gure sistemetako bat ezarri aurretik, fluxuaren, espazio erabilgarriaren eta hazkunde helburuen azterketa zehatza egiten dugu.

Horrela, neurrira egindako soluzio eskalagarri eta malgu bat diseinatzen dugu, zeinak biltegiaren errendimendu handiena ziurtatuko baitu eta inbertsioak lehenengo egunetik efizientzia, produktibitatea eta kostuen murrizketa ekartzea bermatuko baitu.

Pio - Robots del sistema de almacenamiento y preparación de pedidos automatizado basado en cubos de Smartlog Group

Roboten funtzionamendua

Pioko robotak kuboaren egituraren gainean mugitzen dira, produktuak gordetzen dituzten edukiontziak aurkitzeko, ateratzeko eta entregatzeko. Roboten mugimendua azkarra eta erabat koordinatua da, eta horrek dakar lan fluxu jarraitua mantendu ahal izatea, baita eskaera handiko uneetan ere. Unitate bakoitzak modu autonomoan jardun dezake, sistemak ezarritako lehentasunetara egokituta.

Harpidetza eredua

Pio modeloak harpidetza bidez funtzionatzen du, eta, horri esker, hasieran inbertsio handirik egin behar izan gabe automatiza daiteke. Enpresek aukera dute hileko ordainketa baten bidez teknologia eskuratzeko. Horrekin, robotak, mantentze lanak eta softwarea izango dituzte, eta, hala, arriskua murriztuko dute, eta automatizazioa pixkanaka txertatzen joango dira.

Pio - Sistema de almacenamiento y preparación de pedidos automatizado basado en cubos de Smartlog Group
Pio - Software deñ sistema de almacenamiento y preparación de pedidos automatizado basado en cubos de Smartlog Group

Softwarea hodeian

Hodeian dagoen aplikazio intuitibo eta konektatu batetik kudeatzen da sistema. Hortik, inbentarioak, eskaerak eta lan fluxuak kontrolatzen dira denbora errealean, neurrira egindako garapenen beharrik gabe. Interfaze sinpleak eta API irekiak beste sistema batzuekiko integrazioa errazten dute.

Premia bakoitzerako tamainak

Pio hainbat tamainatan dago eskuragarri —P100, P200, P400 eta P600—, enpresa bakoitzaren premietara egokitu ahal izateko. Daukan diseinu modularrak gaitasuna edo errendimendua pixkanaka handitzeko aukera ematen du, beti eraginkortasun eta egitura trinko bera mantenduz.

Pio - Sistema de almacenamiento y preparación de pedidos automatizado basado en cubos de Smartlog Group que se ajusta a diferentes tamaños de almacén
Pio - Sistema de almacenamiento y preparación de pedidos automatizado basado en cubos de Smartlog Group

Jasangarritasuna eta ergonomia

Piok energia eraginkortasuna, espazioaren optimizazioa eta pertsonentzako ongizatea uztartzen ditu. Daukan diseinu trinkoak eta modularrak biltegiaren aztarna fisikoa eta azpiegitura gehigarrien beharra murrizten du, eta, era horretan, baliabideen erabilera arduratsuagoa egiten da.

Robotek kontsumo txikiko bateriekin eta eraginkortasuna lehenesten duen kudeaketa adimentsu batekin lan egiten dute, energia alferrik galdu gabe jarduerari eutsita. Aldi berean, goods-to-person estazioak ergonomia irizpideen arabera diseinatuta daude, langileen joan-etorriak, ahalegin fisikoa eta mugimendu errepikakorrak murrizteko asmoz.

Eta, horregatik, lortzen den sistema da: jasangarriagoa, eraginkorragoa eta ingurunearekiko eta sistemarekin lan egiten duten pertsonekiko errespetuzkoa.

Biltegiak automatizatzeko soluzio gehiago ikusi

Jarri harremanetan sail teknikoarekin, aholkularitza pertsonalizatua izateko

Gure sistemen ezarpena: arrakasta kasuak

Logotipo IMPETUS GROUP

IMPETUS

Portugal

Sektorea: Ehungintza

Mebra

MEBRA

Portugal

Sektorea: Burdindegiko produktuen eta eraikuntzako materialen banaketan espezializatuta

Smartlog-en sistemari buruzko informazio gehiago

Scroll to Top